Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2185

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2015eko apirilaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan jardungo duten epaimahaien osaketa argitaratzen da».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, maila bereko xedapen baten bitartez konponduko dira.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko apirilaren 22ko Aginduaren bidez argitara eman da Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan jardungo duten epaimahaien osaketa (2015eko apirilaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 79. zk.). Agindu horretan hutsa egin denez, hari dagokion zuzenketa egiten da honela:

Eranskineko 2015/1913 (29/13) orrialdean, honakoa dioen tokian:

«A021 epaimahaia

Ordezkoa

Epaimahaiburua:

Calvo Calvo, María Lourdes»

Honakoa esan behar du:

«A021 epaimahaia

Ordezkoa

Epaimahaiburua:

Urquiaga Arrizabalga, Belen»

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 4a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala