Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Ahots-zerbitzuak

Xehetasunak

Sare Korporatiboak ematen dituen zerbitzuak dira, bai telefonia finkokoak, bai telefonia mugikorrekoak; horien ezaugarriak jarraian zehaztuko dira:

Telefonia finkoa

Telefonia finkoaren esparruan, Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko Sare Korporatiboan integratutako lanpostu batek telefono finkoko zenbaki bat eta mahai gaineko terminal bat eduki ahalko ditu, baldin eta bere ardura duen Zerbitzu Zuzendaritzak (edo erakundean langileen beharrizanak zentralizatzeaz arduratzen den Zerbitzu baliokideak) hala eskatzen badio Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzari.

Banakako linea Kargudunentzat, Idazkarientzat, Zerbitzuko arduradunentzat erreserbatzen da. Gainerako langileek linea binaka konpartituko dute, salbu eta lanpostuaren beharrizanengatik hori ezinezkoa bada.

Displaya (pantaila) daukan terminal digitala Kargudunentzat, Idazkarientzat eta euren zereginen artean telefonoa erabiltzea duten langileentzat erreserbatzen da, haientzat deien jatorria ikustea gomendagarria bada. Gainerako langileek displayrik gabeko terminal analogikoak izango dituzte, edo IP telefonoak (migratzeko aukeren arabera).

Nazioarteko estaldura (roaming) honako hauek izango dute:

  • Kargudunek, Sailburuen edo Sailburuordeen Idazkariek.
  • Beste pertsona batzuek, Zerbitzu Zuzendaritzak beharrizana justifikatu badu.

Gaur egun mahai gaineko hiru motatako gailu edo terminalak daude:

  • Teknikarientzako terminala
  • Goi kargudunen idazkarientzako terminal (digitala)
  • VoIP terminala (ezarpen fasean)

Telefonia mugikorra

Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Sare Korporatiboko langile guztiak (funtzionarioak, goi kargudunak, lan-kontratuko langileak eta abar) telefono mugikorra eskura izan ahalko dute, baldin eta Zerbitzu Zuzendaritzak (edo baliokideak) hala eskatzen badio Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzari.

Horretarako, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak, Administrazio Sare Korporatiboaren Zerbitzuaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako sailen eta erakunde autonomoen eskura, homologatutako terminal mugikorren sare osoa duen katalogoa jarriko du, baita formularioa ere, eta formulario hori bete beharko da.

Formulario horretan, Zerbitzu Zuzendaritzak eskatzen den zerbitzuaren ezaugarriak zehaztuko ditu: terminal mota, erabiltzailearen profila, funtzionamendu-orduak eta abar.

Terminala:

  • Goi kargudunak: homologatutako modelo batzuen artean aukeratzeko. Terminal partikularrarekin jarraitzeko aukera ere dago (horretarako BYOD –Bring your own device– modalitatea erabilita, ingelesez «Zeure gailua ekarri»). «Informazio gehiagorako, harremanetan jarri Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzarekin (Sare Korporatiboko Zerbitzua)»
  • Teknikariak: Bi modelo finko, bat oinarrizko beharrizanak betetzeko, eta funtzio zertxobait aurreratuagoak dauzkan bigarren terminal bat. «Informazio gehiagorako, harremanetan jarri Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzarekin (Sare Korporatiboko Zerbitzua)».

Profila:

  • 2 profil daude (Goi kargudunak eta Teknikariak). Teknikariek euren lanpostuaren beharrizanei beti egokituko zaien zerbitzu bat izango dute (estaldura, orduak eta abar).

Roaming:

  • Goi kargudunak: ahots-roaminga berez esleituko da; datuen roaminga, berriz, aldi baterako esleituko da.
  • Gainerako langileak: Ahots- eta datu-roaminga izateko, eskatu egin beharko dute, 48 ordu lehenago gutxienez, premia-daten arabera.   

Ez da aplikatzen

  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)