Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2196

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1406/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1406/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Ramon Lopez Inza, Angel Vivanco y Cía SL, eta Isabel Fausta Lopez Inza.

Abokatua: Joseba Estrade Arlucea, Joseba Estrade Arlucea.

Prokuradorea: Emilio Martinez Guijarro, Emilio Martinez Guijarro eta Emilio Martinez Guijarro.

Demandatua: Vela Retail SLU eta Jon Imanol Vela Martinez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-04-29an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Emilio Martinez Guijarro prokuradoreak Angel Vivanco y Cía SLren, Ramon Lopez Inzaren eta Isabel Fausta Lopez Inzaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Vela Retail SLU sozietatearen eta Jon Imanol Vela Martinezen aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut honako zenbateko hauek solidarioki ordaintzera auzi-jartzaileei:

a) 35.952,43 euro.

b) Aipatu zenbatekoak (35.952,43 euro) ebazpen hau ematen den egunetik aurrera sortutako legezko interesak, bi puntutan gehituta.

c) Judizioaren kostuak.

Vela Retail SLU eta Jon Imanol Vela Martinez demandatuen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko apirilaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala