Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Arabako Errioxako Eremu Funzionaleko Lurralde Plan Partziala

Laguardiako (Arabako Errioxa) Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partziala. Behin betiko onespena.

AURKEZPENA

2004ko abenduaren 28an, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, 271/2004 Dekretuaren bidez, Arabako Errioxako Eskualde-Egiturako Lurraldearen Zatiko Plana onartu zuen.

Pozgarria da niretzat dokumentu hau aurkeztea, zorroztasunez gauzatu baita eta, halaber, adostasun konpromesu bati erantzuten baitio. Azpimarratzekoa da ere, erakunde eta gizarteko talde desberdinek proiektu honi eman dizkioten kalitate haundiko ekarpenak.

Euskal Autonomia Erkidegoa benetako “eskualde-hiria” da, gaur egun erronka berriak aurrez aurre dituzten eta gizakien bizitzarako eta jarduera ekonomikoak, bizitegia, aisia, kultura, hezkuntza, azpiegiturak eta naturarekiko harremana garatzeko alternatiba berriak planteatzen ari diren munduko beste eskualde-hiri batzuen antzeko eskalako lurraldea hartzen duena.

Euskal Hiriaren edo euskal eskualde-hiriaren ideia euskal lurraldearen berezko lehia-abantailetan oinarritzen den etorkizuneko proiektua da, Europako ia herrialde guztiek erdietsi nahi ditugun lurralde-helburuen ildoan, hots, polizentrismoa, nortasuna, eta eskualde-hiri izendatu ditugun errealitate berri hauek osatzen dituzten asentamenduen arteko osagarritasuna. 

Helburu hauek lortu ahal izateko, Euskadi elkarren osagarriak diren eta guztien artean lurralde orekatu, lehiakor, erakargarri, eta jasangarriagoa eraikitzeko aukera emango diguten tresna desberdinek osatutako lurraldea antolatzeko sistema batez baliatu da.

Lurraldea antolatzeko sistema berri horretan protagonismo berezia bereganatzen du Lurraldearen Antolamendurako Aztezpideetan (LAA) mugatutako lurraldeko eskualde-egiturekin bat datorren “bitarteko lurralde-eskalak”.

“Bitarteko lurralde-eskala” hori artikulatzeko, Lurraldearen Zatiko Planak (LZP) idazten ari dira eremu funtzional bakoitzean. Plan horietan eremu funtzional bakoitza barnetik egituratzeko mekanismoak proposatzen dira, euskal sistema hiritarrean beharrezko oreka eta gune eta lurraldeen bokazioen arteko osagarritasuna lortzeko asmoz. Planteatzen diren lurralde eta arloko estrategien asmoa udalerri guztietako biztanleentzako zuzkidura, ekipamendu eta zerbitzuen eskaintza optimizatzea da eta, horretarako, eskualde-mailako zerbitzuak eremu funtzional bakoitzeko gune egokienetatik eskaintzen ahalegintzen dira. Izan ere, landa-esparruak tamaina ertaineko hirietatik lurralde osorantz hedatzen diren berrikuntza eta garapeneko prozesuetara “hurbiltzea” ahalbidetzen duen lurralde arteko elkartasun-estrategia da guztiaren oinarria.

Azken finean, lurraldearen zatiko planek euskal lurraldearen “bitarteko eskala” artikulatzea dute helburu, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen orientabide estrategikoak garatze aldera. Izan ere, eremu funtzional bakoitzari zuzen-zuzenean eragiten dieten gai zehatzetatik hurbilado daude, lurralde-oreka, garapena eta herritarren ongizatea erdietsi nahi dituen etorkizuneko proiektua proposatzen dute eta.

Arabako Errioxako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren helburu nagusia lurraldea hirugarren sektoreko bihurtzea da, zentzurik zabalenean. Horrek eskatzen du demografia, bizitegiak eta ekipamenduak sendotzea eta oinarrizko sektore ekonomikoak finkatzea. Plan honen beste helburu bat da, Eremu Funtzionalaren garapen iraunkorra bermatzearren, lurraldean eragina duten ekintzak koordinatzea. Ekintza horietarako denbora-muga 16 urtekoa da.

Planak aintzatetsi egiten ditu Eremu Funtzionalak arlo turistikoan eta baliabide natural, kultural, etnografiko, etab.etan dituen abaguneak, eta gune anitzeko lurralde-eredua planteatzen du. Bertan, Labastida, Laguardia eta Oyón-Oion udalerriak burutza gisa konfiguratzen dira.

 

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburua

Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente

MARTA ALAÑA ALONSO

Hirigintza eta Ingurumen Foru Diputatua

Diputada Foral de Urbanismo y Medio Ambiente

DEKRETUA

271/2004 DEKRETUA, abenduaren 28koa (PDF, 66 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Arabako Errioxako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena. (EHAA - 2005eko otsailak 11)

Arabako Errioxako Lurralde Plan Partzialaren bigarren aldaketa, paisaiaren zehaztapenei dagokienez. Behin betiko Onespena.

134/2018 Dekretua, irailaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez behin betiko onartzen baita Laguardiako (Arabako Errioxa) eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialaren 2. aldaketa, paisaiaren zehaztapenei buruzkoa.(EHAA 187 ZK, 2018eko iraila 27)

Dokumentazio grafikoa

Laguardiako (Arabako Errioxa) Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialaren Aldaketa.

Dekretua

251/2010 DEKRETUA, irailaren 28koa, Guardiako (Arabako Errioxa) Eremu Funtzionalaren Lurraldeko Zati-planaren aldaketa, nekazaritzarako eraikinak eta upategiak arautzeari buruzkoa, behin betiko onartzen da. (EHAA 194 ZK, 2010eko urriak 7)

Azken aldaketako data: