
95. zk., 2023ko maiatzaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ALKIZAKO UDALA
2395
IRAGARKIA, zenbait plaza betetzeko deialdiari buruzkoa.
2022ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (247. zenbakia), oso-osorik argitaratu dira honako lanpostu hauek betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak:
Administrari laguntzaile plaza bat. Eskala: Administrazio Orokorra. Azpieskala: administrari laguntzailea. C2 taldea. Txanda: librea, lehiaketa sistemaren bidez.
Ingurumeneko teknikari plaza bat. Eskala: Administrazio Berezia. Azpieskala: Administrazio Bereziko teknikaria. A2 taldea. Txanda: librea, lehiaketa sistemaren bidez.
Garbitzaile plaza bat. Eskala: Administrazio Berezia. Azpieskala: Zerbitzu Bereziak: E. Txanda: librea, lehiaketa sistemaren bidez.
Eskaerak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarriekin bat datozenean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, www.alkiza.eus web instituzionalean eta Alkizako Udalaren ediktuen iragarki-taulan argitaratuko dira.
Alkiza, 2023ko maiatzaren 12a.
Alkatea,
IÑAKI XABIER IRAZABALBEITIA FERNANDEZ.
RSS