Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2023ko maiatzaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2523

897/2023 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Luz Jáuregui García andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari-Gerente.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko deialdia 2023ko apirilaren 17ko EHAAn (72. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 21eko 594/2023 Ebazpenaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da María Luz Jáuregui García andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Luz Jáuregui García andrea izendatzea Osakidetzako Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko maiatzaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala