Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

«Routing / Switching» protokoloak

Xehetasunak

Bideratze-informazioaren protokoloa, Routing Information Protocol (RIP)), barneko lotura-ateko protokoloa da (Interior Gateway Protocol, IGP). Router edo bideratzaileek erabiltzen dute, Protokoloko (IP) zein saretara dauden konektatuta eta sare horiei buruzko informazioa trukatzeko.

Sare informatikoetan kommutazio teknikek (switching) definitzen dute datuek zein modutan zeharkatzen duten jatorri-nodoaren eta helmuga-nodoaren arteko bidea. Komunikazio-teknikak zehazten du kommutatzaileen arteko fluxuaren kontrolerako unitatearen tamaina, hau da, kommutatzailean biltegiratzea (buffer) eta irteera-kanala esleitu ahal zaizkion informazio-unitatea.

Erlazionatutako teknologiak:

Enhanced Interior Gateway Routing Protocol (EIGRP), Hot Standby Router Protocol (HSRP), Multi-protocol Label Switching Protocol (MPLS), Open Shortest Path First Protocol (OSPF)

RFC 2328 - OSPF Version 2 - (https://www.ietf.org/rfc/rfc2328.txt)

RFC 2281 - Cisco Hot Standby Router Protocol (HSRP) - (https://www.ietf.org/rfc/rfc2281.txt)

RFC 3031 - Multiprotocol Label Switching Architecture - (https://tools.ietf.org/rfc/rfc3031.txt)

Ez da aplikatzen

  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)