Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2023ko ekainaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2646

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 31koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Investigo» programa finantzatzeko laguntzen deialdiari esleitutako baliabide ekonomikoak handitu egin direla, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez, 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (262. zk.) argitaratu zen «Investigo» programa finantzatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Deialdi hori 2022ko abenduaren 21ean onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, eta eskaerak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n amaituko da.

Deialdi horretan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 9.715.706 eurokoa izan zen, eta zenbateko hori Estatuak transferitu zuen, deialdia gauzatzeko izaera finalistarekin, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean integratutako proiektu gisa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez.

Deialdiaren 2. artikuluak ezartzen duenez, eman beharreko laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko aipatutako zenbateko hori edo zenbateko hori handitzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat, bereziki 2022an edo 2023an Euskal Autonomia Erkidegoari Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko funts berriak transferitzen bazaizkio xede bererako eta laguntza horiek finantzatzeari lotutako ordainketa-kreditu berriak sortzen badituzte.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen, 2022ko uztailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (127. zk.), «Investigo» programa finantzatzeko laguntzen deialdiari esleitutako baliabide ekonomikoak handitu egin direla, Europar Batasunaren NextGeneration funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, maiatzaren 17ko TES/440/2022 Aginduan xedatutakoari jarraikiz (2022ko maiatzaren 19ko BOEn argitaratua). Agindu horren bidez, 2022ko ekitaldiko kredituen lurralde-banaketa egin da, zeinak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 19. eta 23. osagaien esparruan inbertsio-proiektuak gauzatzera bideratuta baitaude; zehazki, 6.581.607 euro esleitzen dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari, Investigo programako laguntzak finantzatzeko.

Deialdia argitaratu zenetik jasotako eskabideen kopuruak gainditu egin du deialdira bideratutako kreditua.

Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialak, 2023ko apirilaren 28an egindako bileran, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura finantzatutako funtsen banaketa onartu du, 2023an autonomia-erkidegoek funts horiek kudea ditzaten, bilera horretan onartutako banaketa-irizpideen arabera. Euskal Autonomia Erkidegoari 3.447.509 euro esleitu dizkio Investigo programako laguntzak finantzatzeko; zenbateko hori dagoeneko transferitu da, xede horretarako aplika dadin.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan ezartzen denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dirulaguntzen deialdiez gain, interesdunentzat garrantzitsua den eta oro har eragiten dien edozein egintza. Manu hori aintzat hartuta, Investigo programako laguntzen deialdiaren 2. artikuluan berariaz ezartzen da laguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzen badira horren berri emango dela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horrenbestez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak honako hau

EBAZTEN DU:

Argitara ematea handitu egin direla «Investigo» programako laguntzen deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Deialdi hori 2021eko abenduaren 21ean onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak. Baliabide ekonomiko horiei 3.447.509 euro gehitzen zaizkie, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren 2023ko ordainketa-kredituaren kargura, betiere Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta.

Horren ondorioz, aipatutako laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kredituaren guztizko zenbatekoa 19.744.822 eurokoa da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 31.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala