Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2023ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
278

IRAGARKIA, Bizkaiko Batzar Nagusiek Murueta udalerriko bandera sortzea onesteko 2022ko azaroaren 23an hartutako Erabakiari buruzkoa.

Jakinarazten dut ezen Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2022ko azaroaren 23ko osoko bilkuran, Murueta udalerriko bandera sortzea onesten duen erabakia onetsi dutela; nik erabaki hori aldarrikatzen dut, eta argitara dadila agintzen. Hauek dira banderaren ezaugarriak:

«2/3 proportzioa duen bandera laukizuzena, kolore urdinekoa; gurutze hori bat izango du, muturretik muturrera, eta horren gainean, gurutze zuri bat. Gurutzeen zabalera honakoa da: banderaren zabalera 1/5 eta 1/10, hurrenez hurren».

Jendaurrean jar dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Bilbao, 2023ko urtarrilaren 10a.

Ahaldun nagusia,

UNAI REMENTERIA MAIZ.


Azterketa dokumentala