Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

LAA. ONGIZATE ETA BERRIKUNTZARAKO LURRALDE EKIMENAK.


Hiri Berrikuntzarako Estrategiak.

1. Interpretatzeko gakoak.

1.1. Hiri-espazioak

Euskal Autonomia Erkidegoak hiri-hazkunde handia jasan du industrializazio-aldian. Hazkunde hau, batez ere, industri iharduerak eutsi zituzten hirietan izan zen nabarmen, bereziki, itsasertzean zehar.

Hiri-iharduera desberdinak kontrol handirik gabe finkatu ziren adierazitako hirietan; izatez, garai hartako hiri-plangintzak ez zituen gehiegi kontrolatu lurzoruaren erabilerak eta emaitzazko morfologia.

Hori dela eta, funtzionaltasunaren eta ingurugiroaren ikuspegitik bateraezinak ziren erabilerak ondoan jarri ziren maiz eta dentsitate handiak, poluzioa, azpiegitura-metaketa eta hiri-morfologiaren eta irudiaren narriadura izan ziren nagusi.

Oro har, hiri-giro narriatua duten gune industrializatu hauek haranen hondoetan kokatzen dira. Lurraldean duten antolamendu honek, batetik, funtsezko bide-azpiegiturek jarraitzen duten kanalez baliatzea eta, bestetik, ibai-ubideek eskaintzen duten saneamendu errazaz baliatzea ahalbidetu du.

Azken finean, Euskal Herriak lurralde-mailan duen berezitasunak batik bat, kantauriko isurialdean, asentamenduen sistema baldintzatzen duten haran estuez egituratua eta lurzoru urri izateak erabilera desberdinen arteko lehia eragin du, erabilera desberdinek kokatzeko lekua aurkitu nahi dute erabil daitezkeen kokapen urri horietan.

Gaur egun aldaketa handiak ari dira gertatzen Euskal Autonomia Erkidegoko oinarri ekonomikoan eta aurreikusi daitekeenez datozen bosturtekoetan aldaketa nabarmenak gertatuko dira euskal produkzioaren kokapen eta ingurugiro-exijentzietan eta honek guztiak hiri eta lurralde-inguruneek egokitu beharko dutela ematen du aditzera. Abiapuntu hau gogoan izanda, komenigarria dirudi Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-kokapena hobetzeko formulak eta mekanismoak proposatzea.

Hiri-narriadura eragin duten arazoak garrantzitsuak dira oso eta, hori dela eta, ahalegin guztiak hiria berritzeko erronka kolektiboaren inguruan bildu beharko dira. Komenigarria da, hiria berritzeko zeregin kolektibo honetan, udal, foru eta autonomia-administrazioek bultzatutako iharduketekin batera ekimen pribatuaren partehartzea sustatuko duten mekanismoak ezartzea.

Ekonomia eta ingurugiroa narriatzeko prozesuetan eta hiri-berrikuntzaren beharrizanetan garrantzi berezia du Bilbo Metropolitarrak. Bilbo Metropolitarrak XIX. mendeaz geroztik hazkunde ekonomiko eta demografiko izugarria izan zuen ia etenik gabe eta itsasadarraren urbazterretan populazio-kopuru handia metatu zen. Izan ere, gaur egun bertan biltzen da Bizkaiko Lurralde Historikoaren populazioaren eta ihardueraren hiru laurden baino gehiago.

1973. urtean munduko ekonomiak jasan zuen krisialdiaren ondorioz, Bilboko Metropolia arian-arian eten egin zen eta hiri-mailako narriadura-egoera larri batean sartu zen. Bilbo Espainiako industri hiriburua izatetik, gainbehera nabarmena bizi zuten industri sektoreetan iharduerara mugatuta zegoen hiri bat izatera iragan zen. Garrantzi handiko hirugarren sektoreko hainbat funtzio, hala nola, finantza-sektorea edo industriaren zerbitzurako sektoreak lekualdatu egin ziren eta Bilbok zentraltasun handia galdu zuen eta, aldi berean, narriadura sozio-ekonomikoa eta fisikoa areagotu egin zen.

Alferrikako industri eraikin zaharkituak eta atsedenerako eta jolaserako berdeguneeza dira gaur egun Bilboko metropoliak azaltzen duen irudiaren bereizgarriak. Portu-instalazioak , kasu askotan zaharkituak, barreiatuta daude itsasadarraren urbazterretan. Honez gain, Bilboren "bihotzeraino" itsasuntziak sartu ahal izateko exijentzia historikoak bi urbazterren artean zubiak eraikitzea baldintzatu du. Honek hiri-funtzioen eta Bilboko metaketaren populazio-guneen desartikulazioa ekarri du eta, gainera, hurbilerraztasunik gabeko espazioak azaltzea eta "urbazterrak" iharduera berriak kokatzeko gune erakargarri gisa azpierabilita egotea eragin du.

Edonola ere, aditzera eman dezakegu Euskal Autonomia Erkidegoak etorkizunean egoitzarako eta inbertsio berritzaileetarako izan dezakeen erakargarritasunaren zati handi bat hemen aipatzen diren hiri-berrikuntzarako eragiketen araberakoak izango direla.

1.2. Hirigune Historikoak

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoek Hirigune Historikoen ondare aberatsa dute. Arabak 22 Hirigune Historiko du, Bizkaiak 18 eta Gipuzkoak 29. Euskal Autonomia Erkidegoan, beraz, 69 Hirigune Historiko daude guztira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hirigune Historikoak babestea, berritzea, zaharberritzea, birgaitzea eta, ondoren arta-tzea Gure Autonomia Erkidegoko Herri Erakundeen eta hiritarren erantzukizuna da.

Maiz, hainbat Hirigune Historikok azal-tzen duten utzikeria guztiz lotuta dago udalerria isolatuta egotearekin, atzera egiten ari den dinamika demografikoarekin, bertako oinarri ekonomikoa bideraezina izatearekin eta leheneratzeko prozesu endogenoa ezinezkoa egiten duten beste hainbat baldintzapenekin.

80ko hamarkadako lehen bosturtekoa Euskadin zein Estatu osoan aldeko disziplina-etapa izan zen eta bosturteko honetan Hirigune Historikoak, gure hirigintza ondarearen "funtsezko pieza" gisa, leheneratzera bideratutako iharduketa-kopuru handia abiarazi zen.

Orokorrean aditzera eman dezakegu azken hamarkada honetan Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta hainbat Udalek ahalegin handiak egin dituztela Hirigune Historiko kopuru handi bat birgaitu eta balioz hornitzeko. Testuinguru kultural eta politiko honetan hainbat iharduketa sortu da eta hauen artean hain ezaguna den Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeari buruzko abenduaren 5eko 278/83 Dekretua dugu. Dekretu honek oso eragin positiboa izan du kapitulu honetan aztertzen diren birgaikun-tza-helburuen gainean. Plan Berezi kopuru handia idatzi izana eta hainbat Birgaikuntzarako Hirigintza Sozietate sortu izana Hirigune Historikoei eskaini zaien arreta publikoaren lekuko dira.

Idatzi diren Plan Bereziak bermatu egiten dute, oro har, Hirigune Historikoen babesa eta zorroztasun handia gainera-tzen dute hiri-mailako azterketan eta ereduzko proposamen morfologikoetan. Dena den, oraindik ere birgaikuntzarako ahaleginak egiten jarraitu behar da eta ahalegin hauek eraginkorragoak izango dira prozesu hauek dinamizatzeko estrategia ekonomikoak barne hartzen badituzte.

Hiri Berrikuntzarako Ekimenak.

423 KB

1.3. Industri Paisajea

Industri paisajea hautemateak eta uler-tzeak osagai subjektibo handia du. Hala eta guztiz ere, industri paisaje honen izaera desiragarriari buruzko honako iritzi hauek hartu behar dira aintzat antolamendurako helburu eta irizpideak iradokitzeko:

  • Industri funtzioak garapena, kalitatea, bizitasuna eta indarra iradoki dezake eta hala iradoki behar du eta hau ez dator bat azaldu ohi duten narriadura-irudiekin eta ingurugiro-kalitate eskasarekin.
  • Gaur egun aurrerapausu handia izan da industri asentamenduen antolamendua iradokitzen duten irizpideetan. Ekonomi mailako planteamenduak gainditu eta berraztertu egin dira, ingurugiro-kalitatea eta industri irudiaren hobekuntza gisako ideien arabera, eta hau guztia ingurugiroaren babesarekiko eta eguneroko bizi-tzaren hobekuntzarekiko errespetuzko jarrera etikoaren barruan.

Euskal Autonomia Erkidegoa, tradizioz industri herrialde bat denez, industri paisajearen irudiak azaltzen ditu kokagune askotan. Paisaje honek hiri-paisajearekin, itsasertzeko paisajearekin eta natur paisajearekin (nekazaritza edo baso-paisajeekin) egin behar du bat, azken hauetako baserriek eta herrigune txikiek nortasun bereziez janzten dute osotasuna.

Oro har, berez paisaje bat osa dezaketen edo paisaje zabalago baten zati bat industri metaketak edo taldekatzeak hirien eta herrien periferian kokatzen ziren. Ondoren, egoitza-hazkundeak berak gainditu egin dituzte hainbat kasutan industri ehunak eta, horrenbestez, gaur egun euskal hiri eta herrien gunean maiz azaltzen dira industriak.

Multzo hauek, oro har, komunikabide handietatik hurbil kokatzen dira eta komunikabide hauetatik, hain zuzen ere, ikusten den paisajeak garrantzi handia du gehien erabiltzen diren ibilbideak dira-eta. Honez gain, haranaren hondoko asentamendu tipikoa euskal industriaren bereizgarrietako bat da eta honek oso baldintzatzen du industri multzoek eskaintzen duten irudia eta paisajea bera. Bestetik, aipamen berezia merezi du Industri Aurrien arazoak, aurri hauek eragiten duten degradazio eta zaharkitze-irudiari dagokionez, dinamika berriak sortzeko eragin negatiboa baldintzatzen baitu.

Zentzu honetan eta Europako beste herrialde batzuetako esperientziari jarraituz, beharrezkoa da aurri egoeran dauden instalazioek lurraldea eragiten duten eragina deuseztea eta horretarako eraispen eta birkoalifikazio-eragiketak gauzatzea, eremu hauetan hirigintza-garapen berriak gara daitezen itxaron gabe.

Hirigune Historikoen Dinamizazioa

251 KB

Orri honen hastapenara bueltatu

2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.
  • Hirigune Historikoek baliabideak sortzeko ahalmena duten ekonomi iharduerekin batera garatzeko aukera eskaintzen dute. Merkataritzaren kasuan (gogoan izan behar dugu sektore honek merkataritza azalera handiak ezartzearen arazoari egin behar diotela aurre) udalerri bateko hirigune historikoa populazioarentzako berarentzako edo, hala badagokio, alboko udalerriekin batera osatzen duten masa kritikoarentzako merkataritza-eskaintza erakargarria biltzeko gune bihur daitezkeela.Era berean, hirigune historikoa lurraldean integraturik dagoen aktibo turistiko bihurtu behar du eta honela areagotu egingo litzateke sektorearen ahalmena edota bertan beste mota bateko iharduerak kokatzeko duen erakargarritasuna, hirigune historikoaren eraginpeko eremuan bizi den populazioarentzako atseden-espazioak eskaintzeko esate baterako.

Industri Paisajea.

543 KB

  • Une historiko eta zona jakin batean ekonomiaren gain-beherak eragindako migrazio-mugimenduaren ondorioz, zenbait hirigune historiko bertan behera utzi eta narriatuta daude. Hori dela eta, lurralde hauetako ba-tzuetan ez dira industri guneetan gertatu diren ingurugiroa narriatzeko prozesuen pareko prozesuak gertatu. Gainera, komunikabide-sareak gehitu eta hobetu izanak hirigune aseetara zuzendutako kalitatezko ingurunea duen egoitza lurzoruaren eskaintzan oinarritzen diren birgaikuntzak planteatu ahal izatea ahalbidetzen du.
  • Birgaikuntza prozesu hau jaso behar duen multzoaren beraren balio kultural eta historikoa aintzatetsi behar da eta hau da, hain zuzen ere, hirigune historikoen birgaikuntzaren funtsezko irizpidea. Birgaikuntzaren alorreko funtsezko erronketako bat, batetik, hirigunearen balio kultural eta historikoen eta, bestetik, gaur egungo egoitza-eskaintzaren (maiz honekin lehiatu behar dute) araberako bizi-kalitate eta konforterako estandarrak lortzearen arteko helburuak bat egitean datza.
  • Bertan behera utzi diren industri instalazioen zati handi batek kokapen ezin hobea du hiri-sarea hedatu izanak hirietako erdiguneetatik hurbil kokatu ditu-eta, eta honek guztiak aukera paregabea eskaintzen du hiri-berrikuntzarako estrategiak garatzeko. Metaketa handiko zonetan industrialde hauek berrerabili ahal izango dira etorkizunean ekipamenduak eraiki-tzeko.
  • Euskadiren kasuan zaharkituta dauden egitura hauetako zenbait ondare historiko-arkitektonikoan barne hartu eta iharduera turistiko eta kulturaletarako eta atsedenerako erabiltzeko aukera planteatu beharko da.
  • Lurraldearen banaketa eta fun-tzionaltasunak ekonomi ihardueren plangintza berriei erantzun beharko diete, industriaren bilakaerak lekua uzten die hirugarren sektoreko iharduerei eta azken hauek oso bestelako beharrizanak ditu espazioen banaketari eta zerbitzu erantsiei dagokienez. Industri egituren barruan, produkzio-sistemek, plantilak osatzeak eta hauen prestakuntza-mailak, inguruneen beharrizanak espazio-konfigurazio berria planteatzen dute, Euskadik orain arte ezagutu duenarekin alderatuta oso bestelako espazio-konfigurazioa.
  • Beste garai bateko hutsak errepika daitezen saihesteko, leheneratze hauek guztiek berrogei urtetik gorako ikuspegia behar dute, bai eta berrikuntzarako estrategia latzak behar dituzten kasuetan ere, hainbat area metropolitarretan esate baterako (Bilbo Metropolitarra, Donostialdea eta abar)

Orri honen hastapenara bueltatu

3. Ikusmoldea.

Lurraldearen ezaugarriak bilakaera historikoaren emaitza dira. Garapen-etapa bakoitzak bere aztarna utzi du espazioan, ingurunea bere beharrizan espezifikoen arabera osatu zuen-eta. Hortaz, bilakaera sozialak aurreko dinamikekiko aldaketa adierazten duenean, lurraldea erabiltzeko moduak eta berau osatzen duten elementuak aldatu egiten dira. Etapa berri honetan aurreko osagaietako ba-tzuk berritu egin beharko dira erabilgarri izaten jarraitzeko edo, aitzitik, bertan behera uzteak dakarren narriadura jasan beharko dute eta eredu berri bat sor-tzeko oztopo bilakatu.

Prozesu hau guztiz nabaria da Euskadin. Hiri eta industria-espazio zabalak sortu ziren eta hazkunde ekonomikorako prozesu azkarra eragin zuten. Hauen irudia, tipologiak, funtzioak eta lurraldean ezartzeko moduak bat datoz sortu ziren une historikoarekin eta une hauetan gaur egun funtsezkoak iruditzen zaizkigun gogoetak baztertzen zituzten premiak nagusitzen ziren. Industrializazio-prozesu na- gusi hau iragandakoan, Euskal Autonomia Erkidegoa garapenerako espazio berriak behar dituen gizarte neoindustriala ezartzera bideratzen da. Orain lehenespena izango dute produkzio-modu berrietarako eta bizitzeko modu berrietarako gai diren espazioek eta hauetan funtsezkoak izango dira ingurugiro atsegina, eraikitako espazioen erakargarritasuna eta faktore koalitatiboek koantitatiboei nagusitzea.

Ez du inolako zentzurik eta, era berean, ezin da gauzatu eta ez da desiragarria zerotik hastea edo beste leku batean berriro hastea. Euskal Herriaren lurralde-eredu berriaren erronka historikoetako bat eta, aldi berean, etorkizunerako aukera handienetako bat espazioak berri-tzea eta egin denaren gainean berregitea da, bertan dagoena baztertu gabe baina erabilera berri batez hornituz, honela, gaur egun narriatuta dauden guneei dinamismo berria emanez.

Antzeko planteamendua egin daiteke Hirigune Historikoei dagokienez. Hauek erakargarritasun arkitektoniko, kultural eta hiritar handia dute eta ondare aberatsa osatzen du eta orain kalitate handiagoko espazioetarako irekitzen diren aukeren gehienezko adibidea dira. Hala eta guztiz ere, gaur egun aktibo honek ez ditu lurralde-testuinguru berriaren aprobetxamendu-aukera guztiak lortu eta, kasu batzuetan, erabiltzen ez denez gero, narriadura-arazoak azaltzen ditu. Ondare honek banaketa uniformea du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan eta, hortaz, kalitate eta erakargarritasun handiko hiri-armadura garrantzitsua osatzen dute. Hiri-armadura hau balioz hornitu behar da, eskaintzen dituen aukera handiengatik eta berauek artatzeko konpromiso saihestezinarengatik.

Lurraldeak etorkizunean izango duen garapenerako ingurune erabakiorrak dinamizatzea ahalbidetuko duten alderdi hauei buruzko ekimen espezifikoak, lurralde-ereduaren helburuekin modu koherentean, garatzea oinarrizko beharrizana bihurtuko da espazio berrituak, erakargarri eta aberatsagoak, osatzeko. Desiragarria izango litzateke mota honetako ekimenak garatzea arestian aditzera emandako arazoak antzeman dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan. Haatik, Artezpide honetan Lurralde Eredurako iharduketa esanguratsuak iradokitzen dira.

Ekimen hauek ez dira bete beharreko plangintza-irudiak eta ez dute lurraldean eragina duten irudi-kopurua gehitzeko xedea. Aitzitik, ohiko plangintza-irudiak osatzeko xedea dute, horretarako, kasuan kasurako espezifikoki diseinatutako kudeaketa informalez baliatuko dira; dena den, lurraldean berrikuntza-prozesuak dinamizatzeko helburua dute eta berpizkunde ekonomiko eta sozialerako irizpideak gaineratuko dituzte, eragile publiko eta pribatuek elkarrekin partehartzearen bitartez.

Orri honen hastapenara bueltatu

4. Hiri berrikuntzarako orientabideak.

4.1. Atal honetan ingurugiroaren eta hirigintzaren ikuspegitik metaketa eta degradazio handiko hiri-multzoak leheneratzea azpimarratzen da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-egoera hobetzea ahalbidetuko duten dinamizazio-ekimenak planteatzeko ikuspegiak iradokitzen dira. Izaera orokorrez, proposatutako hiri-berrikuntzarako politikek ondoko alderdiak azpimarratu nahi dituzte:

  1. Gutxiegi erabiltzen diren eta zaharkituta eta narriatuta dauden industri espazioak berrerabiltzea.
  2. Urbazterrak hirigune erakargarri gisa berreraiki eta tratatzea.
  3. Portu espazio degradatuak leheneratzea.
  4. Ekonomi ihardueretarako parkeak sortzea.
  5. Antzinako etxebizitzak birgaitzea.
  6. Antzinako hiri-ehunak artatu eta zaharberritzea.
  7. Hirigune finkatu eta defizitarioak ekipamenduaz zuzkitzea.
  8. Beharrezkotzat hartzen da proposatutako iharduerak garatzeko aldeko zerga-tratamendua gaineratzea.
  9. Euskal gizartearen garapenaren urrats berri baten adierazpen gisa hiri-irudi erakargarri berria bilatzea.

4.2. Berrikuntza-ekimenak aplikatzeko lehentasunak ezartzeko funtsezko irizpidea Artezpide hauetako Lurralde Ereduak indartu nahi dituen hirigune edo hirialdeetan ihardutea izan da. Izan ere, narriadura larrian dauden hiriguneak edukirik, lortu nahi den lurralde-egituraren testuinguruan udalaz gaindiko fun-tzioak betetzeko bokazio nabarmena duten hiriak aukeratu dira.

4.3. Honez gain, gainbeheran dauden Eskualde Egituretan dauden eta langabezi tasa handiak dituzten udalerrietan iharduten saiatu da, berrikuntza-neurriek gune hauetako egoera ekonomiko larria arintzeko "talka" eragina izan dezaten.

4.4. Bestalde, hirugarren sektorea garatzeko aukera handiak dituzten hiriguneei edo hiriareei emango zaie lehentasuna, tokiko ekonomian hirugarren sektoreko iharduerak garatzea funtsezko elementua baita zentraltasun berriko guneak lortzeko eta ingurugiroaren ikuspuntutik degradatuta dauden industri ehunak ordezkatzeko.

4.5. Hirigune eta hirialdeetako berrikuntza-ekimenak garatzea LAZPek proposatuko dute. Hauek idaztea Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari edo ekimen honek ukitzen dituen Foru Aldundiari eta Udalerriei dagokie.

4.6. Ekimen hauek indarrean dagoen plangintza izan behar dute abiapuntua. Ez dira plangintza-irudiak kudeaketa aktiboko ekintzak baizik, ahalik eta malgu, negoziatu eta eraginkorren izan behar duen harreman-esparru batean lortu nahi den hiri-berrikuntza lortzera zuzentzen diren prozesuak abiarazteko ekintzak baizik. Ekimen hauen helburua Eragile eta Erakunde desberdinek hiri-berrikuntzarako helburu jakin batzuk lortzeko egiten dituzten iharduketak koordinatzea da.

4.7. Artezpide honetan aditzera ematen diren hirigune eta hirialdeak Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planetarako iradokizunak dira. Izan ere, Plan hauek hiri-berrikuntzarako iharduketak zein udalerritan garatu beharko diren proposatuko dute, betiere beren lurralde-eremuaren barruan. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek eskuhartzeko eremuak mugatu beharko dituzte, iharduketak identifikatu beharko dituzte eta helburuak, irizpideak eta berau gauzatzeko baldintzak definitu beharko dituzte.

4.8. Hiri-dinamizaziorako ekimenek, bestalde, diagnosi egokitik, egin beharreko iharduketetara eta ekimenak garatzeko kudeaketa-oinarri eta oinarri ekonomikoetara bitarteko elementuak barne hartu beharko dituzte.

4.9. Lehentasunen Sistema.

  1. Berrikuntza-ekimenak gauzatzeko proposatu diren hirigune eta hirialdeak "Lehentasunak Hiri Berrikuntzarako Estrategietan" gaiari buruz gai- neratzen den mapan (243. or.), orientabide gisa, adierazten direnak izango dira eta LAZPek ezarriko dituzte dagokien eraginpeko eremuetan lehentasunak. Antzinako industrializazioa duten hiriek erakargarritasuna galdu dute eta teknologia berriak erabiltzen dira eta, ondorioz, Bilbo Metropolitarreko hiri-berrikuntza integrala aurrekaririk ez duen erronka bihurtu dute. Produkzio-aparatuak behar duen birmoldaketarekin bat egingo duen hiri-eredu bat diseinatu beharko da berriro eta egoitzarako eta ekonomi ihardueretarako erakargarria izango den asentamendu orokorra lortu beharko da, beti ere nazioarte-mailako testuinguru batean, bertan hi- rialdeek lehian dihardute produkzio-inbertsioak erakartzeko.
  2. Bestetik, adierazi behar dugu Pasaia-Errenteria-Lezo eremuan, Eibar-Ermua eremuan eta Nerbioi Garaian hiri-berrikuntzarako asmo handiko programei aurre egitea erronka handia dela. Iharduketa hauek erabakiorrak dira bai inplikaturik dauden udalerrien ikuspegitik, bai EAEko lurralde-ereduaren helburu orokorrak kontuan izanda.

Orri honen hastapenara bueltatu

5. Hirigune historikoak birgaitzeko orientabideak.

5.1. Hirigune Historikoetan udalerriko bertako biztanleen egoitza eta gizarte-aprobetxamendua ahalbidetuko duten birgaikuntza-irizpideak hartu beharko dira aintzat, honela hirigune historikoak elkarrekin bizitzeko benetako espazioak bihur daitezen.

5.2. Birgaikuntza-mekanismoen bitartez, hirigune historikoen aprobetxamendu turistikoa sustatuko da eta hiri-ondarea turismoa urtaro jakinen batean meta ez dadin ahalbidetuko duten tipologia berri askotarako (nekazalturismoa, turismo kulturala eta abar) erakarpen turistikorako benetako puntu gisa ulertuko da.

5.3. Atal honetan, eta Plan Bereziak osatzeko, Hirigune Historikoak dinamizatzeko ekimenak garatzea proposatzen da. Ekimen hauek lantzerakoan bereziki azpimarratuko dira aldaketaren alderdi estrategikoak eta ohiko hiri-bilbearekiko ekintza exogenoen garapena Hirigune Historikoan eragin positiboa izan dezaketenak.

5.4. Dinamizatzeko ekintzak landu eta garatzeko ekimena Herri Administrazioaren edo ekimen pribatuaren eskuetan egongo da. Hala eta guztiz ere, ekintza hauek lurralde-ereduaren hobekuntzan izan dezaketen eragina kontuan izanda, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek ekimen hauen garapena sustatu beharko lukete.

5.5. Adierazitako ekimenen eraginkortasun operatiboa iharduketen koordinazioan eta Erakunde eta Eragile inplikatuek aurrekontu-partidak onartzean oinarri-tzen da.

5.6. Plan Berezia idatzita duten Hirigune Historikoetan dinamizaziorako ekimenek birgaikuntza-helburuak lortzeko ekin behar diren Hirigune Historikoarekiko iharduketa exogenoak sakonduko dituzte batez ere, betiere idatzita dagoen Plan Berezian biltzen diren iharduketa endogenoen osagarri gisa.

5.7. Kapitulu honetan adierazten diren Hirigune Historikoez gain, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek, beren lurralde-eremuaren barruan, antzeko iharduketak gauzatu ahal izango diren beste udalerri batzuk proposatu ahal izango dituzte. Hala badagokio, garatu beharreko iharduketak eta beharrezko helburu, irizpide eta baldintzak isladatu beharko dituzte.

5.8. Hirigune Historikoak dinamizatzeko ekimenek ondokoak barne hartu beharko dute: hiri-bilbe historikoei eta hauen hiri-inguruneari eta ingurune sozioekonomikoari buruzko diagnosia, iharduera-ere- muaren mugaketa, Hirigune Historikoaren barruko zein kanpoko iharduketen mugaketa eta planteatutako erabilerei, ekonomiari eta dinamizazioari buruzko estrategiak.

5.9. Dinamizaziorako ekimenak gauza-tzeko LAZPetan proposatzen diren Hirigune Historikoak "Hirigune Historikoak Dinamizatzeko Ekimenei" buruzko mapan ematen dira aditzera (245. or.). Garrantzitsua suertatzen da ezarritako lehentasunen sistema LAA hauetako hainbat kapitulutan eragin sinergikoak eta gehienezko eraginkortasuna lortzeko proposatutako iharduketa-kopuru handi batekin lotuta dagoela gogoan izatea. Edonola ere, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek ezarriko dituzte lehentasunak dagokien eraginpeko eremuan.

5.10. Honako hauek dira dinamizaziorako ekimenak garatzeko lehentasunen sistema ezartzeko oinarri izango diren irizpideak:

  1. LAAetako Lurralde Ereduarekiko lotura
  2. Kalitate eta interes historiko-artistiko handiagoa duten Hirigune Historikoei lehentasuna ematen saiatu da.
  3. Arreta berezia eskainiko zaie gainbeheran dauden, populazioaren per capita errenta urria den eta langabezi tasa handia duten Eskualde Egituretan kokatzen diren udalerriei, honela Euskal Autonomia Erkidegoaren osotasunean LAAetako lurralde-ekintzen banaketan elkartasun desiragarria bilatzeko asmoz.
  4. LAAetan "Lurraldera Sartzeko Gune" gisa hartzen diren udalerriekiko lotura (13. kapitulua).

Orri honen hastapenara bueltatu

6. Industri paisajearekiko orientabideak.

6.1. Artezpide honetan industri paisajearen kalitatea honela definitzen da: lanaren eta produkzioaren funtzioa garatzen deneko esparru fisikoak begiratzen duenari transmititzen dion argitasun per-tzeptiboa da, bai eraikuntzari berari eta hauen funtzioari berari dagokionez, bai inguratzen duen hiri edo natura-ingurunearekiko erlazioei dagokienez.

6.2. Industri Aurriko eremuetan eta iharduerarik gabeko instalazioetan berehala ihardungo da "garbiketa" eragiketen bitartez (instalazioaren eraispena), ondoren garatuko diren hirigintza-prozesuek lurraldea antola dezaten itxaron gabe.

Hirigune Historikoen Dinamizazioa

251 KB

6.3. Komenigarria da hobetu beharreko Industri Paisajearen "Egitura" aztertu eta karakterizatzea, osagaiarik nagusienak identifikatu eta baloratzea, elementuak hierarkizatzea, egoerari, elkarrelazioei, tratamendu potentzialari eta abarri buruzko alderdiak zehaztea eta abar. Egitura aztertzeko behaketa-mailak (urrunekoa, ertaina eta hurbilekoa) eta ikuspuntu finkoetatik edo mugitzen ari diren ikuspuntuetatik ikusteko aukerak ezarri beharko dira.

