
92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2192
AGINDUA, 2015eko maiatzaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Centro de Estudios A.E.G.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Donostiako (Gipuzkoa) «Centro de Estudios A.E.G.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espediente horri, indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena (uztailaren 30eko BOE); apirilaren 16ko 450/2010 Errege Dekretua, Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (maiatzaren 20ko BOE); urriaren 7ko 207/2011 Dekretua, Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (urriaren 26ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2015-2016 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode-zenbakia: 20008064.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Centro de Estudios A.E.G.»
Titularra: Centro de Estudios A.E.G. - Arroka, S.L.
Helbidea: Heriz pasealekua, 82.
Udalerria: Donostia.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa
○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:
○ «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:
○ «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza:
○ «Patroigintza eta moda» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Neurrirako eta ikuskizunetarako jantziak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 4a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS