Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2199

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren ebazpenak jakinarazteko dena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen Erregistroan behin betiko baja ematen zaie hainbat bidaia-agentziei.

Bidaia-agentzia horiei jakinarazpena egiterik egon ez denez espedientean ageri den helbidean, iragarki hau argitaratzen da.

Ebazpenaren laburpena:

Lurralde-ordezkaritza honek egiaztatu du bidaia-agentzia horiek euren jarduera eten dutela.

Hori dela eta, apirilaren 16ko 203/2013 Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoa oinarri hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen Erregistroan behin betiko baja ematen zaie, 2014ko ekainaren 20ko datarekin.

Legezko ohartarazpenak:

Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Donostia, 2015eko maiatzaren 5a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala