
92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (169 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
SEGURTASUN SAILA
2181
HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 57/2015 Dekretua, maiatzaren 5ekoa, Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeen osaerari eta funtzionamendu-erregimenari buruzkoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsa atzeman da Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeen osaerari eta funtzionamendu-erregimenari buruzko maiatzaren 5eko 57/2015 Dekretuan. Dekretu hori 2015eko maiatzaren 11ko 85. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da. Beraz, huts hori zuzendu egin behar da:
2015/2023 (4/2) orrialdean, 4.1 artikuluko e) eta f) idatzi-zatietan, honela dio:
«4. artikulua.– Eskualdeko polizia-koordinaziorako batzordeen osaera.
1.– Eskualdeko polizia-koordinaziorako batzordeek kide hauek izango dituzte:
(...)
e) Ertzain-etxeko Herritarren Babeserako burua. Ordezkoa: Ertzainetxeko Ikerketako burua.
f) Titularra: Ertzainetxeko Ikerketako burua.»
Baina honela esan behar du:
«4. artikulua.– Eskualdeko polizia-koordinaziorako batzordeen osaera.
1.– Eskualdeko polizia-koordinaziorako batzordeek kide hauek izango dituzte:
(...)
e) Ertzain-etxeko Herritarren Babeserako burua.
f) Ertzain-etxeko Ikerketako burua».
RSS