Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2023ko apirilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1860

526/2023 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M.ª Luisa Oreja Vázquez andrea izendatzen den Erizaintzako zuzendariorde, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

150/2023 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan Erizaintzako zuzendariorde lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Batzordeak aurkeztutako eskabideak aztertu egin ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, M.ª Luisa Oreja Vázquez andreak daukan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Osakidetza Barrualde-Galdakaoko ESIko Erizaintzako zuzendariorde.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Luisa Oreja Vázquez andrea izendatzea Erizaintzako zuzendariorde, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko martxoaren 20tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2023ko martxoaren 17a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JUAN GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala