
242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (252 KB - 7 orri.)
- EPUB (271 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5527
EBAZPENA, 2013ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako 2014. urterako tarifak onartzekoa.
Euskadiko Prezioen Batzordeak 2013ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaie Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako eskariei. Eskari horiek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2014. urterako tarifak berrikustekoa zen.
Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraikiz, Izaera Fiskaleko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Presazko Neurriei buruzkoa (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duenak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia), eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 151eko Aginduak, baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoak xedatutakoaren arabera (uztailaren 64ko EHAA, 128. zenbakia).
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2014. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa.– Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko ondoko udalek aurkeztutako 2014. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barne dela:
1) Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko udalak, Deba Garaiko eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da. Halaber, Bergarak, ordu berean ezarriko ditu larunbatetan ere.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, abenduaren 24an eta 31ean –Bergaran salbu– eta lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da..
2) Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze-Placencia de las Armasko udalak, Debabarrena eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
3) Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legorreta, Ordizia, Segura, Zaldibia eta Zegamako udalak, Goierriko eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.
4) Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalak, Urola Kostako eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
5) Azkoitia, Azpeitia, Beizama eta Zestoako udalak, Urola Erdiko eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da. Azpeitian abenduaren 24an eta 31ean ere bai.
6) Hondarribia eta Irungo udalak, Bidasoako eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.Irunen abenduaren 24an eta 31ean ere bai.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
7) Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalak, Buruntzaldeko eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
8) Alegia, Tolosa, Billabona eta Zizurkilgo udalak, Tolosaldeko eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.
9) Legazpiko udala, Urola Garaiko eskualdekoa:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.
10) Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak, Oarsoaldea eskualdekoak:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
11) Donostiako Udala:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan ezarriko da, baita larunbatetan ere. Berdin egingo da lanegutan 20:00ak eta 07:00 ak artean. Baita honako egun hauetan ere: abuztuaren 11, 12, 13 eta 14 (Donostiako Aste nagusia) eta abenduaren 21 (Santo Tomás) 24 eta 31n
.(3) Tarifa hau ostiraletan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik larunbat goizeko edo hurrengo jaieguneko 07:00etara.
(4) Gutxieneko tarifak 1,8 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
12) Bilboko Udala:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan ezarriko da tarifa hau, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegutan ere, 20:00etatik 07:00etara; baita honako egun hauetan ere: abuztuaren 18,19, 20 eta 21ean (Aste nagusia) eta abenduaren 24an eta 31n.
(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.
(4) Gutxieneko tarifak 2 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
13) Vitoria-Gasteizko Udala:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau larunbatetan,igandeetan, jaiegunetan 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da eta abenduaren 24 eta 31ean. Halaber, irailaren 10ean (Olarizu), 13:00etatik aurrera. Baita ondoko egunetan ere: abuztuaren 4, (13:00etatik Aurrera) 6, 7 eta 8a (Gasteizko Jaiak).
(3) Tarifa hau ostiraletan eta jai bezperetan aplikatuko da 22:00etatik larunbat goizeko edo hurrengo jaieguneko 07:00etara, kontuan hartuko dira abuztuaren 4,5,6,7 eta 8ko bezperetan ere.
(4) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.
14) Barakaldoko Udala:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita abenduaren 24 eta 31ean ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.
15) Getxoko Udala:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita, 13:00etatik aurrera, larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.
16) Leioako Udala:
(Ikus .PDF)
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 23:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita, 13:00etatik aurrera, larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 23:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.
(3) Gutxieneko tarifak 1.893 kilometroko ibilbidea hartzen du.
(4) Gutxieneko tarifak 1.958 kilometroko ibilbidea hartzen du.
Bigarrena.– Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 4a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JOSÉ MARIA BARRUTIA LEGARRETA.
RSS