
106. zk., 2023ko ekainaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO ETA ARABAKO PARTZUERGO OROKORRA
2643
EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 10ekoa, Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko lehendakariarena (Gipuzkoa), plaza bat betetzeko deialdiari buruzkoa.
2022ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (247. zenbakia), hain zuzen ere, honako hauek hornitzeko ezohiko egonkortze-prozesuaren deialdia arautuko duten oinarriak argitaratu dira:
– Partzuergoko kudeatzaile-lanpostu bat, Administrazio Bereziko eskalakoa, Teknikaria azpieskalakoa, lehiaketa-sistemaren bidez, txanda irekian.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Segurako udaletxeko iragarki-oholean eta Udalaren web orrian (www.segura.eus) argitaratuko dira.
Segura, 2023ko maiatzaren 10a.
Lehendakaria,
TXETXU MARTINEZ MARTINEZ.
RSS