Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO ZERBITZU ERKIDE PROZESAL OROKOR ETA BETEARAZPENEKOA
2197

EDIKTUA, 117/2011 betearazpen-prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Jose Ignacio Aizpiri Echeverriak, Eibarko Betearazpeneko Zerbitzu Orokor Prozesaleko idazkari judizial naizen aldetik,

Fede ematen dut:

117/2011 betearazpen-prozeduran antolaketa-eginbide eman da, eta hauxe dio:

ANTOLAKETA-EGINBIDEA

Jose Ignacio Aizpiri Echeverria idazkari judiziala.

Eibar (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko martxoaren bederatzia.

Bere bezeroa den Gerarta Iñaki Arotzenaren ordezkaritza eta defentsa egiteari uko eginez eta errekerimenduak pertsonalki egitea eskatuz Ronda Garcia prokuradoreak aurkeztutako idazkia; batu bekie dagokien autoei.

Gerarta Iñaki Arotzenaren ordezkoak eta defentsa egiteari dagokienez, Ronda Garcia prokuradoreak eta Carrera Marcen letratuak errenuntzia egin dutela kontsideratzen da; eta EHAAn argitaratutako diren ediktuen bitartez, Gerarta Iñaki Arotzenari honako hauek eskatzea erabaki da: isuna dela-eta 100 euro, eta kalte-ordaina dela-eta 300,50 euro.

Aurkaratzeko modua: idazkari judizialaren aurrean aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa, betiere letratuaren sinaduraz baimendutako idazkiaren bitartez eta pertsonatutako gainontzeko parteak diren beste kopia aurkeztuaz, hain justu ere bulego judizialean eta hiru egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera; guztiarekin ere, errekurtso-egilearen ustez egin den arau-haustea adierazi beharko da (PZLko 211. eta 238 bis artikuluak).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 238.bis artikulua).

Hala erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Gerarta Iñaki Arotzena Otxotorena jaunari jakinarazpena egiteko eta ordainketa-errekerimendua egiteko, eta jasota gera dadin, ematen dut hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko martxoaren bederatzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala