Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2019ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
349

IRAGARKIA, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea hausteagatik abiarazitako dosier zigortzailean probaldia irekitzeko erabakia jakinaraztekoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoari jarraiki, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren iragarkien bitartez gauzatuko dira jakinarazpenak, saiatu arren bestela burutzea ezinezkoa izan denean.

Halaber, lege beraren 46. artikulua aintzat harturik, jakinarazpena iragarki bidez egiteak eskubide edo legezko interesak kalte zitzakeela uste izan du organo eskudunak, eta, horrenbestez, egintzaren aipamen soila agertuko da iragarki honetan, interesdunek Plangintza eta Lanetarako Zuzendaritza agertzerik izan dezaten –Orio kalea, 1-3; Vitoria-Gasteiz; 08:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera bitartean–, bost egun balioduneko epean, hau argitaratzen den egunaren biharamunetik, dena delako egintzaren eduki osoaren jakinaren gainean jartzeko, eta hala izan dela jasota gera dadin. Epe hori igarotzen delarik, jakinarazpenaren ondorio berak izango ditu iragarkiak.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 8a.

Izapidatzailea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala