
92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2195
EDIKTUA, administrazioarekiko 610/2012 auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Haren bidez epaia eman eta deuseztatu da apirilaren 24ko 57/2012 Dekretua, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzako zuzendariordearen lanpostua sortzeari dagokion aldetik baino ez.
Aditzera ematen da Lan eta Gizarte Segurantzako Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskatzaileen Elkarteak aurkeztu duela administrazioarekiko 610/2012 auzi-errekurtsoa, dekretu honen aurka:
57/2012 Dekretua, apirilaren 24koa, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailarena (2012-04-30eko EHAA, 84. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen Dekretua aldatzen duena.
Horiek horrela, epai irmoa eman da 2015eko martxoaren 10ean. Hona hemen epaitza:
III. EPAITZA
Baiesten dugu administrazioarekiko 610/2012 auzi-errekurtsoa, Patricia Lanzagorta Mayor prokuradoreak Lan eta Gizarte Segurantzako Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskatzaileen Elkartearen ordezkaritzan 57/2012 Dekretuaren aurka aurkeztutakoa; izan ere, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren apirilaren 24ko 57/2012 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen Dekretua aldatzen du. Horrenbestez, deuseztatzen dugu Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzako zuzendariordearen lanpostua sortzeari dagokion dekretu-zatia; eta alderdi demandatuari ezartzen dizkiogu errekurtso honek eragindako kostuak.
Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Bilbao, 2015eko maiatzaren 4a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS