Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2182

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, erakunde autonomo horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdia ebazten da.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko apirilaren 1eko Ebazpenaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari-lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. Ebazpen horretan xedatutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Pilar Vuelta Uriarte andrea izendatzea goi-kargudunaren idazkari, 520010 kodea, 185 dotazioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzan.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2015eko maiatzaren 7tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 7a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala