Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2023ko maiatzaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2414

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira, 2023ko ekitaldirako, Nekazaritza Politika Bateratuaren barruan Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) kontura finantzatutako zuzeneko ordainketa erako esku-hartzeak.

Nekazaritza Politika Bateratua (NPB), 1962an sortu zenetik, sektorearen erronketara eta herritarren behar berrietara egokitzen joan da, hainbat erreformaren bidez.

NPBren azken erreforma 2022ko abenduan bukatu zen, hiru erregelamendu argitaratu baitziren, zeinek, erregelamendu eskuordetu eta betearazle egokiekin batera, 2023-2027 aldian NPBren aplikazioaren oinarriak ezarri eta hura arautu baitzuten, izan zitezkeen luzapenak alde batera utzi gabe.

Batetik, 2021/2115 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2021eko abenduaren 2koa, zeinaren bidez nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu kideek egin behar dituzten plan estrategikoetarako (NPBren plan estrategikoak) laguntzari buruzko arauak ezartzen baitira; Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen da nekazaritza-politika hori (Aipatu erregelamenduak 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen ditu).

Bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamendua, Nekazaritza-politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.

Eta azkenik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2117 Erregelamendua (EB), 2021eko abenduaren 2koa, zeinak honako hauek aldatzen dituen: 1308/2013 Erregelamendua (EB), nekazaritza-produktuen merkatuen antolaketa bateratua sortzen duena; 1151/2012 Erregelamendua (EB), nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideei buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 251/2014 Erregelamendua (EB), mahastizaintza eta ardogintzako produktu aromatizatuen adierazpen geografikoen definizio, deskribapen, aurkezpen, etiketatu eta babesari buruzkoa, eta 228/2013 Erregelamendua (EB), nekazaritza-sektorean Europar Batasuneko eskualde ultraperiferikoen aldeko neurri espezifikoak ezartzen dituena.

NPB berriak (2023tik 2027ra aplikatuko da) aurreko NPBren funtsezko elementuei eutsiko die, baina laguntzen azken onuradunek bete beharreko betekizunen deskribapenean oinarritutako politika izatetik emaitza zehatzak lortzera bideratutako politika izatera igaroko da, hiru helburu nagusiri lotuta: epe luzera elikagaien segurtasuna bermatuko duen nekazaritza-sektore adimenduna, lehiakorra, erresilientea eta dibertsifikatua sustatzea; ingurumenaren babesa, biodibertsitatea barne, eta klimaren aldeko ekintza babestea eta indartzea, eta Batasunaren ingurumen- eta klima-helburuak lortzen laguntzea, horien artean Parisko Akordioari jarraikiz hartutako konpromisoak; eta landa-eremuetako ehun sozioekonomikoa indartzea. Helburu orokor horiek, era berean, bederatzi helburu espezifikotan banatzen dira. Helburu horiek jasangarritasunaren hiru oinarriei dagozkie, eta nekazaritza-sektorea landa-eremuetako ezagutzaren, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez modernizatzeko zeharkako helburu komun batez osatuta daude.

2023-2027 NPBren berrikuntza nagusietako bat da estatu kide guztiek NPBren Plan Estrategiko (NPBPE) bakarra izan behar dutela, eta plan horretan NPBren helburuak lortzeko laguntza esku-hartzeak ez ezik, Europako Itun Berdearen anbizioa ere jasoko da.

Ildo horretan, hiru urte inguruko lan-prozesu baten ondoren, 2022ko abuztuaren 31n, Europako Batzordeak Espainiako NPBren Plan Estrategikoa onartu zuen, C (2022) 6017 Erabakiaren bidez (aurrerantzean, NPBPE). Lan-prozesu hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak koordinatu zuen, eta autonomia-erkidegoek parte hartu zuten, bai beharren diagnostikoaren eta analisiaren hasierako fasean, bai esku-hartzeen estrategia eta diseinua artikulatzeko ondorengo fasean).

NPBPE horretan jaso dira bai lehen oinarriaren esparruan programatutako laguntza esku-hartzeak (zuzeneko eta sektoreko laguntzak, NBEF funtsak finantzatutakoak), estatuan zuzenean aplikatuko direnak, bai bigarren zutabeko landa-garapeneko esku-hartzeak (LGENF funtsak batera finantzatuta), autonomia-erkidegoan inplementatu eta garatzen direnak, kasu bakoitzean ezarri diren eskualde-berezitasunekin eta autonomia-erkidego bakoitzak lurraldean programatu dituen esku-hartzeen eta aurrekontuen arabera. Horren ondorioz, EAEri dagokionez, NBEF funtsaren esku-hartze sektorialez eta zuzeneko ordainketa moduko esku-hartzeez gain, landa-garapeneko 18 esku-hartze programatu dira (LGENF).

NPBPE onartu ondoren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak arau sorta zabala prestatu du, NPBPE behar bezala eta eraginkortasunez inplementatzen dela ziurtatzeko. Arau horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

– 30/2022 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari lotutako beste gai batzuk arautzen dituena.

– 1045/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan jasangarritasuna bultzatzeko errentaren oinarrizko laguntzaren eskubideei buruzkoa.

– 1046/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) gobernantza arautzen duena.

– 1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena.

– 1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketen esku-hartzeak aplikatzeari eta betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarra arautzeari buruzkoa.

– 1049/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez ezartzen baita zer arau erabiliko diren laguntzen onuradunek bete behar dituzten baldintza sozialak eta indartuak aplikatzeko, baldin eta zuzeneko ordainketak, landa-garapeneko eta POSEI programaren urteko ordainketa jakin batzuk jasotzen badituzte.

– 147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, zeinaren bidez Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen baitira, eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten errege-dekretu batzuk aldatzen baitira.

Horregatik, NPBPEn xedatutakoaren babesean eta lehen aipatutako NPBren eremuan aplikatu beharreko estatu-arauak betez, egokia da esku-hartzeetarako laguntzen deialdia antolatzea.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen antolamendua eta funtzionamendu-araubidea ezartzen dituen abenduaren 9ko 275/2020 Dekretua da neurri hori Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko harremanaren esparru arautzailea.

Agindu honen bidez deitutako laguntzak jasota daude 2021eko martxoaren 17ko Aginduko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Agindua), zeinaren azken eguneratzea 2023ko otsailaren 20ko Aginduaren bidez gauzatu baita, zeinak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Dirulaguntzen 2021., 2022. eta 2023. urteetarako Plan Estrategikoaren laugarren aldaketa egiten baitu, NPBren oinarrizko ordainketetarako laguntza gisa.

Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeari jarraikiz (lege horren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute), honako hau

Hori dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

2023rako, NBEFren konturako zuzeneko ordainketen esku-hartzeen deialdiaren oinarriak onartzea, Espainiako Erresumaren 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan; haren oinarriak Agindu honen I. eranskinean daude jasota.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ondorioak. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoreak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 16a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

ERANSKINA
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA

1. oinarria.– Xedea eta aplikazio-eremua.

Agindu honen xedea zera da: 2023ko laguntzen eskaera bakarra Euskal Autonomia Erkidegoan aurkezteko prozedura ezartzea, bai eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratua aplikatzeko eta esku-hartze hauek zuzeneko ordainketa gisa aplikatzeko espezialitateak arautzea ere:

A) Zuzeneko ordainketa lotugabeak.

1.– Jasangarritasunerako errentarako oinarrizko laguntza.

2.– Jasangarritasunerako errentaren laguntza birbanatzaile osagarria.

3.– Nekazari gazteentzako errentarako laguntza osagarria.

4.– Klimaren eta ingurumenaren aldeko erregimenak:

4.1.– Larratze estentsiboa, segatzea eta biodibertsitatea larre hezeetako azaleretan.

4.2.– Larratze estentsiboa, segatzea eta biodibertsitatea larre mediterraneoetako azaleretan.

4.3.– Txandakatzeak eta zuzeneko ereitea lehorreko laborantza-lurretan.

4.4 Txandakatzeak eta zuzeneko ereitea lehorreko laborantza-lur hezeetan.

4.5.– Txandakatzeak eta zuzeneko ereitea laborantza-lur ureztatuetan.

4.6.– Landare-estalkiak eta estalki geldoak lursail lauetako zurezko laboreetan.

4.7.– Landare-estalkiak eta estalki geldoak malda ertaineko lursailetako zurezko laborantzetan.

4.8.– Landare-estalkiak eta estalki geldoak malda handiko eta baratze-alorretako lursailetako zurezko laborantzetan.

4.9.– Biodibertsitate-guneak laborantza-lurretan eta laborantza iraunkorretan.

B) Zuzeneko ordainketa lotuak.

1.– Nekazariei lotutako zuzeneko ordainketak:

1.1.– Landare-jatorriko proteinen ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza. Proteina-plana.

1.2.–Azukre-erremolatxaren ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza.

1.3.– Zailtasun espezifikoak eta ingurumen-balio handia dituen olibadiari lotutako laguntza.

2.– Abeltzainei lotutako zuzeneko ordainketak:

2.1.– Haragitarako behi-aziendako abeltzaintza estentsiboei lotutako laguntza.

2.2.– Txahalak jaiotzen diren ustiategian gizentzeari lotutako laguntza.

2.3.– Txahalak modu jasangarrian gizentzeari lotutako laguntza.

2.4.– ehi-esnearen ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza.

2.5.– Haragitarako ardi- eta ahuntz-aziendako abeltzaintza estentsibo eta erdi-estentsiboari lotutako laguntza.

2.6.– Ardi- eta ahuntz-esnearen ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza.

2.7.– Ardi- eta ahuntz-aziendako abeltzaintza estentsibo eta erdi-estentsiboari lotutako laguntza, ez badute larrerik eskura eta animaliak lugorrietan, uztondoetan edo baratze-uztaren hondakinetan bazkatzen badira.

2. oinarria.– Oinarri arautzaileak.

Lehen ebazpen-zatiko laguntzak arautzen dituen araudia honako hauetan ezarritakoa da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamendua; abenduaren 23ko 30/2022 Legea; eta 1045/2022, 1047/2022, 1048/2022, 1049/2022 eta 1054/2022 Errege Dekretuak, guztiak abenduaren 27koak. Erreferentziazko araudia osatuko dute horiek.

3. oinarria.– Eskaerak aurkeztea.

Agindu honek nekazaria terminoari egiten dion erreferentzia oro nekazaritza-ustiategi baten titular diren eta nekazaritza-jarduera bat egiten duten pertsona fisiko edo juridikoei edo pertsona fisiko edo juridikoen talde orori buruzkoa dela ulertu behar da, abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuak 3. artikuluan ezarritakoaren arabera (1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera zuzeneko ordainketa moduko esku hartzeak aplikatzeari, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan betekizun komunak ezartzeari eta kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuaren eskaera bakarra arautzeari buruzkoa).

Nekazariek, baldin eta ustiategiaren azalera gehiena –eta azalerarik ezean, animalia gehienak– Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) badute, eskaera bakarra Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari bidaliko diote.

Aurreko apartatuaren ondorioetarako, nekazariak zuzenean aurkeztu ahal izango du eskaera, edo haren ordezkariak bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluaren arabera.

Eskaera bakarra aurkezteko epea agindu honek ondorioak sortzen dituen egunean hasiko da, eta 2023ko ekainaren 15ean bukatuko da. Aurrekoa alde batera utzi gabe, eta 2023rako abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 108.3 artikuluan xedatutakoa gorabehera, maiatzaren 11ko 4/2023 Errege Lege Dekretuaren xedapen iragankor bakarrean xedatutakoaren arabera (4/2023 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 11koa, nekazaritzako eta uretako presako neurriak hartzen dituena lehorteari eta Ukrainako gerraren ondoriozko lehen sektoreko baldintzak eta baldintza klimatologikoak larriagotzeari erantzuteko, bai eta gazteek lurreko garraio publiko kolektiboa erabiltzea sustatzeko eta tenperatura handiko aldietan laneko arriskuak prebenitzeko ere), laguntza-eskaerak, jasangarritasunerako errentarako oinarrizko laguntza-eskubideak esleitzeko eskaerak edo horiekin batera doazen agiriak onartuko dira, ekainaren 30era arte aurkeztutakoak, eta aurkezpenean atzeratutako egun baliodun bakoitzeko ehuneko 1eko murrizketa ez da aplikatuko.

Nolanahi ere, abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuak 108.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz, 2023ko martxoaren 1etik aurrera aurkeztutako eskaerak onartuko dira.

Eskaera bakarra aurkeztutakoan, 2023ko ekainaren 30era arte aldatu ahal izango da haren edukia.

Epea amaituta aurkezten den eskaera oro onartezintzat joko da.

Oinarri honetan ezarritako eskaera bakarra aurkezteko epea luzatu ahal izango da, amaitu baino lehen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpenaren bidez, baldin eta abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuak horretarako baimena ematen badu, eta Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsari aldez aurretik jakinarazpen arrazoitua egiten bazaio.

Eskaerak Arabako eta Gipuzkoako Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen (ENB) eta Bizkaiko Gertu eskualdeko arretarako bulego integralen bidez aurkeztu ahal izango dira. Bulego horiek behar bezala aurkezteko behar diren ezagutzak eta baliabideak jarriko dituzte haien eskura.

Eskaera automatikoa egiteko mekanismoak ezarriko dira, zuzeneko ordainketa moduko esku-hartzeei dagokienez, eta nekazarien eskura jarriko dira. Horretarako, onuraduna titularra den abeltzaintzako ustiategien eta animalia diruz lagungarrien berri jasotzeko, autonomia-erkidegoko eta estatuko Animalien Trazabilitaterako Sistema Integralaren (SITRAN) erregistroetan jasotako informazioan oinarrituko da. Ustiategiko nekazaritza-lurzatien aitorpenari dagokionez, eskaera automatikoa «SIEX fitxa»n oinarritzen da. Fitxa horrek EAEko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Autonomikoan dagoen informazioa jasotzen du.

Eskaera automatikoen sistema horrek eskaera bakarraren zirriborroa sortzen du, eta nekazariak hori berrikusi, zuzendu eta osatu behar du, edo berretsi, bestela.

Eskaera bakarra aurkeztu ondoren erregistro horietatik eskuratu behar den informazioari dagokionez, onuradunak zera jakin behar du: kontrolen bitartez egiaztatzen bada azalera edo animalia diruz lagungarriak ez daudela erregistro horietan behar bezala identifikatuta edo erregistratuta, zehaztu gabeko azalera edo animaliatzat hartuko dira.

Eskaera bakarra aurkezteko inprimakiak bete ondoren, aplikazio informatikoak eskabide-orri bat sortzen du, eta nekazariak edo haren ordezkariak sinatu beharko du.

Ustiategiaren titularra da honako honen azken erantzulea: eskatutako esku-hartzeak bere borondatearekin bat etortzea eta eskaeran adierazitako informazio guzti-guztia egiazkoa izatea, eta zehazki, diruz lagungarritasunari, nekazari aktibo izateari eta nekazaritza-jarduera gauzatzeari dagokienez. Horrela izan ezean, dagokion araudian ezarritako zigorrak aplikatuko dira, abenduaren 23ko 30/2022 Legearen II. tituluan ezarritako zehapen-araubidea, hala dagokionean, aplikatzea alde batera utzi gabe.

Eskaera bakarra aurkeztu ondoren, hura aldatu nahi izanez gero, nekazariak adieraziko du eskaera berriz irekitzeak aurreko bertsioa deuseztatuko duela.

4. oinarria.– Eskaera aldatzea eta egokitzea.

Eskaera bakarra aurkezteko epea bukatu ondoren, nekazariek 2023ko ekainaren 30era arteko epea izango dute aldaketak egiteko edo zuzeneko ordainketa moduko edo landa-garapenerako beste esku-hartze batzuk eransteko, eta banakako lurzatiak edo banakako ordainketa-eskubideak gehitzeko, betiere dena delako esku-hartzean ezarritako baldintzak betetzen badira. Aldaketa horiek eragina baldin badute aurkeztu beharreko egiaztagiri edo kontraturen batean, kasu horretan ere hura aldatzeko aukera izango da.

Aldaketa-aldiaren ondoren, aurretiazko kontrolen, administrazio-kontrolen edo monitorizazio-kontrolen emaitzen ondorioz, eskaera bakarra egokitzeko eskatu ahal izango dute nekazariek. Nekazariari, abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 110. artikuluan xedatutakoaren arabera, aurretiazko kontrolen emaitzak jakinarazten zaizkionean, nekazariak eskaera bakarra egokitu ahal izango du, kontrol gurutzatuen emaitzek banakako lurzatietan zehaztutako ez-betetze guztiak zuzendu ahal izateko. Irailaren 8an bukatuko da eskaera bakarra egokitzeko epea.

Azalerak monitorizatzeko sistemari lotutako esku-hartzeen kasuan, eskaera bakarra aldatzeko epea bukatu ondoren, irailaren 8ra arteko epea izango dute eskatzaileek eskaera bakarreko nekazaritza-lurzatiak esku-hartze monitorizatuei dagokienez egokitzeko (hau da, mugaketa grafikoaren egokitzapena edo nekazaritzako lurzatien erabilera), monitorizazio bidez kontrolatu daitezen, betiere agintari eskudunak lurzati bakoitzaren esparruko behin-behineko emaitzak jakinarazi badizkie, eta dena delako esku-hartzeari dagozkion baldintzak betetzen badira.

Horrez gain, EAEko Erakunde Ordaintzaileak (aurrerantzean, Erakunde Ordaintzailea) edozein unetan zuzendu ahal izango ditu nekazariak aurkeztutako laguntza-eskaerak eta beste edozein egiaztagiri, hori egin ondoren, ageriko akatsik badago. Horretarako, nekazariak Erakunde Ordaintzaileko zuzendariari eskatuko dio eskaera bakarrean egindako akatsa ageriko akastzat har dezan. Ebaluazio globala oinarri hartuta, eta onuradunak fede onez jardun badu, erakunde ordaintzaileak eskaera zuzenduko du, hala badagokio.

Oro har, onuradunak emandako informazioaren eta agintari eskudunak duen informazioaren administrazio-kontrol baten bidez antzematen diren akatsak hartuko ditu Erakunde Ordaintzaileak ageriko akastzat.

Ageriko akatsa onartzeak eskaera zuzentzea dakar. Laguntzarik ez da ordainduko eskaeraren zuzenketa egiten bada espedientea behar bezala kudeatu eta kontrolatu ezin den fase batean. Hurrengo kanpainaren eskaera bakarraren epea hasten den eguna da aldatutako eskaeraren kontrolak egiteko azken eguna.

5. oinarria.– Laguntza-eskaerak osorik edo zati batez kentzea.

Irailaren 8a da nekazariek laguntza-eskaerak osorik edo zati batez kentzeko azken eguna.

Nekazariak eskaeraren zati bat kentzea erabakitzen badu, banakako lurzatien gaineko laguntza-eskaera kendu ahal izango du, baina bere horretan utzi beharko du azalera-aitorpenari dagokionez, dauzkan nekazaritza-lurzati guztiak aitortzeko betebeharra bete dezan, eta baldintzazkotasun-eskakizunak betetzen direla bermatzeko.

Hala ere, tokian bertan kontrol bat egin dela edo monitorizatu ezin den betekizunen bat egiaztatu dela dagoeneko jakinarazi bazaio nekazariari, edo kontrol horietan antzemandako ez-betetzeen berri eman bazaio, galarazi egingo da kontrolak edo ez-betetzeak ukitutako zatiak kentzea. Ondorio horietarako, monitorizazio bidezko kontrolak egiten direnean, nekazariekin izandako komunikazioa –abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 111. artikuluaren babesean egina– ez da tokian bertan egindako kontrolaren abisutzat hartuko, ezta tokian bertan egindako kontrol baten ondoriozko ez-betetzetzat ere, eta ondorioz, horrek ez du mugatuko laguntza-eskaerak osorik edo zati batez kentzea.

Animalietan oinarritutako esku-hartzeen kasuan, behi-, ardi- eta ahuntz-aziendak identifikatzeko eta erregistratzeko onargarritasun-baldintza betetzen ez bada, abuztuaren 31 baino lehen baino ezin izango dira eskaerak aldatu edo kendu, txahalak gizentzearekin lotutako esku-hartzeei dagokienez izan ezik, abenduaren 31ra arteko epea izango baita horien gaineko eskaerak aldatu eta kentzeko.

6. oinarria.– Ustiategien titulartasuna aldatzea.

Ebazpen honen ondorioetarako kontuan hartu beharreko definizioak 1048/2022 Errege Dekretuaren 114. artikuluan jasotakoak dira.

Baldin eta, eskaera bakarra aurkeztu ondoren eta dagokion urteko eskaera bakarra aldatzeko azken eguna baino lehen, onuradunak ustiategi osoa beste bati lagatzen badio, lagatzaileari ez zaio inolako laguntzarik emango lagatako ustiategi horrekin lotuta.

Lagatzaileak eskatutako laguntza lagapen-hartzaileari emango zaio, baldin eta:

a) Lagapen-hartzaileak, hamar egun balioduneko epean, agintari eskudunari lagapena izapidetzeko eta laguntza ordaintzeko eskatzen badio.

b) Lagapen-hartzaileak agintari eskudunak eskatutako froga guztiak aurkezten baditu. Zehazki, honako hauek:

– Abeltzaintzako ekoizpen-unitateen aldaketa abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorrean inskribatuta egon beharko da (martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuak arautua).

– Nekazaritzako ekoizpen-unitateen aldaketa Nekazaritza Produkzioaren Erregistro Orokorrean (9/2015 Errege Dekretuak arautua) edo EAEko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egon beharko da.

c) Lagatako ustiategiari dagokionez, laguntza emateko baldintza guztiak betetzen badira.

Lagapen-hartzaileak agintari eskudunari laguntza-eskubideen lagapena izapidetzeko eta laguntza ordaintzeko eskatu ondoren, eta aurreko apartatuan ezarritako baldintzak bete ondoren, lagapen-hartzaileari transferituko zaizkio lagatzailearen eta agintari eskudunaren arteko eskaera bakarrak sortutako harreman juridikoaren ondorioz lagatzaileak dituen eskubide eta betebehar guztiak. Halaber, lagapen-hartzaileari esleituko zaizkio lagatzaileak lagapena egin aurretik egindako aitorpen guztiak eta laguntza emateko beharrezkoak diren jarduera guztiak, dagokion araudia aplikatu dadin.

7. oinarria.– Eskaera bakarraren gutxieneko edukia.

Eskaera bakarra Agindu honen hirugarren ebazpen-zatian adierazten den moduan aurkeztuko da.

Eskaera bakarraren edukia abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren VI. eranskinean zehazten da, eta gutxienez honako hauek jasoko ditu:

a) Onuradunaren nortasuna.

b) Eskatutako esku-hartzeen xehetasunak.

c) Hala badagokio, diruz laguntzeko baldintzak eta kasuan kasuko esku-hartzerako beharrezkoak diren beste betekizun batzuk ezartzeko behar diren egiaztagiriak.

d) Baldintzazkotasunerako informazio garrantzitsua.

e) Eskaera bakarrak barne hartutako esku-hartzeei dagokienez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 66.2 artikuluan aipatzen diren gauzatze-adierazleak eta emaitzak behar bezala jakinarazteko beharrezkoak diren datuak ateratzeko behar den informazio guztia.

Nekazariak laguntza-eskaeraren eta emandako informazioaren zehaztasunaren erantzule izango da oraindik. Hori ere gertatuko da, halaber, hirugarren ebazpen-zatian deskribatutako eskaera automatikoko sistema aplikatzen denean.

Eskaera bakarrean, ustiategiaren nekazaritza-azalera aitortuko da abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 106. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Horretarako, Nekazal Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) erabiliko da erreferentzia-sistema gisa. Horretarako, Nekazaritza Bermearen Espainiako Funtsa erakunde autonomoak, eta, hala badagokio, EAEk, SIGPAC sistemaren datu-base eguneratua argitaratuko dute, urtero, beren webguneetan.

Nekazariak esanbidezko aitorpen bat egingo du aitortutako esparru bakoitzaren mugaketarekin, erabilerarekin eta SIGPACen jasotako gainerako informazioekin ados dagoela adierazteko. Hala ez bada, dagozkion alegazioak egin beharko ditu, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 21. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

Eskaera bakarrean, hura aurkezten den egunean eta abenduaren 27ko 1054/2022 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz argitaratutako katalogoan oinarrituta adierazitako nekazaritza-lursail guztien erabilera edo aprobetxamendua aitortuko du nekazariak, bai eta azalerak larratzeko edo laborantzarako egoera egokian edukitzeko egindako ekoizpen- edo mantentze-lanak ere (abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren III. eranskinean ezarritako zerrendan egon behar dira).

Nekazariak, pertsona fisikoa bada, edota ondasun-erkidegoa, jaraunspen jasogabea edo jaraunsle-erkidegoa, merkataritza-xederik gabeko sozietate zibila edo titulartasun partekatuko erregimeneko ustiapena bada, eskaera bakarrean, baimena emango du agintari eskudunak informazioa eskura dezan dagokion zerga-administrazioan eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian, abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren II. tituluko I. kapituluan jasotako baldintzak betetzen direla zehaztu ahal izateko. Baimen hori aurkezten ez badu, nekazaritzako diru-sarrerak, guztizko diru-sarrerak eta gizarte-segurantzako alta egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko ditu nekazariak.

Onuraduna aurretik adierazitako pertsona fisikoen elkarteetako bat bada, nekazaritzako diru-sarreren % 25eko baldintza edo Gizarte Segurantzan alta eman izanaren baldintza betetzen duen partaidea edo erkidea zein den jakinaraziko da, eta eskaeran adierazitako baimena edo, halakorik ezean, egiaztagiriak jasoko dira. Gainera, pertsona fisikoen elkartearen nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerari dagozkion diru-sarreren datua aitortu beharko du.

Onuraduna merkataritza-helbururik gabeko sozietate zibila ez beste pertsona juridiko bat bada, edo pertsona juridikoen talde bat, nekazaritzako diru-sarreren guztizkoa eta guztizko diru-sarrera osoa aitortu beharko ditu.

Nekazariak, pertsona fisikoa edo juridikoa izan, eskaera bakarrean berariazko adierazpen bat jasoko du, non adieraziko baitu ea, jarduera nagusi gisa, abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean jasotako jarduera bazterturen bat egiten duen ala ez. Era berean, adierazpen horretan adieraziko du elkartutako erakunderen baten kontrola duen ala ez, eta pertsona juridikoa izanez gero, baita erakunde elkarturen batek kontrolatuta dagoen ere. Horrela bada, harremanak dituen erakunde elkartuen IFZ zehaztuko du nekazariak, eta jarduera nagusi gisa baztertutako jarduerarik gauzatzen duen adieraziko du, halaber. Nekazariak adierazten badu, bere kontura edo erakunde elkartu baten bidez, jarduera nagusi gisa baztertutako jarduera bat garatzen duela, aukera izango du, eskaerarekin batera, azkeneko zergaldiko edo, bestela, aurreko bietako guztizko diru-sarreren % 25 edo gehiago nekazaritzako diru-sarrerak direlako egiaztagiriak aurkezteko.

Jaso beharreko jasangarritasunerako errentaren oinarrizko laguntzaren zenbatekoa 60.000 eurotik gorakoa bada, laguntza eskatu duen pertsona fisikoak edo juridikoak aurreko urtean benetan ordaindutako lan-kostuak justifikatzeko informazioa jaso ahal izango du, zergak eta gizarte-kotizazioak barne, bai eta nekazaritza-zerbitzuetako enpresen kontratazioan jasotako lan-kostuak ere. Hori guztia, agindu honen hamazazpigarren ebazpen-zatian, ordainketak mugatzeari edo pixkanaka murrizteari buruzkoan, ezarritakoa zuzen aplika dakion.

8. oinarria.– Eskaera bakarrean aitortu beharrekoak ez diren lurzatiak.

Eskaera bakarrean aitortu nahi ez dituzten nekazaritza-lurzatien jabeek, ez daudelako ez alokatuta ez lagata, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetako edozeinetan edo Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan jakinaraz dezakete.

Eskaera bakarrean aitortutako azalera guztien eta erregistro horretako azaleren arteko kontrol gurutzatuak egingo dira.

9. oinarria.– Eskaerak kudeatu eta kontrolatzea.

Kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuak kontrol-sistema bat izango du. Kontrol-sistemaren xehetasunak abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren III. tituluko II. kapituluan garatzen dira.

Kontrol-sistema horren arabera, Nekazaritza Politika Bateratuaren zuzeneko laguntzak kudeatzen dituen organoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak eta, eskuordetzaz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, urtero, administrazio-kontrolak egingo dituzte, aurretiko kontrolak barne, laguntza-eskaera guztien gainean, ordainketen legezkotasuna eta erregulartasuna egiaztatzeko.

Administrazio-kontrolak honela osatuko dira:

a) Azalerak monitorizatzeko sisteman oinarritutako kontrolekin (abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 11. artikuluan aipatzen da sistema hori), azalerekin lotutako esku-hartzeen kasuan. Kontrol horiek laguntza-eskaera guztien gainean egingo dira, ordainketen legezkotasuna eta erregulartasuna egiaztatzeko.

b) Tokian bertan kontrolak eginez, baldintzazkotasunaren betekizunak eta betebeharrak egiaztatzeko, eta animaliekin lotutako esku-hartzeen kasuan. Kontrol horiek erakunde ordaintzaileak hautatutako espedienteen lagin baten gainean egingo dira.

10. oinarria.– Azalerak monitorizatzeko sistema.

Azalerak monitorizatzeko sistema nahitaez aplikatuko zaie Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeak dituzten laguntza-eskaera guztiei. Kontrol-sistema horri dagokionez, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren II. tituluko III. kapituluan ezarritakoa beteko da.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, 1047/2022 Errege Dekretuaren 23. artikuluan aipatzen diren jarraipen-ekintzen esparruan nekazariei argazki geoetiketatu gisa eskatutako froga gehigarriak ARGAZKIPAC mugikorretarako aplikazioaren bidez aurkeztuko dira.

1047/2022 Errege Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera, argazki geoetiketatuak erabiliz bakarrik monitoriza daitezkeen diruz lagungarritasun betekizunei dagokienez, nekazariak ez baditu argazki horiek garaiz eta behar bezala aurkeztu, monitorizatu beharreko baldintzak ez direla bete ulertuko da. Antzera jokatuko da aurreko apartatuan aipatutako ebidentzia gehigarrien eskaerei erantzun ezean.

Emaitza horiek osatzeko, esku-hartze bakoitzean espedienteen % 1 kontrolatuko da, baldin eta diruz lagungarritasun irizpideak, konpromisoak edo bestelako betebeharrak ezin badira monitorizatu.

11. oinarria.– Zuzeneko ordainketak jaso ahal izateko gutxieneko muga.

Nekazariei ez zaie ordainketa zuzenik emango, baldin eta, ordainketa horien guztizko zenbatekoa, diruz lagungarritasun edo baldintzazkotasuneko irizpideak ez betetzeagatiko administrazio-zigorrak ezarri aurretik, 300 eurotik beherakoa bada.

12. oinarria.– Nekazari aktiboaren izaera egiaztatzea.

Nekazari aktiboaren izaera betetzea nahitaezko baldintza komuna da zuzeneko ordainketa bidezko esku-hartzeetarako eta muga naturalak edo beste muga espezifiko batzuk dituzten eremuetan landa-garapenerako esku-hartzeak egiteko.

Nekazari aktibo izatearen definizioa eta baldintzak abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren II. tituluko I. kapituluan xedatutakoaren arabera aplikatuko dira.

13. oinarria.– Aitortutako azaleren nekazaritza-jarduera eta diruz lagungarritasuna.

Nekazaritza-azaleren betekizun orokor komunak abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren II. tituluko II. kapituluan ezarritakoak izango dira.

Hori gorabehera, Errege Dekretu horren 8.3 artikuluan bazkarako egoera egokian edukitzeko jasotzen diren jarduerei dagokienez, EAEn honako hauek onartuko dira:

– Mantentzeko moztea (larreetan bakarrik).

– Sastrakak kentzea (zuhaixka-larreetan eta zuhaiztietan bakarrik).

– Larreko espezieak berriz ereitea eta gainazaleko laborantza-lanak egitea.

Erabilera komuneko titulartasun publikoko larre iraunkorrei dagokienez, eskatzailearen ustiategiko abereekin egindako artzaintzan oinarritutako ekoizpen-jarduera baino ez da onartuko, betiere abeltzainak une oro atxikitzen badu larrean dauden abereen titulartasuna, eta ustiategiaren eta larrearen arteko mugimendu-gida ofizialak badaude.

14. oinarria.– Laguntza eskatzen duten nekazaritza-azaleretan nekazaritza-jardueraren bat egiteko baldintza ez betetzeko arrisku-egoerak.

Arreta berezia eskainiko zaie ustiategiko azaleretan nekazaritza-jardueraren eskakizunak saihesteko baldintza artifizialak sor ditzaketen pertsona fisiko edo juridikoei, abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Artikulu horren 4. puntuaren arabera, ustiategiko larre-hektarea bakoitzeko Azienda Larrien 0,20 Unitateko abere-zama ezartzen da gutxieneko muga gisa; larreetan nekazaritza-jardueraren bat egiteko baldintza ez betetzeko arrisku-egoeratzat hartzen da hori baino gutxiago. Gutxieneko abere-zama hori betetzen ez denean, eskatzaileak frogatu beharko du zer nekazaritza-jarduera egiten duen larre-azaleren gainean.

15. oinarria.– Zuzeneko ordainketen araubideen bateragarritasuna.

Errentarako oinarrizko laguntzaren eskubideak justifikatzeko aitortutako nekazaritza-lurzatiak abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 8. artikuluan adierazitako nekazaritza-jardueretarako erabil daitezke. Horrenbestez, erregimen hori ordaintzea bateragarria da ekorregimenekin eta baimendutako erabilerei dagozkien erregimenen ondoriozko ordainketa gehigarriekin.

Urte batean, lotutako ordainketaren eskaera bakarra baino ezin izango dute aurkeztu nekazaritza-lurzati bakoitzeko.

Urte batean, animalia beragatik ezin izango dute lotutako ordainketa bat baino gehiago, lugorrietan, uztondoetan edo baratze-uztaren hondakinetan bazkatzen den ardi- eta ahuntz-aziendako abeltzainentzako laguntzari dagokionez izan ezik, laguntza hori bateragarria izango baita ardi- eta ahuntza-aziendari lotutako beste bi laguntzekin.

II. KAPITULUA
ZUZENEKO ORDAINKETA DISOZIATUAK

16. oinarria.– Errentarako oinarrizko laguntza.

Nekazariek jasangarritasunerako errentarako oinarrizko laguntza jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta, jabetzako, gozameneko edo errentamenduko erregimenean, abenduaren 27ko 1045/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren araberako errentarako oinarrizko laguntzarako eskubideak badituzte, Nekazaritza Politika Erkidearen jasangarritasunerako errentarako oinarrizko laguntza-eskubideen gainean.

Nekazari horiek, gainera, honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Eskaera bakarra aurkeztea, Agindu horren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoari jarraikiz.

b) Eskaera horretan, titularrak errentarako oinarrizko zer ordainketa-eskubiderengatik jaso nahi duen ordainketa adierazi beharko da, laguntza-eskaera bakarrak bildu beharko duen gutxieneko informazioa ezartzen duen abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren VI. eranskinean xedatutakoari jarraikiz. Laguntza-eskubideak esleitu diren eskualdean baino ezin izango ditu aktibatu eskaera bakarra aldatzeko azken egunean erabilgarri dituen edota data horren ondoren lagapen bidez edo erreserba nazionaleko eskubide berrien esleipenaren bidez jasotzen dituen nekazariak. Salbuespen gisa, 2023. urteari dagokion eskaera bakarra aurkezteko aldian, nekazariak ez ditu errentarako oinarrizko laguntzaren behin betiko eskubideak ezagutuko; izan ere, oinarrizko ordainketarako eskubideak, abenduaren 27ko 1045/2022 Errege Dekretuari jarraikiz, errentarako oinarrizko laguntzaren eskubide berriak behin-behineko bihurtu ondoren lortutako datuetan oinarritutako informazioa izango du. Horrenbestez, kanpaina horretan dituen eskubide guztien ordainketa eskatzen duela adierazi beharko du eskaeran.

Ordainketa eskatzeko baliatutako laguntza-eskubide bakoitza, hektarea diruz lagungarri batekin justifikatu beharko da. Jasangarritasunerako errentarako oinarrizko laguntza 20 eskualdek osatuko dutenez, abenduaren 27ko 1045/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinaren arabera, behin betiko bihurketa egin ondoren 2023ko kanpainan dagokion eskualdean baino ezin izango da aktibatu eskubide bakoitza.

Aktibatutako laguntza-eskubidetzat hauek hartuko dira: abenduaren 27ko 1045/2022 Errege Dekretuaren arabera 2023an eskubideen bihurketa egin ondorengo eskualdean nekazariak dauzkan hektarea diruz lagungarriei dagokienez eskaera bakarrean justifikatzen dituenak, baldin eta horien azalera abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren X. tituluan ezarritako kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren arabera zehazten bada.

Nekazari batek ahal diren ordainketa-eskubide oso guztiak aktibatu ostean hektarearen zati bat hartzen duen nekazaritza-lurzati bati lotutako ordainketa-eskubide bat erabili behar duenean, azken ordainketa-eskubide horrek nekazaritza-lurzatiaren tamainarekin proportzionalki kalkulatutako laguntza bat jasotzeko legitimatuko du, eta oso-osorik erabilita dagoela ulertuko da.

Ordainketa-eskubideak dituen nekazari batek ondoz ondoko bi urtetan eskubide horiek aktibatzen ez baditu, erreserba nazionalera eramango dira. Erreserba nazionaletik datozen errentarako oinarrizko laguntza-eskubideak badira (nola eskubide berriak, hala eskualdeko batez besteko balioraino handitutako eskubideak), erreserba nazionalera igaroko dira berriz, baldin eta ez badira aktibatzen lehenengo bost kanpainetako bakoitzean, hau da, esleipen-kanpainan eta hurrengo lau kanpainetan, agintaritza eskudunak aitortutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

17. oinarria.– Errentarako oinarrizko laguntzaren ordainketak mugatzea eta pixkanaka murriztea.

Errentarako oinarrizko laguntzaren arabera 60.000 eurotik gorako zenbatekoa eman behar zaion nekazari orori murrizketa bat aplikatuko zaio zenbateko hori gainditzen duen errentarako oinarrizko laguntzaren zenbatekoaren zatian. Aplikatu beharreko murrizketa-ehunekoa honako tarte hauen arabera zehaztuko da:

a) % 25, 60.000 eta 75.000 eurora arteko tarterako.

b) % 50, 75.000 eta 90.000 eurora arteko tarterako.

c) % 85, 90.000 eta 100.000 eurora arteko tarterako.

d) % 100, errentarako oinarrizko laguntza 100.000 eurotik gorakoa bada.

Murrizketa horren emaitza zenbatetsia ordainketa birbanatzailera bideratutako zenbatekoari gehituko zaio.

Nolanahi ere, aurreko apartatua aplikatu aurretik, errentarako oinarrizko laguntzaren zenbatekotik kendu egingo dira aurreko urte naturalean nekazaritza-jarduerarekin lotuta benetan ordaindu eta aitortutako lan-kostuak, enpleguari dagozkion zergak eta gizarte-kotizazioak barne. Horretarako, dagozkion administrazio-gurutzaketak egin ahal izango dira Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko, Zerga Agentziako edo foru-lurraldeetako zerga-arloan eskumena duten organoetako datuekin.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa alde batera utzi gabe, nekazaritza-jardueran hasten direnen kasuan, laguntza-eskaeraren lehenengo urteari dagozkionez nekazaritza-jarduerarekin lotuta benetan ordaindutako eta aitortutako lan-kostuak hartu ahal izango dira kontuan.

Halaber, ondorio horietarako, nekazaritza-zerbitzuetako enpresak kontratatzeak sortutako lan-kostuak kendu ahal izango dira. Kendu beharreko kostu horien zenbatekoa egiaztatzeko, zerbitzuari lotutako lan-gastua justifikatzen duten kontabilitate-agiriak aurkeztu beharko ditu nekazariak.

Nolanahi ere, nekazari batek jaso beharreko errentarako oinarrizko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 200.000 eurokoa izango da gehienez.

Nekazaritzako elikagaien kooperatibei, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenerako lan elkartuko kooperatibei eta lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibei, eraldaketarako nekazaritza-sozietateei eta urriaren 4ko 35/2011 Legean ezarritakoaren arabera inskribatutako titulartasun partekatuko erregimeneko ustiategiei dagokienez, aurreko puntuetan aipatzen den murrizketa, hala badagokio, banaka kalkulatu eta aplikatuko zaio, erakunde horietako kide bakoitzari.

18. oinarria.– Jasangarritasunerako errentaren laguntza birbanatzaile osagarria.

Laguntza honen helburua errentarako laguntza ustiategi ertain eta txikien artean era ekitatiboagoan banatzea, eta eraginkortasun eta efizientzia handiagoz esleitzea, ustiategi handien aldean duten errentagarritasun-aldea arintzearren.

Errentarako oinarrizko laguntzaren arabera ordainketa jasotzeko eskubidea duten nekazariek izango dute errentaren laguntza birbanatzailea jasotzeko eskubidea.

Hektarea diruz lagungarri bakoitzeko urteko ordainketa emango zaie lehenengo hektareei, onuradunei eta, ustiategia zer eskualdetan dagoen bereizita, errentarako oinarrizko laguntzarako ezarritako eskualdekatze-ereduaren arabera.

Laguntza kalkulua ustiategien lehen hektareei dagokienez egingo da, eskualde bakoitzeko azalera eta hektarea bakoitzeko zenbatekoa kontuan hartuta, 1048/2022 Errege Dekretuaren Errentarako laguntza birbanatzailea kalkulatzeko parametroei buruzko VIII. eranskinean ezarritako parametroen arabera.

Nekazariak azalera eskualde batean baino gehiagoan aitortzen badu, eskualde bakoitzari dagokion ustiategiko lehen hektareak kalkulatuko dira, proportzionaltasun-irizpideei jarraikiz, eskualde bakoitzean ustiategiaren guztizko azaleratik aitortutako azalera kontuan hartuta.

Nekazaritzako elikagaien kooperatibei, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenerako lan elkartuko kooperatibei eta lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibei, eraldaketarako nekazaritza-sozietateei eta urriaren 4ko 35/2011 Legean ezarritakoaren arabera inskribatutako titulartasun partekatuko erregimeneko ustiategiei dagokienez, 2. apartatuan aipatzen den laguntzaren kalkulua, hala badagokio, banaka kalkulatu eta aplikatu ahalko zaio, erakunde horietako kide bakoitzari.

19. oinarria.– Nekazari gazteentzako errentarako laguntza osagarria.

Laguntza honen helburua nekazari gazteak jardunean has daitezen laguntzea da. Horrela, nekazaritza-sektoreko belaunaldi-txandaketa laguntzeaz gain, haien ustiategien errentagarritasuna hobetuko da jardunean hasi ondorengo lehenengo urteetan.

Laguntza osagarri hori jasotzeko eskubidea izango dute eskaera bakarra aldatzeko epea amaitzen denean abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 21. artikuluko baldintzak betetzen dituztenek. Hori alde batera utzi gabe, 21. artikuluko a).3 puntuan nekazaritza-arloan prestakuntza edo gaikuntza egokia egiaztatzeko betekizuna eskatzen da, nola gazteentzako errentaren laguntza osagarrietarako hala Erreserba Nazionalerako eskubideen eskaeretarako, zeina koherentea izango baita EAEn lanbide-gaitasunaren eta -konpetentziaren betekizuna aplikatzearekin. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 75. artikuluaren arabera landa-garapenaren eremuan lehen aldiz ezartzeko laguntza ematearen aldeko ebazpenerako eskatzen da betekizun hori.

20. oinarria.– Klimaren eta ingurumenaren aldeko erregimenak (ekorregimenak).

Klimaren eta ingurumenaren aldeko erregimenen betekizunak abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren III. tituluko II. kapituluko 4. atalean ezarritakoak dira.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren III. tituluko II. kapituluko 2. ataleko 4. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz, haren 31. artikuluaren arabera, nekazari aktiboek hektarea diruz lagungarrietan artikulu horretan zehaztutako klima eta ingurumenerako jardunbide onuragarriren bat gauzatzeko konpromisoa hartzen badute, errege-dekretu honetan ezarritakoaren araberako laguntza bat jasoko dute, klimaren eta ingurumenaren aldeko borondatezko erregimenei dagokienez (aurrerantzean, «ekorregimenak»). Laguntza horien helburua klimaren eta ingurumenaren gaineko onurak handitzea da, kudeaketaren legezko betekizunez eta baldintzen nekazaritza- eta ingurumen-baldintza egokiez haratagoko borondatezko jardunbideak eginez.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 31.5 artikuluaren arabera, ekorregimenen jardunbideak kudeatzeko legezko betekizunetatik eta nekazaritzaren eta ingurumenaren arloko baldintza egokietatik haratago joango dira, eta Erregelamendu horren 70. artikulua –Ingurumen- eta klima-konpromisoei eta landa-garapenerako esku-hartzeetan jasotako beste kudeaketa-konpromiso batzuei buruzkoa– betez ordainketak ematea dakarten konpromisoak ez bezalakoak izan beharko dira.

Eskaera bakarraren epea amaitzen den egunean honako hauetan inskribatuta dauden ustiategiek baino ezin izango dute laguntza jaso: Nekazaritza Produkzioaren Erregistro Orokorrean (REGEPA), Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan (REA) edo Animalien Trazabilitaterako Sistema Integralean (SITRAN) eskuragarri dagoen Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA).

Bederatzi ekorregimen ezarri dira, lortu nahi diren karbono-nekazaritzaren edo agroekologiaren esparruko onurak eta klimaren eta ingurumenaren gainean onuragarritzat jo diren jardunbideak garatzeko azalera motak kontuan hartuta.

1.– Karbono-nekazaritza eta agroekologia larre hezeetan. Jardunbideak: Larratze estentsiboa, segatzea edo biodibertsitate-uharteak.

2.– Karbono-nekazaritza eta agroekologia larre mediterraneoetan. Jardunbideak: Larratze estentsiboa, segatzea edo biodibertsitate-uharteak.

3.– Karbono-nekazaritza eta agroekologia lehorreko laborantza-lurretan. Jardunbideak: Laboreak txandakatzea eta zuzenean ereitea.

4.– Karbono-nekazaritza eta agroekologia lehorreko laborantza-lur hezeetan. Jardunbideak: Laboreak txandakatzea eta zuzenean ereitea.

5.– Karbono-nekazaritza eta agroekologia laborantza-lur ureztatuetan. Jardunbideak: Laboreak txandakatzea eta zuzenean ereitea.

6.– Karbono-nekazaritza lursail lauetako zurezko laborantzetan. Jardunbideak: Landare-estalkiak eta estalki geldoak.

7.– Karbono-nekazaritza malda ertaineko lursailetako zurezko laborantzetan. Jardunbideak: Landare-estalkiak eta estalki geldoak.

8.– Karbono-nekazaritza malda handiko eta baratze-alorretako lursailetako zurezko laborantzetan. Jardunbideak: Landare-estalkiak eta estalki geldoak.

9.– Agroekologia laborantza-lurretan eta laborantza iraunkorretan. Jardunbideak: Biodibertsitate-guneak.

Aurreko apartatuaren ondorioetarako, honako azalera mota hauek hartuko dira kontuan:

a) Larre hezeak: Arabako eskualdeetan (Kantauri itsasoa, Gorbeialdea, Arabako Ibarrak, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea) eta Bizkaiko eta Gipuzkoako larreetan.

b) Larre mediterraneoak: Arabako Errioxa.

c) Arabako Errioxako Lehorreko laborantza-lurrak.

d) Arabako eskualdeetan (Kantauri Arabarra, Gorbeialdea, Arabako Ibarrak, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea) eta Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetan dauden lehorreko laborantza-lur hezeak.

e) Laborantza-lur ureztatuak.

f) % 5etik beherako maldako zurezko laborantzak.

g) Gutxienez % 5eko eta % 10etik beherako maldako zurezko laborantzak.

h) Gutxienez % 10eko maldako eta baratze-alorretako zurezko laborantzak.

i) Laborantza iraunkorrak, zurezko laborantzak barne.

Ekorregimenetarako laguntza urteko ordainketa bat izango da 1048/2022 Errege Dekretuaren 24.3 artikuluan zehaztutako jardunbideetako bat betetzeko aitortutako hektarea diruz lagungarri guztiengatik, betiere baldintza orokorrak eta kasu bakoitzean ezarritako baldintza espezifikoak betetzen badituzte. Ekorregimen bakoitzerako, hektareako jasotako laguntzaren zenbatekoa bera izango da, egiten den jardunbidea edozein dela ere. Hektarea diruz lagungarri bakoitzerako, laguntza bakarra kobratuko da, horren gainean jardunbide bat baino gehiago egin arren.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak, 124. artikuluan ezarritakoari jarraikiz autonomia-erkidegoek emandako informazioan oinarrituta, ekorregimen bakoitzerako zenbateko unitario bat ezarriko du urtero. Zenbateko unitarioak ez dira inola ere izango gutxieneko zenbatekoak baino txikiagoak, ezta 1048/2022 Errege Dekretuaren X. eranskinean ezarritako gehieneko zenbatekoak baino handiagoak ere.

21. oinarria.– Larratze estentsiboaren jardunbidea.

Larratze estentsiboaren jardunbiderako betekizunak abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 30. artikuluan ezarrita daude.

Eskaera bakarra aldatzeko epea amaitzen denean Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) inskribatuta egon beharko dira ustiategiak, behi-, ardi-, ahuntz-, zaldi- edo txerri-aziendako ustiategi gisa, eta «larrea» edo «ekoizpena eta ugalketa» mota zehaztuta. Eta sailkapen zootekniko hauek izan behar dituzte:

Behi-azienda: Haragia edo esnea ekoizteko ugalketa, edo mistoa. Ustiategi horiek estentsiboen edo erdi-estentsiboen sailkapena izan behar dute.

Ardi- eta ahuntz-azienda: Ugalketa haragia, esnea ekoizteko edo mistoa.

Zaldi-azienda: Haragia ekoizteko ugalketa; mistoa.

Txerri-azienda: Ekoizpen-sistemaren arabera (estentsiboa edo mistoa).

Azalerak larre iraunkorren edo aldi baterakoen hektarea diruz lagungarriak izango dira, horien gaineko larratze-jarduera aitortzen badute.

Laguntza hori jasotzeko, honako betekizun hauek daude larratze estentsiboari dagokionez:

a) Ustiategiko animaliekin bazkaren aprobetxamendua egitea, urtean 120 egun gutxienez, jarraian edo etenka. Jardunbidearekin bat egiten duten larre-hektarea guztiak larratu behar dira, baina hektarea bakoitza ez da ezinbestean egunero eta/edo animalia guztiekin zertan larratu.

b) Honako tarte hauek betetzea, jardunbidearekin bat egiten duten azaleren gaineko urteko batez besteko gutxieneko abere-zamaren eta gehieneko abere-zamaren artean:

1.– Larre hezeetan 0,4 eta 2 arteko ALU/hektarea.

2.– Larre mediterraneoetan, 0,2 eta 1,2 arteko ALU/hektarea.

Honako balio hauek erabiliko dira ALUrako bihurketa egiteko:

(Ikus .PDF)

Abere-zamaren tarteak betetzen direla egiaztatzeko, Animalien Trazabilitaterako Sistema Integral (SITRAN) autonomikoan eta nazionalean agertzen den informazioa baino ez da erabiliko.

Abeltzainak ez badu ustiategiko animalia guztiekin larratuko, jardunbide horretan ustiategiko zenbat abere erabiliko duen adieraziko du, espezieka, eskaera egiten duenean.

Elkarrengandik 10 km baino gutxiagora dauden lurzatiak lurzati multzo berekotzat hartu ahal izango dira. Onuradunek nekazaritzako ustiategiaren koadernoan edo nekazaritzako ustiategiaren koaderno digitalean –hura indarrean jartzen denetik aurrera– erregistratu beharko dituzte ustiategiko abereek nekazaritzako lurzati edo lurzati multzo bakoitzean larratzeko jarduera noiz hasi eta noiz amaitzen duten. Larratze-aldia amaitu eta hilabeteko epean jaso beharko dute hori koadernoan beranduenez.

Larre-azaleretako larratze estentsiborako, azalera horiek batera erabiltzen dituztenean, eskaerak onuradunari adjudikatutako azalera osoa barne hartzen duela ulertuko da. Hala ere, ezarritako abere-zamaren gutxieneko muga lortu ezean (0,4 ALU/hektarea), laguntza jasotzeko eskubidea duten gehieneko hektarea kopurua hauxe izango da: ustiategi horretan 0,4 ALU/hektarea abere-zama lortzen den hektarea kopurua. Xedapen hori aplikatu ahal izateko, agintari eskudunek bermatu beharko dute larre hezeen azalera osoan gutxieneko nekazaritza-jarduera egiten dela, eta erregimen hori azalera osorako eskatu edo ez.

22. oinarria.– Segatze jasangarriaren eta biodibertsitate-uharteen jardunbidea.

Larre-azaleretan biodibertsitate-uharteak ezartzeko edo segatze jasangarria egiteko jardunbidearen deskribapena eta onuradunen betekizunak abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 31. artikuluan ezarrita daude.

Jardunbide horretan, onuradunek biodibertsitate-uharteak ezartzea edo sega jasangarria egitea aukeratu ahal izango dute.

Onuradunen ustiategiak abeltzaintzako ustiategiak izango dira, eta bateragarriak izan beharko dira segatutakoa bertako animaliak elikatzeko baliatzearekin. Ondorio horietarako, eskaera bakarra aldatzeko epea amaitzen denean REGAn «Ekoizpena eta Ugalketa» motarekin inskribatuta dauden behi-, ardi-, ahuntz- eta zaldi-espezieak hartuko dira kontuan, baldin eta honako sailkapen zootekniko hau badute:

a) Haragia ekoizteko ugalketa; esnea ekoizteko ugalketa, edo ekoizpen mistorako ugalketa behi-, ardi- eta ahuntz-aziendaren kasuan.

b) Zaldi-azienda: haragia ekoizteko ugalketa edo ugalketa mistoa.

Segatze jasangarriaren betekizunak:

Alde batetik, lepidopteroen bizi-zikloa eta, bestetik, larre-azaleren ziklo begetatiboa laguntzeko, gutxienez 60 egun jarraian utziko dira aprobetxamendurik gabe larreen edo aldi baterako larreen azalerak. EAEn, ustiategiek ezin izango dute segatu, ez eta nekazaritzako jarduerarik egin ere, uztailaren 3tik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne.

Aurreko paragrafoan adierazitako aprobetxamendurik gabeko aldia betetzeaz gain, urtaro begetatibo nagusian honako maiztasun honekin segatuko dute gehienez:

– Hiru (3) mozketa urtean, larre-azaleraren % 50 baino gehiago gehienez 300 metroko garaieran duten ustiategietan.

– Bi (2) mozketa urtean, 300 metrotik gorako garaieran badaude.

Ustiapen-koadernoan edo koaderno digitalean jaso beharko dira abuztuaren 31tik aurrera egindako segatze-lanak. Idazpenak gehienez 30 eguneko epean egin behar dituzte, lanak egiten direnetik zenbatuta.

Biodibertsitate-uharteen betekizunak:

Larreen eta aldi baterako larreen azalera osoaren % 7 utzi beharko da segatu gabe. Lurzati horietan ez da nekazaritza-jarduerarik egin behar urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra arte.

Abuztuaren 31tik aurrera, lepidopteroen zikloa bukatu ondoren, segatu gabeko azaleretan honako nekazaritza-jarduera hauek egin beharko dituzte:

– Ustiategiko animaliekin larratzea, larratze estentsiboaren jardunbidean adierazitako abere-zamak betez.

– Segatzea, lur-lantzea, ereitea edo beste edozein mantentze-jarduera. Herbizidak erabiltzea galarazita dago da.

Abuztuaren 31tik aurrera azalera horietan egindako nekazaritza-jarduerak gehienez hilabeteko epean erregistratu beharko dira ustiategiko koadernoan edo koaderno digitalean, jarduerak bukatzen direnetik zenbatzen hasita.

Apartatu honetan ezarritako % 7 hori zenbatzeko, NIBO-8n ezarritako ustiategiko paisaiaren elementuak hartuko dira kontuan.

Onuradunek segatu gabeko azalera zer lurzatiren gainean ezartzen den adierazi beharko dute eskaera egiteko unean; azalera horiek ez dira zertan berak izan eskaera-urte bakoitzean.

23. oinarria.– Laboreak txandakatzeko jardunbidea.

Laboreak txandakatzeko jardunbidearen deskribapena eta betekizunak abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 36. artikuluan ezarrita daude.

Jardunbide hori eta zuzenean ereiteko jardunbidea lehorreko laborantza-lurretan, lehorreko laborantza-lur hezeetan (2011-2020ko batez besteko plubiometria edo 650 mm-koa edo handiagoa) eta laborantza-lur ureztatuetan aplikatuko dira.

Laborantza-lurren gaineko ekorregimen horien ondorioetarako, lurzati ureztatutzat joko dira kanpainako eskaera bakarrean halakotzat jotakoak, baldin eta dagokion baimena dutela egiaztatzen bada, edo SIGPAC esparruetan daudenak, aurreko hiru kanpainetako batean lurzati ureztatu aitortu eta horrela ustiatu badira.

Ustiategien titularrek ongarritze-plana izan beharko dute lurzati ureztatuetan laguntza hori eskuratuko badute. Era berean, nekazaritzako lurzoruan mantenugaiak eta materia organikoa zein ureztatzeko ura gehitzeko eragiketak nekazaritzako ustiategiaren koadernoan edo nekazaritzako ustiategiaren koaderno digitalean erregistratu beharko dituzte.

Nekazariak betekizun hauek bete beharko ditu hobetze-espezien bidezko labore-txandaketako jardunbidea egiteko:

Urtero laborantza-lurraren azaleraren % 50ean gutxienean aurreko urtean ez bezalako laborea egotea. Labore nagusiaren urte berean bigarren mailako labore bat ezartzea txandakatzetzat hartzen da. EAEn, ustiategietako laborantza-lurren % 25ean baino gehiagoan urte anitzeko espezieak badaude, txandakatze-ehunekoa % 25era jaits daiteke.

Urte anitzeko espezieen azalera diruz lagungarria izango da laguntza eskuratzeko, baina ez da kontuan hartuko txandakatutako azaleraren ehunekoa zenbatzeko, dagokion urtean ezarritakoa izan ezik.

Gutxienez, dagokion laborantza-lurraren azaleraren % 10ean abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren XV. eranskinean zehaztutako hobetze-espezieak egon behar dira, eta horietatik lekadunak izango dira, gutxienez, jardunbide horrekin bat egindako azaleraren % 5ean. Lekadunak dauden lurzatiak ez dira ondoren lugorri utziko. Hobetze-espeziearen ehunekorako ere hartuko da kontuan bigarren mailako laborea.

Lugorriak ez dira izango dagokion ekorregimenaren jardunbidea betetzeko aitortutako laborantza-lurraren azaleraren % 20 baino gehiago. Lugorri ereina badago dagokion azalaren % 10ean, portzentajezko 10 puntu handituko da lugorriaren muga.

Dagokion ekorregimenaren jardunbidea betetzeko aitortutako laborantza-lurraren azalera 10 hektareatik beherakoa bada, jardunbidea honako hau izango da:

– Ezarritako txandakatzea, hobetze-espezierik erabili beharrik gabe, edo, bestela,

– Dibertsifikazio-baldintza betetzea, gutxienez bi labore landatuz, eta labore nagusiak horrekin bat egindako azaleraren % 75 baino gehiago izan gabe.

Urte anitzeko espezieen azalera diruz lagungarria izango da laguntza eskuratzeko, baina ez da kontuan hartuko txandakatutako azaleraren ehunekoa zenbatzeko, dagokion urtean ezarritakoa izan ezik.

24. oinarria.– Zuzenean ereiteko jardunbidea.

Zuzeneko ereiteko jardunbidearen deskribapena eta betekizunak 1048/2022 Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoak izango dira.

Zuzenean ereiteko jardunbidea betetzeko, azalera-tipologia bakoitzari dagokion laborantzako lur-azaleraren % 40an gutxienez bete beharko ditu nekazariak betekizun hauek:

a) Goldatzeko lanik ez egitea.

b) Zuzenean uztondoen gainean ereitea, eta horiek lurrean atxikitzea, lurzorua urte osoan estalita egon dadin.

c) Zuzenean ereiten den azaleran laboreak txandakatzea, urte anitzeko espezieak izan ezik, horiek ezarri beharreko urtean izan ezik.

Txandakatzea izango da labore nagusiaren urte berean bigarren mailako labore bat badago. Lekadunak dauden lurzatiak ez dira ondoren lugorri utziko.

Osagarri gehigarri bat ezarri da jarduera hori ondoz ondoko urteetan azalera berean egiteko, karbonoa lurzoruan atxikitzen laguntzeko eta karbono horren zati bat atmosferara isur ez dadin.

Osagarri horrek 25 euroko zenbateko finkoa izango du hektarea bakoitzeko, eta kalkulatutako laguntzaren zenbatekoari gehituko zaio. 2023ko kanpainarako, bai eta, laguntza lehen aldiz eskatuz gero, hurrengo kanpainetan ere, onuradunek hurrengo kanpainan jardunbide hori azalera berean egiteko konpromisoa hartu beharko dute onuradunek osagarri hori kobratuko badute. Hartutako konpromisoak aplikatu eta hurrengo urtean betetzen ez badituzte, osagarri horren zenbatekoa kenduko zaie. Gainerako kasuetan, hektarea bakoitzeko osagarria ordaintzeko, aurreko kanpainan hektarea berean jardunbide bera egin izana egiaztatu beharko da.

Ekorregimen hori azalera-tipologia bakoitzean ordainduko da, jardunbide horrekin bat egiten duen azalera aitortu osoaren gainean, betiere hautagarritasun-baldintzak betez gero.

25. oinarria.– Landare-estalkien (berezkoa edo ereindakoa) jardunbidea.

Landare-estalkien (berezkoa edo ereindakoa) jardunbidea egiteko, 1048/2022 Errege Dekretuaren 42. artikuluan ezarritako konpromisoak bete beharko ditu nekazariak.

Urte osoan landare-estalkia (berezkoa edo ereindakoa) ezarri eta/edo edukitzeko urteko konpromisoa hartu beharko du, estalki hori bizia edo ihartua izan, urteko une bakar batean ere lurzorua biluzik geldi ez dadin.

Betekizun hori egiaztatzeko, nekazaritzako ustiategiaren koadernoan edo nekazaritzako ustiategiaren koaderno digitalean «lursailaren gaineko landare-estalkia (berezkoa edo ereindakoa), bizirik, noiz ezarri den» jaso beharko da; eta hori, beranduenez, abenduaren 1ean izango da. Idatzohar hori hilabeteko epean egin beharko da, data horretatik aurrera.

Gainera, landare-estalkia bizirik egon behar da lursailean, lau hilabete gutxienez, abenduaren 1etik martxoaren 31ra.

Landare-estalki horiek, oro har, bitarteko mekanikoen bidez kudeatuko dira: segatze mekanikoa edo sastrakak kentzea, eta segatze / sastraka kentze horren hondakinak lursailean bertan uztea, mulching gisa. Galarazita egongo da herbizidak edo bestelako fitosanitarioak erabiltzea estalkiak mantentzeko.

Landare-estalkiak, oro har, baliabide mekanikoak erabiliz kudeatuko dira uraren eta mantenugaien lehia mugatzeko; hala, sega-makinak edo sasi-garbitzeko makinak urtean behin erabiliko dira, eta behar beste aldiz pasatuko dira landare-estalkiak behar bezala kudeatzeko, lurzoruko ur eta mantenugaiengatiko lehia mugatzeko. Malda handiko (% 10etik gorako batez besteko malda) eta baratze-alorretako lursailetako zurezko laborantza-lurretan sartutako lurzatien kasuan, lursailaren orografiak jarduera mekanikoa eragozten edo nabarmen zailtzen badu, landare-estalkiak larratzearen bidez bakarrik mantendu ahal izango dira.

Jardunbidea betetzen dela egiaztatzeko, nekazariak nekazaritzako ustiategiaren koadernoan edo nekazaritzako ustiategiaren koaderno digitalean jaso beharko du landare-estalkia (berezkoa edo ereindakoa) nola mantentzen duen. Halaber, estalkiaren zabalera eta adaburuaren proiekzioaren zabalera askea erregistratuko dira. Idatzohar horiek eskaera bakarra aldatzeko epea bukatu aurreko hilabetean egin beharko dira, beranduenez.

Gainera, segatu edo sastraka kendu ondoren, landare-estalkien hondakinek estalkiaren hasierako eremua hartu beharko dute, urteko une bakar batean ere lurzorua biluzik geldi ez dadin ezarritako estalkiaren zabaleraren ehunekoan.

Estalkiak, zerrenda bakoitzean, adaburuaren proiekzioaren zabalera askearen % 40 hartuko du gutxienez; zabalera hori ez da 0,5 metrotik beherakoa izango.

Lurzatiek % 10eko gutxieneko malda dutenean, betiere esparruaren benetako malda terrazen edo baretze-alorren bidez orekatuta egon ezean, estalkiaren gutxieneko metro bat zabal handiagoa izango da aurreko paragrafoan eskatutako gutxieneko zabalera baino. Estalkiaren gutxieneko zabaleraren betekizun hori bete ezin duten zurezko laboreen azalerei dagokienez (zurezko laborearen zerrendaren batez besteko zabalera 1,5 metro baino txikiagoa delako), estalkiak kalearen zabalera osoa hartu beharko du.

Ereindako estalkien kasuan, lurrazaleko lanak baimenduta egongo dira lursaila ereiteko egokitzeko. Salbuespen gisa, agintari eskudunari aldez aurretik eskatuta, estalkiak mantentzeko lurrazaleko lan ez oso sakonak ere baimenduko dira. Lurrazaleko lan horiek ez dute inola ere aldatuko lurzoruaren egitura, eta debekatuta egongo da oraindik urteko une bakar batean ere lurzorua biluzik egotea.

Jardunbide hori aplikatzeko baldintzak aldatu ahal izango dira salbuespenezko zenbait egoeratan:

a) Salbuespenez, estalduraren gainean fitosanitarioak aplikatzea baimenduko da, Landare Osasunaren arloko agintari eskudunak hala zehazten duen kasuetan, izurriak prebenitu, kontrolatu edo desagerrarazteko.

b) Landare-estalkia bizirik egon beharreko lau hilabeteko nahitaezko aldia murriztu ahal izango da, agintari eskudunak justifikatutako egoeretan, egoera agroklimatiko txarren ondorioz, bai eta autonomia-erkidegoko agintari eskudunak egiaztatutako ezinbesteko egoeretan ere.

Landare-estalkien kasuan, osagarri gehigarri bat ezarri da azalera berean ondoz ondo urtebetean baino gehiagoan egiteagatik, lurzoruan karbonoa atxikitzen laguntzeko eta karbono horren zati bat atmosferara isur ez dadin.

Osagarri horrek 25 euroko zenbateko finkoa izango du hektarea bakoitzeko, eta landare-estalkien jardunbide horretako malda-tarte bakoitzerako kalkulatutako laguntzaren zenbatekoari gehituko zaio.

2023ko kanpainarako, bai eta, laguntza lehen aldiz eskatuz gero, hurrengo kanpainetan ere, onuradunek hurrengo kanpainan jardunbide bera egiteko konpromisoa hartu beharko dute onuradunek osagarri hori kobratuko badute. Hartutako konpromisoak aplikatu eta hurrengo urtean betetzen ez badituzte, osagarri horren zenbatekoa kenduko zaie. Gainerako kasuetan, hektarea bakoitzeko osagarria ordaintzeko, aurreko kanpainan hektarea berean jardunbide bera egin izana egiaztatu beharko da.

26. oinarria.– Inausketa-hondakinezko estalki geldoen jardunbidea.

Inausketa-hondakinezko estalki geldoen jardunbidea egiteko, 1048/2022 Errege Dekretuaren 43. artikuluan ezarritako konpromisoak bete beharko ditu nekazariak. Honako hauek dira:

a) Inausketa-hondakinak birrintzea eta lursailean uztea, lurzoruaren gainean inausketa-hondakinezko estalki geldo bat ezar dadin, mulching gisa.

Betekizun hori egiaztatzeko, nekazaritzako ustiategiaren koadernoan edo nekazaritzako ustiategiaren koaderno digitalean (azken hori indarrean noiz jartzen den) lurzoruaren gainean inausketa-hondakinak birrinduz sortutako estalki geldoa noiz ezarri den jaso beharko da; eta hori, beranduenez, dagokion kanpainako martxoaren 1ean izango da. Idatzohar hori hilabeteko epean egin beharko da, data horretatik aurrera.

b) Lurzoruaren gainean jarritako inausketa-hondakinek adaburuaren proiekzioaren zabalera askearen % 40 hartuko dute gutxienez zerrenda bakoitzean, eta aski izango da jardunbidearen ondoriozko ingurumen-onurak lortzeko; zabalera hori ez da 0,5 metrotik beherakoa izango.

Betekizun hori egiaztatzeko, nekazaritzako ustiategiaren koadernoan edo nekazaritzako ustiategiaren koaderno digitalean (azken hori indarrean noiz jartzen den), estalkiaren zabalera eta adaburuaren proiekzioaren zabalera askea jaso beharko dira. Idatzohar hori eskaera bakarra aldatzeko epea amaitu aurreko hilabetearen barruan egin beharko da, beranduenez.

c) Inausketa-hondakinezko estalki geldoak hartzen duen azaleraren gainean ezin izango da tratamendu fitosanitariorik egin.

d) Salbuespenez eta agintari eskudunari eskaera egin ondoren, lurrazaleko mantentze-lan ez oso sakonak baimenduko dira, betiere ez badute inola ere lurzoruaren egitura aldatzen, ezta estaldura urteko une bakar batean ere desagerrarazten edo estalduraren ingurumen onurak lortzea eragozten ere.

Jardunbide hori ez da egingo onuradunak zurezko laboreen gaineko izurri-arazoak antzematen baditu, kutsatutako inausketa-hondakinak lursailean banatzeak izurria hedatzea ekarriko baitu.

Agintari eskudunak baimena eman badu, era horretako izurriren bat antzemateagatik, laboreari tratamendu fitosanitarioa emateko, onuradunak ezin izango du jardunbide hori egin, baldin eta, tratamendua aplikatu ondoren, zurezko laboreetan oraindik izurri-arazorik badago.

Konpromisoa hartutakoan, landare-osasunaren arloko agintari eskudunak adierazten badu izurri bat dagoela inausketa-hondakinen gainean, hondakin horien kudeaketa dagoen izurri mota bakoitzerako dauden araudi edo gomendioekin bat egingo da. Hala, salbuespenezko egoera hauek jasoko dira, nekazaria laguntzaren onuraduna oraindik izatea eragotzi gabe, agintari eskudunak horrela zehazten duen kasuetan:

a) Inausketa-hondakinezko estalki geldoari fitosanitarioak aplikatzea baimenduko da.

b) Inausketa-hondakinak kentzea baimenduko da.

c) Tratatu ondoren, inausketa-hondakinak lurperatzea baimenduko da.

27. oinarria.– Biodibertsitate-guneak laborantza-lurretan eta laborantza iraunkorretan.

Ekorregimen hori betetzeko, laborantza-lurren eta laborantza iraunkorren kasuan, zurezko laborantzak barne hartuta, biodibertsitate-guneen ehuneko bat ezarri beharko da.

Biodibertsitate-gunetzat hartuko dira honako elementu hauek, ekorregimen hori betetzeko aitortutako azaleraren ondo-ondoan daudenak, eta abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren XIV. eranskinean jasotako betekizunak bete beharko dituzte:

a) Hormatxoak, putzuak, urmaelak, atxikipen-terrazak, umantziak, aska naturalak, heskaiak, mugak, landaretza-uharteak eta -eremuak edo NIBO-8 betetzeko ezarritako paisaiaren beste edozein elementu, hegazti eta faunaren eta intsektu onuragarrien edo polinizatzaileen babesleku, gordailu eta elikagai gisa balio dutenak.

b) Lugorria; biodibertsitaterako espezie egokiak dituen landare-estalkia badute baino ez dira diruz lagungarriak izango.

c) Biodibertsitate-bazterrak eta -uharteak.

d) Laborantza-lurretan zerealak eta olio-laboreak bildu gabeko eremuak, non eta alea abifaunaren esku epe luzeagoan uzten duten.

Ekorregimen horrekin bat egiten duten nekazariek nekazari aktiboaren baldintza bete beharko dute, eta jasangarritasunerako errentaren oinarrizko laguntza jaso.

NIBO-8rako baldintzetan ezarritako ehunekoa baino handiagokoa izan beharko da duten biodibertsitate-guneen azalera; honako honen baliokidea:

a) Laborantza-lurretan.

a.1.– Ekorregimen horretan aitortutako lehorreko azaleraren % 7.

a.2.– Ekorregimen horretan aitortutako azalera ureztatuaren % 4.

b) Laborantza iraunkorretan, ekorregimen horretan aitortutako azaleraren % 4.

Ekorregimen horretan aitortutako azalera osoaren gainean egingo da haren ordainketa.

Biodibertsitate-azalerak eta -guneak, gainerako esparruak bezala, adierazpen grafikoaren bidez aitortuko dira, eta 1048/2022 Errege Dekretuaren XVIII. eranskinean zehaztutako haztapen-koefizienteak aplikatuko zaizkie.

Biodibertsitate-guneen azaleretan ezin izango da ongarririk edo produktu fitosanitariorik aplikatu. Salbuespenez, azalera horien gainean produktu fitosanitarioak aplikatu ahal izango dira, baldin eta landare-osasunaren arloko agintari eskudunak horrela xedatzen badu, izurriak prebenitu, kontrolatu edo desagerrarazteko.

Aurreko muga ez da aplikatuko uzta bildu gabeko eremuen kasuan.

28. oinarria.– Ekorregimenen betekizunen gaineko salbuespenezko malgutasunak.

Ezohiko egoeretan, ekorregimenen jardunbideetako nahitaezko betekizun jakin batzuk malgutu ahal izango dira, EAEko Erakunde Ordaintzaileko zuzendariaren ebazpena argitaratuz. Taula honetan jasotzen dira:

(Ikus .PDF)
III. KAPITULUA
ZUZENEKO ORDAINKETA LOTUAK

29. oinarria.– Azaleraren araberako zuzeneko ordainketa lotuak.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2115/2021 (EB) Erregelamenduaren 32. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Batzordeak 2022ko abuztuaren 31n onartutako Plan Estrategiko Nazionalaren arabera, zailtasun espezifikoak dituzten sektoreei lotutako errentarako laguntza emango da.

Laguntza bideratzeko, urtean behin ordainketa bat egingo da betekizun orokorrak eta kasu bakoitzeko espezifikoak betetzen dituen laborantza-hektarea bakoitzeko: Betekizun horiek abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren III. kapituluko III. tituluan ezarrita daude.

Hauek dira 2023ko eskaera bakarrean EAEn eska daitezkeen azaleraren araberako lotutako laguntzak:

– Landare-jatorriko proteinen ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza. Proteina-plana.

– Azukre-erremolatxaren ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza.

– Zailtasun espezifikoak eta ingurumen-balio handia dituen olibadiari lotutako laguntza.

30. oinarria.

– Landare-jatorriko proteinen ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza. Proteina-plana.

Laguntza honen helburua zera da: landare-jatorriko proteinaren eskuragarritasuna bultzatzea, animalien eta gizakien elikadurarako funtsezko lehengaiekiko mendekotasuna murrizteko, eta nekazaritzako elikagaien sistema jasangarriagoa sustatzea.

Azaleraren araberako laguntza lotua emango zaie labore proteiko jakin batzuk ekoizten dituzten nekazariei, laguntza mota hauen arabera:

a) Txitxirio, dilista eta babarrun lehorreko espezieen lekaleak ekoizteko laguntza.

b) Gainerako lekadunak ekoizteko laguntza.

c) Txitxirio, dilista eta babarrun lehorreko espezieen lekaleen hazi ziurtatuak ekoizteko laguntza.

d) Gainerako lekadunen hazi ziurtatuak ekoizteko laguntza.

Laguntza mota bakarra jaso ahal izango dute laguntza eskatzen den azalera-hektarea diruz lagungarri bakoitzeko.

Laguntza honen ondorioetarako, 1048/2022 Errege Dekretuaren 48.3 artikuluan jasotako lekadunen familiako espezieak hartuko dira kontuan.

Zerrenda horretan jasotako lekadunak gramineoekin nahasita egon ahal izango dira, baldin eta lekadunak badira nahasketa horren labore nagusia.

Neurri horren aurrekontu-zuzkidura, laguntza-azpimota bakoitzerako, 1048/2022 Errege Dekretuaren XIX. eranskinean adierazitakoa da. Hala ere, laguntzaren batean, gehieneko zenbateko unitarioari erantzun ondoren, soberakinik badago, neurri honetako gainerako laguntzetara bideratu ahal izango da soberakin hori, baldin eta laguntza horiek ez badira gehieneko horretara iritsi.

Aurreko artikuluan aipatutako labore proteikoren bat ekoizten duten nekazariak izango dira laguntzen onuradun, betiere eskaera bakarraren bidez urtero eskatzen badute eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:

a) Europar Batasuneko nekazaritzako landare-espezien barietateen katalogoan edo merkataritza-barietateen Espainiako Erregistroan jasota dagoen barietateren bateko haziak erabiltzea, edo, kanpainaren eskaera bakarra aurkezteko aldia hasten den egunean Batzordearen 2004ko abenduaren 1eko 2004/842/EE Erabakiari jarraikiz merkaturatzeko baimena dutenak erabiltzea. Ezein barietate-katalogotan agertzen ez diren edota barietate jakin batekoa izan behar gabe merkatura daitezkeen espezieetako haziak betekizun horretaz salbuetsita daude.

b) Laborearen garapen normala ziurtatuko duten nekazaritza-lanak egitea, eta labore hori lurrean edukitzea labore eta aprobetxamendu bakoitzerako ondoren adieraziko den egoera fenologikora iritsi arte, behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoien kasuan izan ezik:

1.– Aletarako lekadunak: alearen heldutasun esnekariaren egoerara iritsi arte.

2.– Urteko bazka-aprobetxamendurako lekadunak: loratzen hasi arte.

3.– Urte anitzeko bazka-lekadunak: urte osoan, laborea ereiten eta amaitzen den urtean izan ezik; lan horiek, nolanahi ere, inguruko jardunbide tradizionalei jarraikiz egingo dira.

4.– Hazi ziurtatua ekoizteko lekadunak: haziaren heldutasun fisiologikora arte.

c) Ganaduaren aprobetxamendua baimenduko da lurrean bertan, betiere espeziearekin bateragarria bada eta laboreak gutxienez loratzen hasi arte irauten badu.

d) Ongarri berde gisa erabiltzeko ekoizpena duten azalerak laguntza jasotzetik salbuetsita geratuko dira, behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoien kasuan izan ezik.

e) Nekazaritzako esparru ureztatuetan landatutako alpaparen kasuan, laguntza eskatzen den azalerari dagokion ekoizpen osorako, eta EBko proteina-planaren helburuak betetzeko, beharrezkoa izango da nekazariak, kasuaren arabera, 1048/2022 Errege Dekretuaren 49 e) artikuluan alpapa lur ureztatuan landatzeko ezarritako betekizunetako bat betetzea.

f) Hazi ziurtatua ekoizteko laguntzaren kasuan, hazia ekoizten duen enpresarekin egindako kontratua jaso beharko da eskaeran, betiere nekazaria hazia ekoizten duen enpresa-egituraren parte ez bada.

Era berean, laguntza mota hori jasotzeko, hazi ziurtatua ekoizten duten lursailak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren Nekazaritza Zerbitzuan aitortuta egon beharko dira, eskaera bakarreko aldia amaitu baino lehen, eta ziurtagiri horretarako onartu beharko dira. Horrela gertatu ezean, beste laguntza-tipologia batzuk eskuratu ahal izango dituzte, kasuan kasuko espeziearen arabera, baldin eta horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

g) Kontratuen edukia abenduaren 14ko 16/2021 Legean xedatutakoa beteko du (16/2021 Legea, abenduaren 14koa, Elikatze Katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/2013 Legea aldatzen duena).

h) Sargai edo intsumoen kudeaketa jasangarria egiteko eskatuko zaie onuradunei, Nekazaritzako lurren nutrizio jasangarriaren arloan indarrean dauden arau-xedapenak betez.

31. oinarria.– Azukre-erremolatxaren ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza.

Laguntza bat emango zaie azukre-erremolatxa ekoizten duten nekazariei, baldin eta abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 55. eta 56. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

32. oinarria.– Zailtasun espezifikoak eta ingurumen-balio handia dituen olibadiari lotutako laguntza.

Olibadi-ekoizleei lotutako laguntza bat emango zaie, baldin eta azpiatal honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

Laguntza honen helburua zera da: natura-ingurunearen mugen ondorioz zailtasun espezifikoak dituzten olibadiak bertan behera utz ditzaten eragoztea, baldin eta ingurumen-balio handikoak badira, eta gizartearen eta ekologiaren ikuspegitik horiek atxikitzea funtsezkoa bada.

Neurri honen aurrekontu-zuzkidura 1048/2022 Errege Dekretuaren XIX. eranskinean adierazitakoa da.

Laguntza horren onuradunak izango dira olibadien hektarea diruz lagungarriak dituzten ustiategien titular diren nekazari aktiboak, baldin eta eskaera bakarraren bitartez urtero eskatzen badute.

Laguntza eskatuz gero, dagozkion lurzatiek betekizun hauek bete behar dituzte:

a) NPBren laguntza-eskaera bakarrean aitortutako edo 2018, 2019 edo 2020an Nekazaritza Produkzioaren Erregistro Orokorrean inskribatutako SIGPAC esparru batek edo batzuek osorik edo zati batean ordezkatuta egotea.

b) Lehorreko azalera gisa sailkatuta egotea.

c) Hektarea bakoitzeko 100 zuhaitz arteko landatze-dentsitatea izatea, edo esparruaren batez besteko malda gutxienez % 25ekoa izatea.

d) Hektarea bakoitzeko 30 zuhaitzeko gutxieneko dentsitatea izatea.

e) Landaketaren batez besteko iraupena bi urtetik gorakoa izango da.

f) Lurzati bakoitzeko gutxieneko azalera diruz lagungarria gutxienez 0,1 hektareakoa izatea, eta ustiategi bakoitzeko gutxieneko azalera diruz lagungarria 0,5 ha-koa izatea.

g) Gainera, ehun urtetik gorako olibadiak ere diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta nazioarteko aitorpen espezifikoak badituzte laborantza horretarako, kultura-ondare gisa, nahiz eta dentsitate edo maldaren betekizunak bete ez, baldin eta SIGPACen ondare-balioagatik argi eta garbi identifikatuta badaude.

33. oinarria.– Abeltzainei lotutako zuzeneko ordainketak.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2115/2021 (EB) Erregelamenduaren 32. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Batzordeak 2022ko abuztuaren 31n Espainiarako onartutako Plan Estrategiko Nazionalaren arabera, Abeltzainei lotutako zuzeneko ordainketei buruzko 2. atal honetan ezarritako ekoizpen sektore edo motetako nekazari aktiboei lotutako laguntza bat emango da, topatzen dituzten zailtasunei lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetuz aurre egin diezaieten.

Laguntza horren bidez urteko ordainketa bat egingo da abere hautagarri bakoitzeko, baldin eta abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren III. tituluko III. kapituluko II. atalean laguntza bakoitzerako ezarritako betekizun orokorrak eta espezifikoak betetzen baditu.

34. oinarria.– Haragitarako behi-aziendako abeltzain estentsiboei lotutako laguntza.

Haragitarako behi-aziendako ustiategi estentsiboen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bermatzeko, eta ekoizpen-jarduera hori bertan behera uzteko arriskua murrizte aldera, ustiategi horien titularrei lotutako laguntza bat emango zaie, baldin eta 1048/2022 Errege Dekretuaren 83. eta 84. artikuluetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, laguntza jasotzeko, hautatzeko moduko behi inude eta bigantxak haragi-arraza batekoak izango dira (edo arraza horietako batekin gurutzatzearen ondoriozkoak), eta, horrez gain, haragia ekoizteko txahalen hazkuntzarako talde batekoak izango dira.

Ez dira haragitarako behi edo bigantxatzat hartuko 1048/2022 Errege Dekretuaren XXIII. eranskinean zerrendatutako morfotipoetakoak direnak.

Gainera, EAEn, laguntza eskatu den ustiategiak SITRAN autonomikoan edo nazionalean behi-aziendaren azpiustiapeneko REGA bat erregistratuta badu, «ESNEA ekoizteko ugalketa» ez beste sailkapen zootekniko batekin, Arrea, Montbeliarde, Simmental eta Fleckvieh arrazako katalogazioa duten animaliak, bai eta Multzo Mestizoa osatzen dutenak ere, haragitarako morfotipotzat hartuko dira. Ondorioz, morfotipo horietako abereak laguntza hau kobratzeko hautagarritzat jotzen badira, ez dira batez ere esnetarako aberetzat hartuko, eta ez dute eskubiderik izango behi-esnearen ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza kobratzeko.

Eskatzailearen ustiategian esnea saltzen bada, haragitarako behien abeltzain estentsiboei lotutako laguntza hori jasotzeko eskubidea zenbat abelburuek duten zehazteko, kontuan hartuko da Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroak ustiategiaren esne-errendimenduari buruz duen informazioa hartuko da kontuan. Ustiategia programa horren barruan ez badago eta eskatzaileak esne-errendimenduaren ziurtagiri ofizialik aurkeztu ez badu, Espainiarako ezarritako batez besteko esne-errendimendua aplikatuko da (6.500 kg).

35. oinarria.– Txahalak jaiotzen diren ustiategian gizentzeari lotutako laguntza.

Behi-aziendako ustiategi estentsibo eta erdi-estentsiboen titularrei lotutako laguntza emango zaie, txahalak aberea jaio den ustiategian gizentzeko jarduera egiten dutenean, baldin eta abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 86. eta 87. artikuluetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

36. oinarria.– Txahalak modu jasangarrian gizentzeari lotutako laguntza.

Txahalak gizentzeko ustiategien titularrei lotutako laguntza emango zaie, baldin eta abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 89. eta 90. artikuluetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

37. oinarria.– Behi-esnearen ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza.

Esnetarako behi-aziendako ustiategien titularrei lotutako laguntza bat emango zaie, baldin eta abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 92. eta 93. artikuluetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, laguntza eman dadin, nagusiki esnetarako aberetzat hartuko dira 1048/2022 Errege Dekretuaren XXIII. eranskinean zerrendatutako morfotipoetakoak.

Halaber, EAEn, laguntza eskatu den ustiategiak Animalien Trazabilitaterako Sistema Integral (SITRAN) autonomikoan edo nazionalean behi-aziendaren azpiustiapeneko Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokor (REGA) bat erregistratuta badu, «ESNEA ekoizteko ugalketa» ez beste sailkapen zootekniko batekin, Arrea, Montbeliarde, Simmental eta Fleckvieh arrazako katalogazioa duten animaliak, bai eta Multzo Mestizoa osatzen dutenak ere, nagusiki esnetarako aberetzat hartuko dira. Ondorioz, morfotipo horietako abereak laguntza hau kobratzeko hautagarritzat jotzen badira, EZ dira haragitarako morfotipoko aberetzat hartuko, eta ez dute eskubiderik izango haragitarako behi-esnearen abeltzain estentsiboei lotutako laguntza kobratzeko.

38. oinarria.– Haragitarako ardi- eta ahuntza-azienden abeltzain estentsiboei eta erdi-estentsiboei lotutako laguntza.

Arkume- eta antxume-hazkuntzan aritzen diren ardi- eta ahuntz-azienden ustiategien titularrei lotutako laguntza bat emango zaie, ustiategi horien bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko eta ekoizpen-jarduera hori bertan behera uzteko arriskua txikiagotzeko.

Urtero neurri horretarako zuzenduko den guztizko finantza-esleipena abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren XXI. eranskinean jasotakoa izango da, eta Errege Dekretu horren 82. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta erabiliko da urtean.

1.– Laguntzak abere hautagarri bakoitzeko eta urteko emango dira. Ugalketarako dauden eta, indarrean dagoen araudiari jarraikiz, eskaera bakarra aurkezten den urteko urtarrilaren 1ean azpiatal honetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten ustiategietan banan-banan behar bezala identifikatuta eta erregistratuta dauden ardiak eta ahuntzak izango dira abere hautagarriak.

Nolanahi ere, 2023ko kanpainan, irailaren 16ko 685/2013 Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako nahitaezko errolda-aitorpenari jarraikiz ugalketarako dauden eta, indarrean dagoen araudiari jarraikiz, eskaera bakarra aurkezten den urteko urtarrilaren 1ean behar bezala identifikatuta eta erregistratuta daudenak izango dira abere hautagarriak.

Abere-ustiategi batean sartzen diren abeltzain gazteen edo euren jarduera hasten duten abeltzainen kasuan, uneko eskaera bakarra izanik abeltzaintzari lotutako laguntzetakoren bat lehen aldiz eskatu duten eskaera bakarra, laguntza hau jasotzeko eskubidea ematen duten abereak eskaera bakarra aldatzeko epea bukatzen den egunean ustiategian dauden abere hautagarriak izango dira. Agintari eskuduna arduratuko da bikoizketarik ez dadin izan; hau da, abere bat ustiategi batean baino gehiagotan hautagarri ez dadin izan. Kasua emango balitz orain hasten ari den abeltzain gaztearen abereen alde egingo da aberea hautatzeko orduan. Gainerako jarduera-hasiera kasuetan, kontrako erabaki idatzirik ez badago, ulertuko da hautagarritasun-lehentasuna orain hasten titular berriari emango zaiola. Abeltzain gazte batek edo jarduera hasten duen abeltzain batek lagapen-hartzaile gisa abeltzaintzako ustiategiaren titulartasun-aldaketa bat ere aurkeztu badu eskaera bakarra aldatzeko aldia bukatu baino lehen, animalia diruz lagungarriak zehazteko orduan, aukera onuragarriena aplikatu ahal izango zaio; hau da, eskaera bakarra aldatzeko epea bukatzen denean ustiategian dauden abere hautagarriak edo titularra aldatuko zaion ustiategian abereen hautagarritasuna zehazten den egunetan dauden abereak.

2.– Gutxienez 30 ardi edo 10 ahuntz hautagarri dituzten ustiategien titularrek baino ez dute jasoko lotutako laguntza hori.

3.– Abere hautagarriak kokatu behar diren ustiategiak «ekoizpena eta ugalketa» edo «larrea» sailkapenarekin inskribatuta egon beharko dira Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA). Lehenengo kasuan, azpiustiategi-eremuan, ardi- edo ahuntz-azienden ustiategi gisa sailkatuta egon beharko dira, «haragi-ekoizpenerako ugalketa» edo «ekoizpen mistotako ugalketa» sailkapen zooteknikoarekin.

Eskatzailearen ustiategian esnea saltzen bada, abereak esnetarako emeen edo haragitarako emeen erroldakoak diren zehazteko, honako hauen arteko erlazioaren bidez ezarriko da: batetik, eskaera egin aurreko urteko ekainaren 1etik eskaera egin den urteko maiatzaren 31ra bitartean aitortutako esne kantitatea edo, hala badagokio, eskaera egin aurreko urte naturalean aitortutako zuzeneko salmentak, eta bestetik, Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroak ustiategiaren esne-errendimenduari buruz duen informazioa. Ustiategia programa horren barruan ez badago eta eskatzaileak esne-errendimenduaren ziurtagiri ofizialik aurkeztu ez badu, Espainiarako ezarritako batez besteko esne-errendimendua aplikatuko da (230 litro esnetarako ardientzat eta 380 litro esnetarako ahuntzentzat).

4.– Laguntza jasotzeko baldintzak era artifizialean ez sortzeko, ustiategiek ustiategiko irteera-mugimenduen gutxieneko muga bat izan beharko dute –eme hautagarri bakoitzeko 0,6 arkume edo antxume gutxienez– eskaera egin aurreko urteko ekainaren 1etik eskaera egiten den urteko maiatzaren 31ra bitartean.

Hori gorabehera, ustiategiko irteera-mugimenduen gutxieneko muga betetzeko, onuradunaren ustiategian jaiotako animaliak ere kontuan hartu ahal izango dira, hamabi hilabete baino gutxiagorekin birjartzeko merkaturatzen badira.

Eme hautagarri bakoitzeko arkume kopurua kalkulatzeko, emaitza dezimal batera biribilduko da; emaitza zehazten duen dezimala bere horretan geratuko da baldin eta bigarren dezimala 5 baino txikiago bada; aldiz, hurrengo zenbaki naturala hartuko da baldin eta bigarren dezimala 5 edo 5 baino handiago bada.

Eskaera aurkezten den aurreko urteko ekainaren 1az gero gauzatzen diren jarduera-haste edo titulartasun-aldatzeen kasuetan, gutxieneko ekoizpen-maila betetzen den berrikusteko (arkume edo antxumeen irteera-mugimenduak), laguntzaren onuradunak ustiategia altan jartzen duen egunetik jarduera gauzatu duen egun kopuruaren arabera hainbanatuko da.

5.– Ustiategia ez bada iristen 4. apartatuan ezarritako mugara, laguntza hau jasotzeko eskubidea ematen duten abelburuen gehieneko kopurua honako hauen arteko erlazioaren bidez ezarriko da: batetik, ustiategiak epigrafe horretan ezarritako epean merkaturatutako arkume edo antxumeak, eta bestetik, 0,6ko mugara iristeko behar diren arkume edo antxumeak. Kasu horretan, doikuntza egiteko, erlazio hori % 50 edo handiagoa izan beharko da. Animalia diruz lagungarrien kopurua kalkulatzeko, biribiltzeko, 5eko araua erabiliko da.

39. oinarria.– Ardi- eta ahuntz-esnearen ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza.

Esne-ekoizpenean aritzen diren ardi- eta ahuntz-azienden ustiategien titularrei lotutako laguntza bat emango zaie, ustiategi horien bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko eta ekoizpen-jarduera hori bertan behera uzteko arriskua txikiagotzeko.

Urtero neurri horretarako zuzenduko den guztizko finantza-esleipena abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren XXI. eranskinean jasotakoa izango da, eta Errege Dekretu horren 82. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta erabiliko da urtean.

1.– Laguntzak abere hautagarri bakoitzeko eta urteko emango dira. Animaliak hautatzeko irizpideak hogeita hemezortzigarren ebazpen-zatiko 1. puntuan ezarritakoak izango dira.

2.– Hogeita hemezortzigarren ebazpen-zatiko 2. puntuan ezarritakoa betetzen duten ustiategien titularrek baino ez dute jasoko laguntza hori.

3.– Abere hautagarriak kokatu behar diren ustiategiak «ekoizpena eta ugalketa» edo «larrea» sailkapenarekin inskribatuta egon beharko dira Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA). Lehenengo kasuan, azpiustiategi-eremuan, ardi- edo ahuntz-azienden ustiategi gisa sailkatuta egon beharko dira, «esne-ekoizpenerako ugalketa» edo «ekoizpen mistorako ugalketa» sailkapen zooteknikoarekin.

4.– Laguntza hori jasotzeko baldintzak artifizialki sortzea eragozteko, ustiategiek gutxienez 80 litroko esne-ekoizpena izan beharko dute ardi ugaltzaile eta urte bakoitzeko, edo 200 litrokoa eme ugaltzaile bakoitzeko eta urtekoa ahuntz-aziendaren kasuan. Horretarako, aintzat hartuko dira eskaera egin aurreko urteko ekainaren 1etik eskaera egiten den urteko maiatzaren 31ra bitartean erosleei egindako entregak eta, hala badagokio, eskaera egin aurreko urte naturalean egindako esne-salmenta zuzenak.

Dena den, eskaera aurkezten den aurreko urteko ekainaren 1az gero gauzatzen diren jarduera-haste edo titulartasun-aldatzeen kasuetan, gutxieneko ekoizpen-maila betetzen den berrikusteko (esne-litroen ekoizpena), laguntzaren onuradunak ustiategia altan jartzen duen egunetik jarduera gauzatu duen hilabete kopuruaren arabera hainbanatuko da.

5.– Ustiategia ez bada iristen 4. apartatuan ezarritako mugara, laguntza hau jasotzeko eskubidea ematen duten abelburuen gehieneko kopurua honako hauen arteko erlazioaren bidez ezarriko da: batetik, ustiategiak apartatu horretan ezarritako epean aitortutako entregak edo zuzeneko salmentak, eta bestetik, 80 litroko (ardi-azienda) eta 200 litroko (ahuntz-azienda) mugara iristeko behar diren entregak edo zuzeneko salmentak. Kasu horretan, doikuntza egiteko, erlazio hori % 50 edo handiagoa izan beharko da. Animalia diruz lagungarrien kopurua kalkulatzeko, biribiltzeko, 5eko araua erabiliko da.

40. oinarria.– Ardi- eta ahuntz-aziendako ustiategi estentsibo eta erdi-estentsiboetako abeltzainei lotutako laguntza, baldin eta ez badute larrerik eskura eta animaliak lugorrietan, uztondoetan edo baratze-uztaren hondakinetan bazkatzen badira.

Ardi- eta ahuntz-azienden ustiategien titularrei lotutako laguntza emango zaie, baldin eta ez badute larrerik eskura eta animaliak lugorrietan, uztondoetan edo baratze-uztaren hondakinetan bazkatzen badira, haien jasangarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko, bazka-baliabideen aprobetxamendu jasangarria eta ekonomia zirkularra sustatuz.

Urtero neurri horretarako zuzenduko den guztizko finantza-esleipena abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren XXI. eranskinean jasotakoa izango da, eta Errege Dekretu horren 82. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta erabiliko da urtean.

1.– Ezin izango dute laguntza hau jaso larre iraunkorretako 2 hektarea diruz lagungarri baino gehiago aitortu dituzten abeltzainek. Kanpaina bakoitzeko eskaera bakarrean aitortutako hektarea diruz lagungarrien % 3 baino gehiago aitortutako larre iraunkorreko hektareak badira ere ezin izango dute jaso.

2.– Laguntza honen onuradun izango dira laborantza-lurren edo laborantza iraunkorren hektarea diruz lagungarriak aitortu dituzten eskatzaileak, baldin eta horietan uztondoak, lugorriak eta baratze-uztaren hondakinak larratzearen bidez aprobetxatuko badituzte, edo aitortutako hektareetan aprobetxamendu hori beste titular batek egingo duela aitortzen badute eta titular horrekin idatzizko akordioa badute edo dagokion esleipena edo emakida badute aprobetxamendu hori egiteko.

3.– Laguntzak abere hautagarri bakoitzeko eta urteko emango dira. Hogeita hemezortzigarren ebazpen-zatiko 1. puntuan ezarritako betekizunak betetzen dituzten ardiak eta ahuntzak izango dira abere hautagarriak.

4.– Abere hautagarriak kokatu behar diren ustiategiak «ekoizpena eta ugalketa» edo «larrea» sailkapenarekin inskribatuta egon beharko dira Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA). Lehenengo kasuan, azpiustiategi-eremuan, ardi- edo ahuntz-azienden ustiategi gisa sailkatuta egon beharko dira, «haragi-ekoizpenerako ugalketa», «esne-ekoizpenerako ugalketa» edo «ekoizpen mistorako ugalketa» sailkapen zooteknikoarekin.

5.– Ustiategi bakoitzeko abere diruz lagungarrien gehieneko kopurua kalkulatzeko, 2. paragrafoan adierazitakoaren arabera larratzeko erabilitako hektarea diruz lagungarriak 1,2 ALU/hektareako abere-zamaz biderkatuko dira.

IV. KAPITULUA
BALDINTZAZKOTASUN INDARTUA

41. oinarria.– Baldintzazkotasun indartua.

Zuzeneko ordainketen onuradunek baldintzazkotasun indartua aplikatzeko arauak bete beharko dituzte; arau horien abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuan ezarrita daude. Errege-dekretu horren bidez ezartzen da zer arau erabiliko diren Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntzen onuradunek bete behar dituzten baldintza sozialak eta indartuak aplikatzeko, baldin eta zuzeneko ordainketak, landa-garapeneko urteko ordainketa jakin batzuk eta Urrun eta Uharteetan egoteagatiko Aukera Espezifikoen Programaren ordainketak (POSEI) jasotzen badituzte.

Zehazki, onuradunek Errege Dekretu horren I. eranskinean ageri diren legezko kudeaketa-betekizunak eta II. eranskinean ezarritako NIBOren arloko arauak bete beharko dituzte nekazaritzako ustiategi osoan. Erakunde ordaintzaileak onuradunei jakinaraziko dizkie ustiategiak zer betebehar dituen.

Abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, autonomia-erkidegoek, beren lurralde-eremuan kudeaketa- eta kontrol-jardueren agintari arduradunak diren aldetik, eta Estatuko Administrazio Orokorrari dagozkion eskumenak alde batera utzi gabe, kontrol-erakunde espezializatuak izendatuko dituzte, baldintzazkotasun indartuko betebeharrak betetzen direla ziurtatzeko. Hori dela eta, EAEn, hiru lurralde historikoetako foru-aldundiek zuzeneko laguntzak kudeatzeko ardura duten zerbitzuak izendatzen dira kontrol-erakunde espezializatu.

Erakunde Ordaintzaileak zuzeneko laguntzen onuradunei buruzko beharrezko informazioa emango die EAEko kontrol-erakunde espezializatuei, erakunde horiek lurraldeko ustiategien kontrol egokiak egin ahal izan ditzaten.

Erakunde ordaintzaileak, Estatuko Administrazio Orokorrari dagozkion eskumenak alde batera utzi gabe, baldintzazkotasun indartua kontrolatzeko sistema bat ezarriko du, abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ageri diren laguntzen onuradunek Errege Dekretu horren I. eta II. eranskinetan ezarritako betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko.

Kontrolak egitean lortutako emaitzak ikusita, urtean behin berrikusiko da kontrol-sistema.

Hala ere, erakunde ordaintzaileak, baldintzazkotasun indartuko arauak eta betekizunak betetzen direla ziurtatzeko, dituen kudeaketa- eta kontrol-sistemak erabili ahal izango ditu, betiere aurreko paragrafoan aipatutako sistemekin bateragarriak badira.

Kontrol-organo espezializatuek administrazio-kontrolak eta lekuan bertan egin beharreko kontrolak gauzatuko dituzte, laguntzen onuradunek adierazitako betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko. Halaber, hala dagokionean, azalerak monitorizatzeko sistema edo egokiak diren bestelako teknologiak erabili ahal izango dira.

Halaber, eta kasuan kasuko baldintzazkotasun indartuko betekizunen eta arauen arabera, kontrol-organo espezializatuek dagozkien kontrol-sistema sektorialen esparruan egindako kontrolak erabili ahal izango dituzte, betiere kontrol horien irismena eta eraginkortasuna aurreko paragrafoan aipatutako kontrolen baliokide bada gutxienez. Hala eta guztiz ere, kontrol horien titulartasuna eta erantzukizuna EAEko baldintzazkotasuna kontrolatzeko organo espezializatu horiei dagokie oraindik ere.

Beste edozein sistemaren kontrolen behin betiko emaitzekin gurutzatuko da, baldintzazkotasunaren arloko ez-betetzerik dagoen zehazteko.

42. oinarria.– Baldintzazkotasun indartuko kontrolak.

Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa erakunde autonomoak, autonomia-erkidegoekin lankidetzan, baldintzazkotasun indartua kontrolatzeko plan nazional bat egingo du. Bertan, kontrolak koordinatuta egiteko eta zigorrak aplikatzeko beharrezkotzat jotzen den edozein alderdi jasoko da. Plan hori Europako araudian zehaztutako irizpideen eta errege-dekretu honetan adierazitakoaren arabera egingo da.

EAEn, erakunde ordaintzaileak kontrol-plan autonomikoa ezarriko du, plan nazionalaren irizpide orokorrei jarraikiz.

Kontrol hauek ezarri behar dira:

a) Administrazio-kontrolak.

Arau eta betekizun jakin batzuk, bai eta, hala dagokionean, NIBO-1, NIBO-2, NIBO-7, NIBO-8 eta NIBO-9 ere, betetzen direla egiaztatzeko, betebehar horiek bete behar dituzten laguntzen onuradun guzti-guztiei administrazio-kontrolak egin beharko zaizkie.

b) Lekuan bertan egin beharreko kontrolak.

b.1.– Lagina hautatzea eta gutxieneko kontrol-ehunekoa:

Lekuan bertan egin beharreko kontroletarako, kontrol-lagin bat hautatuko da. Lagin horrek, gutxienez, abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuaren 1. artikuluan adierazitako laguntzen onuradunen % 1 hartuko du barnean.

Kontrol-lagina arriskuen azterketan oinarrituko da, eta azterketa horrek ustiategiaren egitura eta ez-betetzeak gertatzeko berezko arriskua hartuko ditu kontuan; elementu horiei haztapen-faktoreak aplikatu beharko zaizkie, ausazko elementu bat barne.

Laguntzen onuradunen ustiategiek gehienez nekazaritza-azalerako 5 hektarea badituzte aitortuta –Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 83.2 artikuluaren azken paragrafoan adierazitakoaren arabera betiere–, onuradun horiek haztapen txikiagoa izango dute arrisku-azterketan.

Kontrol-erakunde espezializatu bakoitzaren eremuan edo legezko kudeaketa-betekizun edo NIBO bakoitzaren eremuan lortu ahal izango da laguntzen onuradunei dagokienez adierazitako % 1eko gutxieneko kontrol-ehunekoa.

Laginaren adierazgarritasuna bermatzeko, ausaz hautatuko dira lekuan bertan egin beharreko kontrolak egingo zaizkien laguntzen onuradunen % 20 eta 25 artean. Nolanahi ere, lekuan bertan kontrolatuko diren laguntzen onuradunak gutxieneko kopuru hori baino gehiago badira, lagin gehigarrian ausaz hautatutako onuradunen ehunekoa ez da % 25etik gorakoa izango.

Baldintzazkotasun indartuko betebeharrei dagokienez, jarraipen-planetako laginketa-maila espezifiko bat aplikatzeak gutxieneko ehunekoaren baldintza betetzen duela ulertuko da. Baldintzakoztasun indartu hori lotuta dago 1996ko apirilaren 29ko Kontseiluaren 96/22/EE Zuzentarauarekin, zeinaren bitartez debekatzen baita ondorio hormonal eta tireostatikoak ekartzen dituzten substantzia jakin batzuk eta substantzia ?-agonistak abelazkuntzan erabiltzea, eta indargabetzen baitira 81/602/EEE, 88/146/EEE eta 88/299/EEE Zuzentarauak. Zuzentarau horren transposizioa azaroaren 12ko 2178/2004 Errege Dekretuaren bidez egin zen (Errege Dekretu horrek Ondorio hormonal eta tireostatikoak ekartzen dituzten substantzia jakin batzuk eta substantzia ?-agonistak abelazkuntzan erabiltzea debekatzen du).

Lekuan bertan egin beharreko kontroletatik, urte natural batean egindakoetatik, ondorioztatzen bada ez-betetze maila handia dagoela legezko kudeaketa-betekizun edo NIBO jakin batean, hurrengo kontrol-aldian handitu egingo da legezko kudeaketa-betekizun edo NIBO horiei dagokienez lekuan bertan egin beharreko kontrolen kopurua, eta honako hauek hartuko dira kontuan, besteak beste: hautemandako ez-betetzeen ehunekoa, legezko kudeaketa-betekizun edo NIBO bakoitzerako laguntzaren murrizketa-ehunekoa, bai eta hura ez betetzeko intentzionalitatea ere.

Legezko kudeaketa-betekizun edo NIBO bakoitzaren barruan, Erakunde Ordaintzaileak erabaki ahal izango du lekuan bertan egin beharreko kontrol gehigarri horien irismena gehien urratzen diren betekizun edo arauetara mugatzea.

b.2.– Lekuan bertan egin beharreko kontrolak egitea.

Laguntza-eskaerak aurkezten diren urte natural berean gauzatuko dira lekuan bertan egin beharreko kontrolak.

Hautatutako laginaren laguntzen onuradun guztiak kontrolatuko dira eskudun dituen betekizun eta arauei dagokienez.

Lekuan bertan egin beharreko kontrol baterako hautatutako laguntza-onuradun bakoitza kontrolatu egingo da betekizun eta arau gehienak egiaztatu ahal diren unean. Nolanahi ere, urtean zehar maila egokiko kontrolak egingo dira legezko kudeaketa-betekizun eta NIBO guztiei dagokienez, aldez aurretik ezarritako kontrol-egutegiari jarraikiz.

Ustiategiko nekazaritza-lurzatien erdia gutxienez ordezkatzen duen laginera mugatu ahal izango da lekuan bertan egin beharreko kontrol baten esparruko landa-ikuskapena, betiere lagin horrek kontrol-maila fidagarria eta adierazgarria bermatzen badu betekizunei eta arauei dagokienez. Ez-betetzeak hautematen direnean, handitu egingo da ikuskatu beharreko nekazaritza-lurzatien lagina.

c) Monitorizazio bidezko kontrolak.

EAEko kontrol-organo espezializatuek monitorizatzeko moduko betekizun eta arau guztiak edo batzuk kontrolatu ahal izango dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 83.6.c) artikuluan jasotzen den bezala.

Baldintzazkotasun indartuari aplikatu beharreko betekizun eta arauak ezin badira monitorizatu, kontrolak egingo zaizkio horien eraginpean dauden laguntzen onuradunen % 1i. Laguntzen onuradunen % 1 horren % 20 eta 25 artean ausaz hautatuko dira, eta gainerakoak, arriskuen azterketa baten bidez.

43. oinarria.– Baldintzazkotasuna kontrolatzeko txostena.

Egindako kontrolak agiri batean jaso beharko dira, eta bertan egindako egiaztapenen emaitzak jasoko dira.

Ondoren, kontrol-txosten bat egingo da, 1. apartatuan adierazitako dokumentuetan oinarrituta, eta egindako kontrol-jarduketa guztiak jasoko ditu txosten horrek.

Zigorren eta arau-hausteen araubidea alde batera utzi gabe, ez-betetze guztien berri emango zaie dirulaguntzen onuradunei, gehienez ere hiru hilabeteko epean, lekuan bertan egin beharreko kontrola bukatzen den egunetik zenbatzen hasita, eta, halakorik ez badago, egindako azken kontrol-jarduketatik aurrera zenbatuta; halaber, hartu beharreko neurri zuzentzaileak ere adieraziko zaizkie, hala badagokio.

Egindako egiaztapenen emaitzak jasotzen dituen dokumentazioan baldintzazkotasuna ez dela betetzen egiaztatzen bada, eta horrekin batera larritasunaren, irismenaren eta iraunkortasunaren balorazioa jasotzen bada, dokumentazio horrek baldintzazkotasuna kontrolatzeko txosten gisa balio izango du.

EAEko kontrol-organo espezializatuek kontrol-txostena eta behar den dokumentazio garrantzitsua bidaliko dizkiote erakunde ordaintzaileari, horretarako gaitutako aplikazio informatikoaren bidez.

Txostenak ez badu inolako egiaztapenik jasotzen, ez bidaltzeko aukera izango dute, baldin eta erakunde ordaintzaileak zuzenean eskuratu ahal badu.

Hilabeteko epea egongo da txostena bidaltzeko, lekuan bertan egin beharreko kontrola bukatzen den egunetik aurrera zenbatuta, eta, halakorik ez badago, egindako azken kontrol-jarduketatik aurrera. Hala ere, kontrol-agintaritzen eta EAEko baldintzazkotasuna kudeatu eta kontrolatzeko sistema integratua osatzen duten administrazioen arteko koordinazioaren konplexutasuna dela eta, baliteke onartzea hilabeteko epe hori kontrol-kanpaina bukatu ondoren izatea (eskaera egiten den urteko abenduaren 31n amaitzen da).

44. oinarria.– Baldintzazkotasun arloko zigorrak aplikatzeko sistema.

Baldintzazkotasuna ez betetzeagatik ezarritako zigorrak kalkulatzeko, abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuaren II. kapituluan ezarritakoa beteko da.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, jarraian deskribatzen da baldintzazkotasuna ez betetzeagatiko zigorraren ehunekoa EAEn nola kalkulatzen den eta nola aplikatzen den.

45. oinarria.– Baldintzazkotasuna ez betetzeagatik ezarritako zigorra kalkulatzea.

1.– Kontrol-erakunde espezializatuak, kontrolak egin ondoren, kontrol-txostenak bidaliko dizkio erakunde ordaintzaileari. Txosten horietan antzemandako ez-betetzeak adieraziko dira, bai eta horien larritasun, irismen eta iraunkortasunari buruzko balorazioa ere.

Ez-betetzeak baloratzeko, honako hau hartuko da kontuan:

1.a) Ez-betetze baten «larritasuna», bereziki, dituen ondorioen garrantziaren araberakoa izango da, kasuan kasuko betekizunaren edo arauaren helburuak kontuan hartuta.

Kontrolatu beharreko betekizun/arau bakoitzerako, ez-betetzeen larritasuna sailkatuko da honako maila hauen arabera:

A: Arina; B: Larria; C: Oso larria.

1.b) Ez-betetze baten «irismena» egiaztatzeko, bereziki, ondorio handiak dituen edo ustiategira bertara mugatzen den hartuko da kontuan.

Ez-betetzearen ondorioek ustiategiari soilik eragiten badiote edo ustiategitik kanpo eragiten badute, kasuan-kasuan, irismena honako maila hauen arabera ebaluatuko da:

A: Ustiategiari soilik; B: ustiategitik kanpoko ondorioak.

1.c) Ez-betetze baten «iraunkortasuna», bereziki, ondorioek dirauten denboraren araberakoa izango da, edo ondorio horiek bitarteko onargarriekin desagerrarazteko aukeraren araberakoa.

Kontrolatu beharreko betekizun/arau bakoitzerako, ez-betetzeen iraunkortasuna sailkatuko da honako maila hauen arabera:

A: Ondoriorik ez badago edo urtebete baino gutxiago irauten badute;

B: Urtebete baino gehiago irauten duten ondorio zuzengarriak badaude;

C: Ondorioak ezin badira zuzendu (ondorioek eragindako eremuaren ekoizpen-ahalmena baldintzatzen dute).

Kontrol-erakunde espezializatuak, berriz, aztertuko du ea ez-betetzea «nahita» gertatu den.

Nahita egindako ez-betetzetzat hartuko da onuradunak nahita egindako jarduera, baldin eta bere aldetik ez badago laguntzarik edo fede txarrik badago.

Honako hauek hartu ahal izango dira nahita egindako ez-betetzetzat: erregistroak faltsutzea, horiek edonola ezkutatzea edo iruzurrez manipulatzea, egiaztagiriak faltsutzea (fakturak edo baimenak, esaterako), gizakiei transmititzeko moduko gaixotasun kutsakorrak izateko susmopean dauden animaliak agintaritza eskudunari ezkutatzea edo horiek hiltzea, bai eta animalien aurkako tratu txarren bat dagoela agerian uzten duten egoerak ere.

Horrez gain, agintaritza eskuduna nahita egindako jarduna izan daitekeela pentsaraztera bultza dezakeen edozein egoera aztertu egingo da jardun hori nahita egindakoa den edo ez erabakitzeko.

2.– Lortutako informaziotik abiatuta, erakunde ordaintzaileak berrikusiko du ez-betetzeak bere horretan jarraitzen duen edo errepikatzen den:

2.a) Ez-betetze berak hiru urte naturaleko epean badirau, nahiz eta onuradunari aldez aurreko ez-betetzearen berri eman zaion eta, hala badagokio, aurretiazko ez-betetze hori zuzentzeko behar diren neurriak hartzeko aukera izan duen: ez-betetzea «errepikatutzat» joko da.

Ez-betetze bat errepikatu dela egiaztatzeko, 640/2014 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren arabera ezarritako baldintzazkotasun tradizionaleko arauen ez-betetzeak hartuko dira kontuan.

2.b) Ez-betetze «errepikatu» batek bere horretan badirau onuradunak horren arrazoi justifikaturik eman gabe, ez-betetzea «nahita» gertatu dela pentsatuko da.

3.– Horren larritasunaren, irismenaren eta iraunkortasunaren balorazioa eta errepikapena eta/edo intentzionalitatea ezagututa, espediente bakoitzari aplikatu beharreko zigor-ehunekoa kalkulatuko du erakunde ordaintzaileak.

3.1.– Bete gabeko betekizun/arau bakoitzari aplikatu beharreko murrizketa-ehunekoa kalkulatzea:

3.1.a) Betekizun/arau bakoitzaren balorazioen eta aplikatu beharreko murrizketa-ehunekoen arteko egokitasuna A taulan jasotakoa izango da. Taula berean ez-betetze mota ere jasotzen da, balorazio horretan bertan oinarrituta; horrela bada, «oso larri»tzat hartuko da ez-betetzeak dena delako arauaren edo betekizunaren helburua lortzeko ondorio larriak badakartza, edo osasun publikorako edo animalientzako zuzeneko arriskua badakar.

(Ikus .PDF)

3.1.b) Aurrekoa gorabehera, honako aukera hauek hartu beharko dira kontuan:

– Nahita egin gabeko ez-betetze «oso larri» batek ondorio larriak baditu kasuan kasuko arauaren edo betekizunaren helburua lortzeko, edo osasun publikorako edo animalientzako zuzeneko arriskua badakar: aplikatu beharreko murrizketa-ehunekoa % 10eraino handitu ahal izango da, kontrol-agintaritza eskudunak emandako ez-betetzearen ebaluazioa oinarri hartuta.

– Nahita egin gabeko ez-betetze «arin» batek ondoriorik ez badu kasuan kasuko arauaren edo betekizunaren helburua lortzeko, edo ondorio horiek hutsalak badira: aplikatu beharreko murrizketa-ehunekoa % 0raino murriztu ahal izango da, eta, beraz, ez da zigorrik ezarriko, eta ez-betetzea ez da kontuan hartuko errepikapena edo iraunkortasuna zehazteko, baina interesdunari jakinaraziko zaio.

– Nahita egin gabeko ez-betetze «arin» bat azalerak monitorizatzeko sistema erabiliz detektatu bada: aplikatu beharreko murrizketa-ehunekoa % 0,5eraino murriztu ahal izango da.

– Ez-betetze bat «errepikatu»tzat jotzen denean, murrizketa-ehunekoa, oro har, % 10ekoa izango da, eta ez-betetze horren errepikapena gehigarriak, onuradunak arrazoi justifikaturik eman gabe, nahita egindako ez-betetzetzat hartuko dira.

3.2.– Urte natural berean hainbat ez-betetze egiteagatik aplikatu beharreko murrizketa-ehunekoa kalkulatzea:

3.2.a) Betekizun/arau baten ez-betetze egiaztatua beste betekizun/arau baten ez-betetze bat ere bada, ez-betetze bakartzat hartuko da. Murrizketak kalkulatzeko, ez-betetzea betekizunaren baldintzazkotasun-eremuaren barruan dagoela ulertuko da.

3.2.b) Urte natural berean nahigabeko ez-betetze bat baino gehiago gertatu bada: murrizketa finkatzeko prozedura banaka aplikatuko zaio ez-betetze bakoitzari, eta ondoriozko ehunekoak batuko dira. Hala ere, espedienteari aplikatu beharreko murrizketa-ehunekoa honako hau izango da gehienez:

– % 5, baldin eta ez-betetzea ez bada «oso larri»tzat hartu kasuan kasuko arauaren edo betekizunaren helburua lortzeko, edo osasun publikorako edo animalientzako zuzeneko arriskua ez bada.

– % 10, ez-betetze bat gutxienez «oso larri»tzat jo denean kasuan kasuko arauaren edo betekizunaren helburua lortzeko, edo osasun publikorako edo animalientzako zuzeneko arriskua denean.

3.2.c) Urte natural berean ez-betetze errepikatu (nahi gabeko) bat baino gehiago gertatu bada: murrizketa finkatzeko prozedura banan-banan aplikatuko zaio ez-betetze bakoitzari, eta ondoriozko ehunekoak batuko dira. Hala ere, espedienteari aplikatu beharreko murrizketa-ehunekoa ez da % 20tik gorakoa izango.

3.2.d) Urte natural berean nahita egindako ez-betetze bat baino gehiago gertatu bada: murrizketa finkatzeko prozedura banan-banan aplikatuko zaio ez-betetze bakoitzari, eta ondoriozko ehunekoak batuko dira. Hala ere, aplikatu beharreko murrizketa-ehunekoa ez da % 100etik gorakoa izango.

3.2.e) Urte natural berean hainbat ez-betetze gertatu badira (nahi gabekoak, errepikatuak eta/edo nahita egindakoak), 3.2 puntu honetako b, c eta d letrak aplikatu ondoren ateratzen diren murrizketa-ehunekoak batuko dira, dagokion bezala. Hala ere, aplikatu beharreko murrizketa-ehunekoa ez da % 100etik gorakoa izango.

46. artikulua.– Murrizketa-ehunekoaren aplikazioa EAEn.

Mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzaren onuradunei dagokienez, murrizketa-ehunekoa honako honi aplikatuko zaio: kontrol-kanpainaren aurreko hiru urteetan laguntza horiengatik kobratutako ordainketen zenbatekoa (bigarren urtekoa, abala liberatzea eta balizko ordainketa osagarriak barnean direla), zati hiru.

EAEn, ez zaio zigorrik aplikatuko laguntzen onuradunari, baldin eta zigorraren zenbatekoa 100 euro edo txikiagoa bada urte natural bakoitzeko; hala ere, egiaztatutako ez-betetzea eta etorkizunerako neurri zuzentzaileak hartzeko betebeharra jakinaraziko zaizkio onuradunari. Geroko kontrol batean neurri zuzentzaileak ez dituztela hartu hautematen bada, kontuan hartuko da berrerortze edo iraunkortasunaren ondorioetarako.


Azterketa dokumentala