Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2023ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
257

ERABAKIA, 2022ko abenduaren 20koa, Eusko Legebiltzarreko Mahaiarena, zeinaren bidez onesten baitira Eusko Legebiltzarreko Laguntza Zerbitzuen kidegoko karrerako funtzionario gisa sartuz enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuaren deialdia eta prozesu hori arautuko duten oinarri espezifikoak, hiru Mandatari-plaza betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez, txanda irekian, sarbide orokorraren bidez.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2022ko abenduaren 20ko erabakia betez, honako hau agintzen dut:

Lehenengoa.– Konbokatzea Eusko Legebiltzarreko Laguntza Zerbitzuen Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartuz lehiaketa-sistemaren bidez enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesua, hiru mandatari-plaza txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez. Hautaketa-prozesu hau Mahaiak 2022ko maiatzaren 31n hartutako erabakiaren ondoriozkoa da, zeinaren bidez onesten baita Eusko Legebiltzarreko lanpostuak aldi baterako betetzen ari diren langileak egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintza, Langileen estatutuaren eta Legebiltzarreko Administrazioaren araubide juridikoaren seigarren xedapen gehigarrian aurreikusita dauden enplegua finkatzeko prozesu berezien eta salbuespenezkoen baitan.

Bigarrena.– Onestea eta argitaratzea erabaki honen eranskinean agertzen diren oinarri espezifikoak.

Oinarriak Eusko Legebiltzarraren webgunean daude eskuragarri.

Eskabideak aurkezteko epea Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren erabaki bidez zehaztuko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2022ko abenduaren 20ko erabakiaren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, erabakia Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 20a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.

ERANSKINA
OINARRI ESPEZIFIKOAK, EUSKO LEGEBILTZARREKO LAGUNTZA-ZERBITZUEN KIDEGOKO KARRERAKO FUNTZIONARIO GISA SARTZEKO LEHIAKETA-SISTEMAREN BIDEZKO HAUTAKETA-PROZESUARENAK, HIRU MANDATARI-PLAZA TXANDA IREKIAN BETETZEKO, SARBIDE OROKORRAREN BIDEZ

1.– Xedea.

Oinarri hauen xedea da arauak ezartzea lehiaketa-sistemaren bidez Eusko Legebiltzarreko Laguntza Zerbitzuen Kidegoko hiru mandatari-plaza txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez. Honako hauek dira arauak:

1.1.– Deialdiko plazak: hiru mandatari-plaza.

1.2.– Administrazio parlamentarioko kidegoa: Laguntza Zerbitzuak.

1.3.– Betetzeko sistema: lehiaketa.

1.4.– Eskatzen den titulazioa: oinarrizko heziketako 2. fasea edo baliokidea.

1.5.– Euskararen hizkuntza-eskakizuna: 2.a, nahitaezkoa.

1.6.– Lanpostuaren eginkizun nagusiak: I. eranskinean ezarritakoak.

2.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren erabaki bidez zehaztuko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

3.– Hautaketa-prozesuaren oinarriak.

Hautaketa-prozesuan jarraitu beharrekoak izango dira Langileen estatutuaren eta Legebiltzarreko Administrazioaren araubide juridikoaren seigarren xedapen gehigarria; Eusko Legebiltzarrean karrerako funtzionario gisa sartuz enplegua finkatzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak, Mahaiak 2022ko abenduaren 20an onetsiak eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialaren 2022ko abenduaren 30eko 119. zenbakian argitaratuak, eta oinarri espezifiko hauek.

4.– Parte hartzeko eskakizunak, hautaketa-prozesuaren bilakaera eta plazaren esleipena.

4.1.– Plazarako lehiatzaileek finkatze-prozesuen oinarri orokorretako 5.1 apartatuan orokorki ezartzen diren eskakizunak bete behar dituzte.

4.2.– Eskabidea finkatze-prozesuen oinarri orokorretako 7. apartatuan xedatutakoaren arabera bete beharko da, Eusko Legebiltzarraren helbide elektronikoaren bidez (www.legebiltzarra.eus edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen helbide elektronikoaren bidez (www.ivap.euskadi.eus), bai eta azterketa-eskubideak ordaindu ere.

Internet bidezko eskaera egin ahal izango da KZgune publikoen bidez. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide elektroniko honetan eskura daiteke: www.kzgunea.net

Halaber, eskaera bete ahal izango da Eusko Legebiltzarreko Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bulegoetan (Becerro de Bengoa kalea z.g., Vitoria-Gasteiz; eraikin administratiboa), astelehenetik ostiralera, 09:00ak eta 13:00ak bitartean.

4.3.– Laguntza Zerbitzuen Kidegorako azterketa-eskubideen zenbatekoa 7 euro da.

Ordainketa egin ahal izango da oinarri orokorretako 7. apartatuan aurreikusitako moduan.

4.4.– Hautaketa-prozesua eta plazaren esleipena arestian aipatutako oinarri orokorretako aginduen arabera egingo dira, eta, orobat, lehiaketa- eta oposizio-aldien ebaluazioari buruz oinarri espezifiko hauetan aurreikusitako arauen arabera.

5.– Epaimahaia.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatuko ditu kalifikazio-epaimahaiko kideak, oinarri orokorretako 9. apartatuan xedatutakoaren arabera.

Nolanahi ere, hauek izango dira epaimahaiko kideak:

– Epaimahaiburua, Mahaiak bere kideen artean aukeratua.

– Legelari nagusia edo hark eskuordetzen duen pertsona.

– Konbokatutako plazari dagokion kidegoko pertsona bat. Pertsona hori langileen ordezkaritza-organoak proposatuko du, kidego horretako langileen artetik.

6.– Euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

Euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) kontsultatuko da. Egiaztatutzat joko dira aipatutako erregistroan inskribatuta dauden eta deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan ondorio horietarako ezartzen dena baino lehenagoko egiaztatze-data duten hizkuntza-eskakizunak.

Aipatutako erregistroan jasota ez dauden euskararen jakite-mailari buruzko ziurtagiriak edo tituluak dituztenek horiek egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte, deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ezartzen den eguna baino lehen.

Administrazio parlamentarioaren hizkuntza-eskakizunen ziurtagiri eta titulu baliokideak bi dekretu hauen arabera zehaztuko dira: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

7.– Lehiaketa-aldiaren ebaluazioari buruzko arauak.

Lehiaketa-aldia: 100 puntu.

Gutxienez 10 egun balioduneko epea ireki ondoren egingo da. Epe horretan, merezimenduak justifikatzeko agiriak aurkeztuko dira. Merezimenduak alegatu eta egiaztatuko dira finkatze-prozesuen oinarri orokorretako 11. apartatuan xedatutakoaren arabera.

Alegatutako merezimenduak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako eduki beharko dira, informatika, ofimatika eta hizkuntzak izan ezik, zeinak merezimenduak aurkezteko azken egunean eduki beharko baitira.

Hauek izango dira epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak:

7.1.– Lortu nahi den postuaren eginkizunak egin diren lanpostuetan benetan aritzeagatik lortutako esperientzia.

Esperientziatzat hartzen dira Administrazio publikoan, erakunde autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan laguntza-zerbitzuen kidegoetako edo kidego edo lanbide-talde baliokideetako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia horregatik gehienez ere 60 puntu emango dira.

Zenbaketa egiteko, batu egingo dira azken 15 urteetan lan egindako aldiak, eskatutako baldintzak betetzen dituztenak, eta, behin batuketa hori eginda, ez dira aintzat hartuko hilabetetik beherako zatiak. Ondorio horietarako, 30 eguneko multzoa joko da hilabetetzat.

Erabat ezinbestekoa izango da aurkeztea erakundearen ziurtagiri bat, non azalduko den postuaren izena eta egindako lan zehatzak, eta, orobat, lan horien iraupena. Era horretan, epaimahaiak egiaztatu ahal izango du baloratu beharreko funtzioetan benetan aritu izana.

Zerbitzuak Eusko Legebiltzarrean eman dituzten lehiatzaileek ez dute ziurtagiri hori aurkeztu beharko.

Balorazioa baremo honen arabera egingo da:

a) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat jotzen dira edozein Administrazio publikotan emandako zerbitzuak, baita Eusko Legebiltzarreko Administrazioan emandakoak ere.

Esperientzia horregatik gehienez ere 10 puntu emango dira, 0,056 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

b) Esperientzia espezifikoa.

Esperientzia orokorraren baloraziotik bereiz baloratuko da, modu espezifiko eta osagarrian, esperientzia espezifikoa, hau da, Eusko Legebiltzarrean emandako zerbitzuak. Esperientzia horregatik gehienez ere 50 puntu emango dira, 0,278 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.2.– Titulazioak; probak gainditzea karrerako funtzionario izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Gehienez ere 25 puntu emango dira honako merezimendu hauengatik:

7.2.1.– Titulazioak, gehienez ere 20 puntu:

– 20 puntu titulu bakoitzeko, gehienez ere 20 puntu, titulu edo baliokide hauengatik:

• Lanbide-heziketako teknikaria edo baliokidea.

• Graduduna derrigorrezko bigarren hezkuntzan, edo baliokidea.

7.2.2.– Eusko Legebiltzarreko mandatari-lanpostuetan Laguntza Zerbitzuen Kidegoko karrerako funtzionario izateko prozeduretan probak gainditzea, gehienez ere 20 puntu:

– Oposizio-aldia gainditzea: 20 puntu.

– Oposizio-aldiko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu, eta hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa.

7.2.3.– Eusko Legebiltzarreko Laguntza Zerbitzuen Kidegoko mandatari-lanpostuetarako lan-poltsetan egotea, 2,5 puntu; eta hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa.

7.3.– Informatikako ezagutzak.

Informatikako ezagutzengatik gehienez ere 12 puntu emango dira, 1,72 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Outlook 2010, maila bakarra.

– Microsoft PowerPoint 2010, maila bakarra.

– Microsoft Word 2010, maila aurreratua.

– Microsoft Excel 2010, maila aurreratua.

– Microsoft Access 2010, maila bakarra.

– Internet aurreratua.

– Windows 7.

IT Txartela egiaztatze-sistema erabiliko da moduluak gainditu direla egiaztatzeko, oinarri orokorretan adierazi denaren arabera.

Lehiatzaileek ez dute frogagiririk aurkeztu beharko; izan ere, Eusko Legebiltzarrak zuzenean egiaztatuko du, Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren bitartez, txartel horiek dituztela eta zein egunetan lortu dituzten.

Txartel horiek lortzeko, horretarako egindako proba bat gainditu behar da Tecnalia Research & Innovation Fundazioak egiaztatu eta ebaluatutako zentroetan.

7.4.– Hizkuntzak.

Gehienez 3 puntu, honako baremo honen arabera:

Ingelesa, frantsesa eta alemana jakiteagatik, honako puntu hauek:

C1 edo baliokidea edo goragokoa: 1,5 puntu.

B2 edo baliokidea: 1,10 puntu.

B1 edo baliokidea: 0,75 puntu.

Horretarako, titulu eta ziurtagiri hauek bakarrik hartuko dira aintzat: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasuna ezartzeko ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuaren «Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailen baliokide diren titulu eta ziurtagiriak» eranskinean agertzen direnak.

Hizkuntza beraren maila bat baino gehiagoren ziurtagiria izanez gero, maila altuenekoa bakarrik baloratuko da.

8.– Azken kalifikazioa, eta berdinketa hausteko irizpideak.

8.1.– Azken kalifikazioa.

8.1.1.– Oinarri orokorretan xedatutakoaren arabera, lehiatzaile bakoitzaren azken kalifikazioa merezimenduen balorazioan lortutako puntuazioen batura izango da.

8.1.2.– Emaitza eta kalifikazio guztiak Eusko Legebiltzarraren helbide elektronikoan (www.legebiltzarra.eus eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen helbide elektronikoan (www.ivap.euskadi.eus) argitaratuko dira. Webgune horien bitartez kontsultak egiteko, NANaren zenbakia eta eskabidearen erreferentzia-zenbakia sartu beharko dira.

8.2.– Berdinketa hausteko irizpideak.

8.2.1.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.1.a artikulua aplikatuz, 1/2022 Legeak emandako idazkeraren arabera, joko da lehiatzaileek gaitasun bera dutela berdinketa ateratzen bada hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan, hau da, dagozkion merezimenduak batu ondoren.

8.2.2.– Berdinketa gertatuz gero, lehentasun-ordena ezarriko da honako irizpideei jarraikiz, bata bestearen ondotik:

1.a Nork lortu duen puntuaziorik handiena esperientzia espezifikoagatik.

2.a Nork lortu duen puntuaziorik handiena esperientziagatik.

3.a Nork lortu duen puntuaziorik handiena titulazioengatik, probak gainditzeagatik karrerako funtzionario edo langile lan-kontratudun izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egoteagatik.

4.a Nork lortu duen puntuaziorik handiena titulazioengatik.

5.a Nork lortu duen puntuaziorik handiena informatikako ezagutzengatik.

I. ERANSKINA
LANPOSTUAREN EGINKIZUN NAGUSIAK

– Eusko Legebiltzarraren bi eraikinetara sartzen diren pertsonei harrera egitea eta laguntzea.

– Bisitariei eta prentsari oinarrizko informazioa ematea.

– Egoitza administratibora sartzen diren eta handik irteten diren pertsonak erregistratzea.

– Bilera-gelak (osoko bilkura, batzordeak, lantaldeak, Mahaia, Bozeramaileen Batzarra, eta abar) beharrezko materialarekin prestatzea.

– Bileretako beharrei erantzutea: deiak hartu, presako fotokopiak egin, eta abisuak eta dokumentazioa banatu.

– Bisita-instituzionalak eta protokolozko zenbait ekitaldi prestatzea, haietan laguntzea eta bisitariak artatzea, nola Legebiltzarrean hala Legebiltzarretik kanpoan, Eusko Legebiltzarrak edo haren ordezkariren batek parte hartzen duenean.

– Dokumentazioa eta kanpoko eta barruko posta jasotzea.

– Administrazioaren edo Eusko Legebiltzarraren edozein dokumentu edo pakete partitzea eta banatzea egoitza bietan: barruko eta kanpoko posta, eguneroko prentsa, argitalpen ofizialak, faxak, bulegoko materiala, eta abar.


Azterketa dokumentala