
92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2183
EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, organismo autonomo honetako lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko apirilaren 1eko Ebazpenaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragarri zen, eta bertan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua betetzeko deialdia; 520010 kodea, 184 dotazioa.
Bigarrena.– Ebazpena honek bukaera ematen dio administrazio-bideari. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 7a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.
RSS