Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2023ko ekainaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2648

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Kili Kili» Haur Eskolako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Leioako (Bizkaia) «Kili Kili» Haur Eskolako ikastetxe pribatuaren titularra den «Ainhoa Ferro Fernández-Óscar Ferro Fernández, Comunidad de Bienes», ikastetxe horren titulartasuna aldatzeko baimena eskatu du. Aztertu dugu eskabide hori.

Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Leioako (Bizkaia) «Kili Kili» Haur Eskolako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena ematea. Orain arte, Ainhoa Ferro Fernandez eta Óscar Ferro Fernandez Comunidad de Bienes erakundeak izan du ikastetxe hori. Aurrerantzean, «Kilikili Haurreskola Sociedad Limitada» erakundeak izango du titulartasuna, eta aitortu zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan subrogatuta geratuko da.

Bigarrena.– Titulartasun-aldaketa Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, eta ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan.

Hirugarrena.– Ikastetxea erregistroko datu hauekin inskribatuko da:

Kode zenbakiak: 015749 (EAE) eta 48017836 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur Eskolako ikastetxe pribatua (HEPR).

Izen espezifikoa: «Kili Kili».

Titularra: «Kilikili Haurreskola Sociedad Limitada».

Helbidea: Ondizko Andra Mari, 3 behea.

Udalerria: Leioa.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntza: Lehen zikloa: 2 unitate. Edukiera:

● Unitate 1, 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

● Unitate 1, 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluaren arabera, agindu honek 2023-2024 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bosgarrena.– Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Seigarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala