
92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2191
AGINDUA, 2015eko apirilaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Legazpiko «Doinua» Musika Eskola Pribatuari (Gipuzkoa) espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Legazpiko «Doinua» Musika Eskola Pribatuak (Gipuzkoa) espezialitateak gehitzeko egindako baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2015-2016 ikasturtetik aurrera «Tronpa» espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:
Kode-zenbakia: 20007229.
Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «Doinua».
Titularra: Asociación Cultural Academia Música de Legazpi.
Helbidea: Euskal Herria plaza.
Udalerria: Legazpi.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
● Adarrak:
– Kantua: korua.
– Instrumentu sinfonikoak: tronpeta, klarinetea, biolina, biola, saxofoia, txirula, txirulatxoa, perkusioa eta tronpa.
– Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.
– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitia.
– Zenbait joera: gitarra elektrikoa, teklatuak, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, tuba eta baxu elektrikoa.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 22a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS