Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2023ko apirilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1864

530/2023 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez José Julián Lete Sologaistoa jauna Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu (Erosketa Arloa) izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

2393/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu (Erosketa Arloa) lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, José Julián Lete Sologaistoa jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu (Erosketa Arloa).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– José Julián Lete Sologaistoa jauna izendatzea Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu (Erosketa Arloa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 28a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala