Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2194

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 11koa, Farmaziako zuzendariarena, pertsona bati Astigarragan (Gipuzkoa) farmazia bat irekitzeko baimena emateko dena.

Aztertu dugu Begoņa Duo Uriarte andreak aurkeztutako eskabidea, Astigarragako udalerrian (Gipuzkoa) farmazia bat irekitzekoa. Hauek dira egitateak:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez, iragarri zen farmazia bat irekitzeko prozedurari ekin zitzaiola Astigarragako udalerrian –Hernaniko farmazia-barrutia–.

Bigarrena.– Farmazia horren titulartasuna eskuratzeko Merezimenduak Balioesteko Batzordeko kideak izendatu eta egin beharreko legezko izapideak egin ondoren, 2015eko urtarrilaren 29an batzorde horrek hartutako erabaki batez, lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zen, sailkapen-hurrenkerari jarraituz; erabakia 2015eko otsailaren 10ean argitaratu zen EHAAn.

Hirugarrena.– Erabaki horren aurka ez zen errekurtsorik aurkeztu.

Laugarrena.– 2015eko martxoaren 16an, Farmaziako zuzendariak ofizioa bidali zion Begoņa Duo Uriarte andreari, non adierazten zitzaion bera izan zela alegatutako merezimenduen balorazioan puntuaziorik handiena lortu zuena eta, hortaz, 338/1995 Dekretuak, Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituenak, 5. artikuluan xedatutakoarekin bat jokatu behar zuela. Ohartarazi zitzaion eskatutako agiriak dekretu horretan ezarritako epean aurkeztu ezean, deialdian parte hartzeari uko egiten ziola ulertuko zela.

Bosgarrena.– 2015eko apirilaren 1ean, Begoņa Duo Uriarte andreak Astigarragan farmazia bat irekitzeko eskabidea aurkeztu zuen, 338/1995 Dekretuaren arabera, eta dekretu horren 5. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsi zizkion eskabideari.

Aurkeztutako agirietan ikusten denez, farmazia berria helbide honetan dagoen lokalean jarri nahi da: Kale Nagusia 16, behea, Astigarraga.

Seigarrena.– Farmazia-antolamenduko buruak, 2015eko apirilaren 10ean, Begoņa Duo Uriarte andreak aurkeztutako agiriei buruzko aldeko txostena egin zuen.

Zazpigarrena.– Azkenik, 2015eko apirilaren 10ean, Farmaziako zuzendariak espedientean interesdun izan zitekeenari jakinarazi zion, ofizio bidez, egoki iritziz gero espedientean pertsonatzeko eta alegazioak aurkezteko aukera zuela. Hala egin zen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 34. artikuluan ezarritakoari jarraituz (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea)

Horretarako ezarritako epean, Astigarragako farmaziako titularra espedientean pertsonatu zen, baina ez zuen alegaziorik egin.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Farmaziako zuzendariak dauka prozedura honi buruz ebazpena emateko eskumena, hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan eta Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 10. artikuluan.

Bigarrena.– Batetik, Begoņa Duo Uriarte andreak izan du, aurkeztu diren merezimenduak baloratuta, puntuaziorik handiena; bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedura dela-eta, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira; azkenik, dekretu horretako 5. artikuluaren arabera, lehiakideak aurkeztu duen dokumentazio guztia eta erabilitako epeak egokiak direla egiaztatu da; horrenbestez, bidezkoa da farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematea goian adierazitako interesdunari.

Dena dela, emandako baimenak indarra izango badu, jardunean jartzeko baimena lortu beharko da, hala ezartzen baita 338/1995 Dekretuaren 6. artikuluko 4. paragrafoan.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Begoņa Duo Uriarte andreari farmazia bat irekitzeko baimena ematea. Farmazia Astigarragan (Kale Nagusia 16, behea) kokatuta egongo da, interesdunak aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

Bigarrena.– Begoņa Duo Uriarte andreak, dena den, farmazia hori jardunean jartzeko baimena lortu beharko du aurretiaz. Baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du –ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita–, eta 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa bete beharko du.

Hirugarrena.– Jakinaraz bekie ebazpen hau interesdunei, eta ohartarazi ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beraren aurka, egoki iritzitako bestelakoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dutela, Zuzendaritza honetan edo Osasuneko sailburuordeari zuzenduta, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 11.

Farmaziako zuzendaria,

JON IŅAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala