
92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 3 orri.)
- EPUB (212 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2189
EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 4koa, Industriako sailburuordearena, linea elektriko bat onura publikokoa dela deklaratzeko dena. Helburua da zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzea, honako inguru honetan: Leioa-Gorliz 1. eta 2. deritzon 30 kV-ko aireko linea elektrikoa, Leioako TAren eta Gorlizko TEAren artean, eta haren adarretan, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Lemoiz udalerrietan.
Erref.: L-8148 ASS/TLE
Esp.: 48-AT-H-2014-65
AURREKARIAK
1.– 2014ko abenduaren 19an, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako linea onura publikoko deklaratzea, linea horren zortasuna handitzearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; izan ere, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaldu nahi du. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betearazteko xedez, haren bidez xedatzen baitira zuhaiztietatik igarotzen diren tentsio handiko lineetarako berariazko betekizunak.
2.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren eskaera hori jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2015-02-02ko BAOn, 2015-01-22ko EHAAn eta 2015-02-10eko El Correo egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen zituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.
3.– 2015eko urtarrilaren 14an, idazki ofiziala bidali zitzaien eraginpeko udalei –Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Lemoiz– aipatu jarduketaren iragarkia udaletxeetako iragarki-oholetan jar zezaten; halaber, eskatu zitzaien txostena egiteko, instalazioa onura publikoko deklaratzea egokia zen ala ez azaltzeko. Hala behar izan denean, berriro egin zitzaien eskaria.
4.– Jendaurreko informazio-erakustaldian zehar, Barrikako Udalak argitze-idazkia aurkeztu du. Haren berri jaso da, lursailetako baten titulartasuna jakitearren.
5.– Norbanakoek aurkeztutako alegazioei dagokienez, Jose Antonio Inchaurtieta jaunak batzuk aurkeztu ditu, Pilar Larrazabal Aldecoa andrearen ordez. Haien berri jaso da, 44. lursailaren jabetzari dagokionez. 31. eta 33. lursailen gaineko eskaerari dagokionez, onuradunak dio ez horiek ez daudela jarduketaren eraginpean; aitzitik, 24. lursaila badagoela eraginpean. Eta 29. eta 33. lursailetako euskarriei dagokienez, onuradunak dio euskarriok linea horretatik kanpo dauden elementuak direla eta ez direla espediente honetako gaia.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Espedientean xedapen hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; energia elektrikoko instalazioen garraiorako, banaketarako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko apirilaren 16ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan; eta goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko betekizunak xedatzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena.
2.– Bestalde, ikusi da Bizkaiko Ordezkaritzaren 2015eko maiatzaren 4ko txostena.
3.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat (2013-04-24ko EHAA), Industriako sailburuordeak honako hau,
EBAZTEN DU:
1.– Berariaz deklaratzea onura publikokoa dela Leioa-Gorliz 1. eta 2. deritzon 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren inguruko eremua, Leioako TAren eta Gorlizko TEAren artean, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko, honako zati hauetan:
(Ikus .PDF)
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio honek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean xedatutakoa betetzeko. Lege horren bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zena.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 4a.
Industriako sailburuordea,
Javier Zarraonandia Zuloaga.
RSS