
95. zk., 2023ko maiatzaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (126 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BARAKALDOKO UDALA
2392
IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko Barakaldo Kirolak-en enplegu publikoaren eskaintza aldatzeari buruzkoa.
Lehendakaritzaren 2022ko maiatzaren 26ko 230. zenbakiko Ebazpenaren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta 6. xedapen gehigarrian ezarritako egonkortze-tasa aplikatuz, Barakaldo Kirolak Udal Erakunde Autonomoaren enplegu publikoaren eskaintza (aurrerantzean, EPE) onartu zen.
EPE hori maiatzaren 31ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (103. zk.) eta uztailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (140. zk.) argitaratu ondoren, hura aldatzeko, berriz aztertzeko eta berrikusteko proposamenak aurkeztu dira.
Hori dela eta, presidentearen 2022ko abenduaren 19ko 423. zenbakiko Ebazpenaren bidez, aipatu den EPE aldatu zen, eta honela geratu zen:
ERANSKINA
(Ikus .PDF)
Ebazpen horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Barakaldo Kirolak erakundeko lehendakariari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 114., 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoarekin bat; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean aurreikusitakoarekin bat.
Hori guztia argitara ematen da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikuluari lotuta xedatzen duena betez, bai eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 22. artikulua eta hurrengoak eta Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea betez ere.
Barakaldo, 2022ko abenduaren 15a.
Presidentea,
JOSE IGNACIO ASENSIO NOVO.
RSS