Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2023ko apirilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1859

679/2023 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Silvia López-Plandolit Antolín andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Oftalmologiako Atal Sanitarioko buru (Begi-azalera, Kornea eta Kristalinoaren Unitatea), aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 22ko 462/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Bilbo-Basurtuko ESIko Oftalmologiako Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2022ko uztailaren 22ko EHAA 142. zk. eta 2022ko abuztuaren 2ko BOE 184. zk.).

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen uztailaren 8ko 1536/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko irailaren 1eko EHAA 168. zk. eta 2022ko irailaren 24ko BOE 230. zk.) zuzendu egin da apirilaren 6ko 547/2022 Ebazpenean lehiaketarako deitutako lanpostuaren izendapena, arlo klinikoa zehaztuz. Hala izendapen hau izatera igaro zen: Oftalmologiako Atal Sanitarioko Burua (Begi-azalera, Kornea eta Kristalinoaren Unitatea).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Silvia López-Plandolit Antolín andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Oftalmologiako Atal Sanitarioko buru (Begi-azalera, Kornea eta Kristalinoaren Unitatea).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Silvia López-Plandolit Antolín andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Oftalmologiako Atal Sanitarioko buru izendatzea (Begi-azalera, Kornea eta Kristalinoaren Unitatea), aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2023ko martxoaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutakoak epe hori amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2023ko martxoaren 8a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala