Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2184

HUTSEN ZUZENKETA, agindu honena: «Agindua, 2015eko apirilaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan jardungo duten epaimahaien osaketa argitaratzen da».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzera bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren Harremanetarako idazkariak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko apirilaren 22ko Aginduaren bidez argitara eman da Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan jardungo duten epaimahaien osaketa (2015eko apirilaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 79. zk.) Agindu horretan hutsa egin denez, hari dagokion zuzenketa egiten da honela:

Euskarazko eranskineko 2015/1913 (29/6) orrialdean, honakoa dioen tokian:

«A008 Epaimahaia

Titularra

Epaimahaiburua:

Llama Salvarrey, M.ª Teresa.

Epaimahaikideak:

Sarasqueta Eizaguirre, Amaia.

Sanz Lopez, María Isabel.

López López, María del Carmen.

Uranga Arenaza, Miren Estibaliz».

Honakoa esan behar du:

«A008 Epaimahaia.

Ordezkoa

Epaimahaiburua:

Llama Salvarrey, M.ª Teresa.

Epaimahaikideak:

Sarasqueta Eizaguirre, Amaia.

Sanz Lopez, María Isabel.

López López, María Del Carmen.

Uranga Arenaza, Miren Estibaliz».


Azterketa dokumentala