
106. zk., 2023ko ekainaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 3 orri.)
- EPUB (128 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2641
655/2023 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko giza baliabideen zuzendariarena, honako ebazpen hau zuzentzen duena: 333/2023 Ebazpena, apirilaren 26koa, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko gaixotasun infekziosoen arloko FEM Kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra deitu zen kategoria honetan: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoak lanbide-taldeko Gaixotasun Infekziosoen Arloko FEM kategoria / lanpostu funtzionala.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 26ko 333/2023 Ebazpenaren bidez argitaratu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Gaixotasun Infekziosoen Arloko FEM kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 26ko 333/2023 Ebazpenaren eranskinean agertzen da Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda, Gaixotasun Infekziosoen Arloko FEM kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Eranskinean, destinoen zerrenda, eskainitak destinoen kopurua, eskaintzen diren zerbitzu-erakundea eta destinoaren deskribapena jasotzen dira.
Apirilaren 26ko 333/2023 Ebazpena maiatzaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, akats bat aurkitu da zenbaki batean, destinoen zerrenda jasotzen duen eranskinean.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpena ematea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 26ko 333/2023 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko. Eranskinean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda jasotzen da, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Gaixotasun Infekziosoen Arloko FEM kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Hona hemen zuzenketa:
Apirilaren 26ko 333/2023 Ebazpenaren eranskinean, gaztelaniazko bertsioan, destino hau agertzen da eskainitako destinoen zerrendan:
(Ikus .PDF)
Ikusi da eskainitako destinoen kopurua ez dela zuzena, eta zuzentzea erabaki da. Beraz, «1» zenbakiaren ordez «2» zenbakia jarri behar da. Horrenbestez, 2 destino eskaintzen dira. Akatsa zuzendu ondoren, hona hemen behar bezala eskainitako destinoa:
(Ikus .PDF)
Era berean, Ebazpenaren eranskinean eskainitako destinoen zerrendan, honako destino hau jasotzen da:
(Ikus .PDF)
Ikusi da eskainitako destinoen kopurua ez dela zuzena –aurreko kasuan bezala–, eta zuzentzea erabaki da. Beraz, «1» zenbakiaren ordez «2» zenbakia jarri behar da. Horrenbestez, 2 destino eskaintzen dira. Akatsa zuzendu ondoren, hau da eskainitako destinoa:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzen da.
Hirugarrena.– Gainerako jarduketetan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 333/2023 Ebazpenean ezarritakoari eutsiko zaio. Ebazpen horren bidez argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Gaixotasun Infekziosoen Arloko FEM kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.
RSS