Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2023ko apirilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1863

123/2023 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean Eskualdeko Erreferente Soziosanitarioen Eginkizunak beteko dituzten pertsonak izendatzen diren.

Bat etorrita Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuarekin (2022ko abenduaren 22ko EHAAren 243. zenbakian argitaraturakoa), zeinetan ezarri ziren gobernantza soziosanitarioaren lurralde-definizioa eta –artikulazioa, eta bereziki, haren antolamendu funtzionala, kontsulta- eta partaidetza-organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarritzen dena.

Behin aztertuta abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 2. atala, lurralde-eremuaren eta kudeaketaren araberako koordinazio-figurei buruzkoa, eta bereziki, 45.3 artikulua, erakundeko profesionalen artetik, Erreferente soziosanitarioaren figura izendatzeari buruzkoa.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen martxoaren 8ko 101/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Erreferente Soziosanitarioaren funtzioak bere gain hartzen dituen pertsona izendatu zen.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean Eskualdeko Erreferente Soziosanitario izendatzea:

– Asunción Lizarazu Escudero, Goierri-Urola Garaiko ESIa.

– Leticia Díez García, Debabarreneko ESIa.

– M. Asunción San Martin Arenaza, Debagoieneko ESIa.

– Asier Lanchas Sanchez, Tolosaldeko ESIa.

– Sandra Del Valle García, Bidasoko ESIa.

– Leire Iban Gonzalez, Donostialdeko ESIa.

Bigarrena.– Izendapenak ondorioak izango ditu 2023ko martxoaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Jakinaraztea Ebazpen hau interesdunei eta Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzari (Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza).

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2023ko martxoaren 27a.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ALVARO IRUIN SANZ.


Azterketa dokumentala