Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2023ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
265

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 29koa, Osasuneko sailburuordearena, doktoretza osteko Janssen laguntza emateko dena.

Osasuneko sailburuaren 2022ko uztailaren 26ko Aginduaren bidez onartu zen doktoretza osteko Janssen laguntzen deialdia (2022ko irailaren 2ko EHAAn argitaratu zen, 169. zenbakian).

Ebazpenak 24. artikuluan ezartzen du laguntzak osasuneko sailburuordeak emango dituela, balorazio batzordeak proposamena egin ostean, EHAAn argitaratutako ebazpen baten bidez.

Aurkeztu diren eskabideak ikusita eta balorazio batzordeak egindako proposamena aztertuta, harekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zehazten den doktoretza osteko kontratua finantzatzea.

Bigarrena.– II. eranskinean ematen den ordezkoen behin betiko zerrenda onartzea.

Hirugarrena.– III. eranskinean azaltzen diren eskabideak ezestea.

Laugarrena.– Oinarri arautzaileetako 25.5 artikuluan ezarritakoa betez, erakunde eskatzaileek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute ebazpen honen aurka.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala