
92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
IDIAZABAL GAZTAREN JATORRIZKO DEITURA BABESTUAREN KONTSEILU ARAUTZAILEA
2217
IRAGARKIA, 2015eko martxoaren 2ko Osoko Bilkuraren Erabakiaren gaineko 01/2015 Zirkularrari buruzkoa. Erabaki horren edukia: babestutako gaztaren gaineko eta kontraetiketak ematearen gaineko derrigorrezko exakzio parafiskalak kalkulatzeko oinarriari buruzkoa, eta horiek biltzeari buruzkoa.
Inskribatutako guztiei jakinarazten diegu ezen, ikusgai dagoela 01/2015 zirkularra, zeina 2015eko martxoaren 2ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiei buruzkoa baita, hain zuzen ere, ondoko arauetan ezarritako exakzio parafiskalei dagokienez: 25/1970 Legearen 90. artikulua; Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 1993ko azaroaren 30eko Agindua. Zirkular hori leku hauetan dago ikusgai: Euskadiko eta Nafarroako Nekazari Ganberak, Kontseilu Arautzailearen bulegoa, eta Arkauteko Nekazaritza Etxaldea. Aipatu exakzioak jarraian zehazten dira:
1.– Babestutako gaztaren balioa 2015eko kanpainarako, % 1eko exakzio parafiskala kalkulatzeko, 16,13 euro/kg-an ezarri da.
Ipatu balioa Idiazabal gazta naturalaren eta ketuaren bataz besteko eroste-prezioari dagokio (Idiazabal Latxas edo Zumitz gaztak kontuan izan gabe), www.quesoidiazabal.com webgunea kudeatzen eta sustatzen duen enpresak, Merkatu Interactiva, S.L.k, emandako datuen arabera. Enpresa hori arduratzen da plataforma horren kudeaketaz, eta Idiazabal Jatorrizko Izendapen Babestuaren erregistroan inskribatutako gaztandegi guztientzat bakarrik dago eskuragarri.
Prezio errealei buruz operatzaileei kontsultarik egin barik, exakzio parafiskala kalkulatzea ahalbidetzeko bakarrik finkatu da prezio hori, betiere ezein informazio sentsibleren trukea baztertzeko, baldin eta informazio horrek jokabide kolusorioak erraztu ahal baditu, justuki Lehiaren Defentsari buruzko Legearen 1. artikuluan galarazitakoak.
Exakzioaren kalkulua errazteko, gaztaren 16,13 euro/kg-ko oinarria honako hauei aplikatu zaie: gaztandegi bakoitzak gazta egiteko erabilitako esne litroei, gaztandegiek 2015ean izandako batez besteko errendimendua kontuan izanda, zeina, Kontseilu Arautzailearen estatistika-datuen arabera, babestutako gazta kilo bakoitzeko 6,3967 litrokoa izan baitzen. Eta hortik ondorioztatzen da 2,521 euroko balioa, babestutako gazta egiteko erabili den esne litro bakoitzeko. Hortaz, babestutako gaztari doakion exakzioa 2015eko kanpainarako hauxe da: 0,02521 euro, babestutako gazta egiteko erabili den esne litro bakoitzeko.
2.– Litroko 0.006 euroan mantentzen da esnearen exakzio parafiskala, 2015eko kanpainarako.
Kobrantza bakarrean egingo da exakzioen bilketa, kanpaina bukatutakoan.
3.– Kontraetiketen prezioa milako 14,9072 euroan mantentzen da, eta, beraz, exazkio parafiskala, 2015eko kanpainarako emateagatik, milako 29,81 euroan (bere kostu-prezioaren bikoitza).
4.– Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren Erregelamenduaren 18. artikuluaren 5. paragrafoan ezartzen denez, «Erregelamendu honek emandako ezein eskubide baliatzeko, edo Kontseilu Arautzaileak ematen dituen zerbitzuen onurak izateko, euren artzaintzak edo instalazioak inskribaturik dituzten pertsona fisikoek eta naturalek eguneraturik izan beharko dute euren obligazioak ordaintzearena».
Xedapen hau betetzearren, Kontseilu Arautzailearen Osoko Bilkurak, 2011-06-28an egindako batzarrean, zera erabaki zuen: esnea entregatu eta «Idiazabal» gazta egiteko erabiltzeko, eguneraturik izan beharko da aurreko kanpainan entregatutako esnearen exakzio parafiskalaren ordainketa.
Xedapen hori betetzearren, Kontseilu Arautzailearen Osoko Bilkurak, 2009-02-26an egindako batzarrean, erabaki zuen ezen, inskribatutako gaztandegiei Idiazabal jatorria bermatzeko kontraetiketak honelaxe entregatuko zaizkiela: agiriok emateagatiko nahitaezko exakzioa eta euren kostua ordaindutakoan, betiere pagatu behar dituen exakzio parafiskalen ordainketa eguneraturik badu eskatzaileak.
Era berean, 2010eko urtarrilaren 29an, Kontseiluaren Osoko Bilkurak zera erabaki zuen: Kontseilua Arautzaileak inskribatutako gaztandegiei emandako fakturak ordaintzeko, zenbait ordainketa era onartzea, betiere faktura ematen denetik harako 15 eguneko epean gauza badaiteke ordainketa.
Eta guzti horren berri aditzera ematen da, jendea jakitun izan dadin, eta dagozkion ondorioak sor ditzan.
Arkauti (Araba), 2015eko martxoaren 13a.
Presidentea,
JOSÉ MARI USTARROZ.
RSS