Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2023ko maiatzaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
2080

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 369/2022 Prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

369/2022 prozedura laburtua, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren aurkakoa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan (desagertzear dagoena) aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko prozesurako deialdia egiten da.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Ematen den epaiak eragin diezaiekeen eta, horregatik, aipatutako prozeduran interesduntzat hartzen diren pertsonak eranskinean aipatutakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 17a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.


Azterketa dokumentala