Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2017ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
136

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 28koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zerrendan ageri diren erakundeetako langileen prestakuntzarako behin betiko laguntzak esleitzen dituena.

2016ko maiatzaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Halaber, 2016ko irailaren 22an argitaratu zen behin-behineko laguntzak esleitzen zituen ebazpena.

Prestakuntza-planaren betearazpena justifikatzeko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betetzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek behin betiko esleitzea, aipatutako erakundeetako prestakuntza finantzatzeko:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agintzea dagokien erakundeei esleitutako zenbatekoen gainerakoa ordaintzeko izapideak hastea.

Hirugarrena.– Agintzea esleitutako behin betiko zenbatekoa baino gehiago jaso duten erakundeei dagokien diru-kopurua itzultzeko izapideak hastea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak xedatutakoaren arabera.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio egintza ezezta dezan. Errekerimendua IVAPen zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa jartzeko epea berariazko erabakia jaso edo isilbidez ezeztatuta jo eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 28a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala