Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Switches (etengailuak) / Routers (bideratzaileak)

Xehetasunak

Etengailua (switch), datuen lotura-geruzan lan egiten duen OSI ereduko gailu digital-logikoa da. Gailu horren funtzioa bi segmentu-sare edo gehiago elkarren artean konektatzea da, sareko zubiaren antzera, segmentu batetik bestera datuak pasaraziz, sare-bilbeen helmugako MAC-helbideari jarraituz eta hau bukatzean konexioa ezabatuz.

Bideratzaile bat —router izenaz ere ezagutzen da— OSI ereduko sareko mailan edo hirugarren mailan konektagarritasuna ematen duen gailua da. Bere funtzio nagusia datu-paketeak sare batetik bestera bidaltzea edo bideratzea da, hau da, azpisareen interkonexioak egitea. Azpisarea, berriz, bideratzaile baten esku-hartzerik gabe (sare-zubien bitartez) komunikatu ahal diren eta, horrenbestez, sare-aurrezenbaki diferenteak dauzkaten IP makinen multzoa da.

Produktua Bertsio zaharkituta Bertsio eguneratua Fabrikatzailea Aukera librea
Cisco Systems Switch (29xx/37xx/6500 Series) Cisco Systems
Cisco Systems Router (2/3/7xxx Series) Cisco Systems
Juniper SRX650, SRX210 eta SRX100 Juniper
Alcatel-Lucent OS6900-X72 Alcatel-Lucent
Alcatel-Lucent OS6450-P48 Alcatel-Lucent
Alcatel-Lucent OS6450-P24 Alcatel-Lucent

  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)