
106. zk., 2023ko ekainaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2664
EDIKTUA, zeinaren bidez jakinarazten diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2023ko martxoaren 6an hartutako erabakiak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1808/22 eta 1736/22 ebazpenen aurka jarritako errekurtsei buruzkoak.
Eman dira 1808/2022 eta 1736/2022 ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoei buruzko erabakiak, eta ezin izan direnez jakinarazi Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako bideetatik, eta 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, honen bidez erabaki horiek jakinarazten da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta.
Argitalpen honen bidez jakinarazten den erabakiak hemen daude gordeta eta interesdunen eskura:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetza.
Araba kalea 45.
01006 Vitoria-Gasteiz.
Erabaki horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko idazkaria,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS