Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2023ko ekainaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARANGO UDALA
2642

IRAGARKIA, iraupen luzeko aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko salbuespeneko prozesuari buruzkoa.

2022ko abenduaren 30eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (248 zk.) argitaratu ziren Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko salbuespeneko egonkortze-prozesuaren oinarri orokorrak eta espezifikoak.

2023ko apirilaren 20ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (75 zk.) argitaratu zen Alkatetzaren 759/2022 Dekretuaren zuzenketa. Dekretu horren bidez onartu egiten ziren Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko salbuespeneko egonkortze-prozesuaren oinarri orokorrak eta espezifikoak.

Akatsak antzeman direnez abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.2 artikulutik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko salbuespeneko prozesuaren oinarri espezifikoen II.4 eta II.10 eranskinetan eta autobalorazioko inprimakiaren 5. eranskinean, akatsen zuzenketa argitaratu da 2023ko maiatzaren 24ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (99. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Valle de Trápaga-Trapagaran, 2023ko maiatzaren 24a.

Alkatea,

XABIER CUÉLLAR CUADRA.


Azterketa dokumentala