6.4. Industrialdeen ezarpen berriak Industri Parkeen kontzeptuaren arabera garatzen saiatuko da eta hauetan industri produkzioaren berezko eraikuntzarekin batera bulego-eraikinak eta beste hirugarren sektoreko iharduerak ezarriko dira eta hau guztia, ingurugiro-kalitate handia lortzeko eta irudi orokorraren kontrola bilatzeko.

6.5. Industri paisajearen hobekuntzak ingurugiroaren eta lanerako ingurunearen hobekuntza (ondorioz, lanaren beraren hobekuntza ere) dakar, zuzenean edo zeharka. Industri paisajea hobetzeko eragile publiko eta pribatu desberdinen artean koordinaturik hainbat ekimenak gauzatzea iradokitzen da. Ekintza hauek aldatu ahal izango dira, kasuak kasu, antzemandako arazoen arabera eta helburuen arabera eta iharduketa-eremua definituta dagoenean, aurriak identifikatu beharko lituzkete eta ikusten diren egitura eta osagaiak aztertu beharko lituzke, hobetzeko proposamenak landu beharko lituzke eta, ondoren, garatu beharreko iharduketak eta hauek gauza-tzeko ekonomia eta garapen-mailako baldintzak definitu beharko lituzke.

6.6. Sekulako garrantzia du Euskal Autonomia Erkidegoan etorkizunean idatziko diren Industri Lurzoruaren gaineko Zatiko Planei Urbanizazioa, Arkitektura eta Irudi Korporatiboa "Diseinatzeko Gidak" gaineratzea. Urbanizazioa "Diseinatzeko Gidek" ondokoa gaineratuko diote Zatiko Planari: bide-eskemak eta zonakatzea; hiri-espazioa lantzeko asmoak; hirigintza-irudia osatzen duten elementuen identifikazioa; lurzatien sailkapena, irudi orokorrean duten eraginaren arabera; edota irudi orokorra osatzeko asmo morfologikoak. Arkitektura "Diseinatzeko Gidek" iharduera edo asmo-eremuen arabera eta eraikuntza eta lurzatien arteko elkarrekikotasunen arabera hartuko dituzte aintzat eraikuntza-tipologiak. Irudi Korporatiboa "Diseinatzeko Gidek" sinbolo, logotipo, tipografia, kolore, seinaleztapen eta abar gisako ikusmen-komunikaziorako alderdiak bilduko dituzte.

6.7. Diseinatzeko Gidak, aurreko atalean definitu denez, ez dira Plangintza Irudiak. Hauen zehaztapenetako batzuen balio arautzaile Zatiko Planaren eta Urbanizazio Proiektuaren edukian barne hartzearen araberakoa izango da. Zatiko Plana idatzi aurretik edo hau idazten ari den bitartean idatzi ahal izango dira. Balio handia dute sustapenaren garapen integratuaren orientabidean. Zenbait kasutan hauek biltzen dituzten zehaztapenak Jabeen Erkidegoaren Estatutuetan jaso ahal izango dira, honela galdagarritasun desiragarria lortuz. Berez tresna malgua dira Industri Ihardueraren Eremu berriaren eraikuntzan parte hartzen duten hirigintza-eragileak iradokizunmultzo handi baten bitartez bideratzeko.

6.8. LAA hauetako lurralde-ereduaren arabera, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planetan "Multzo Paisajistiko Industrialak" (MPI) iradokitzen dira hobekuntza-ekimenak garatzeko eremu gisa, betiere gaineratzen den "Multzo Paisajistiko Industrialei" buruzko mapan adierazten diren mugaketen arabera (247. or.). LAZPek erabakiko dute zein izango diren iharduketarako zonak eta mugak zehaztu eta ñabartuko dituzte; muga hauek inguruneko espazioak ere barne hartu beharko lituzkete tratamendu paisajistikoa hurbileko hiri eta natura-espazioekin lotuz. Edonola ere, MPIen definizioak ibilbide eta behatoki nagusienetatik ikusmen eta gai-batasuna hartu beharko du kontuan.

Industri Paisajea

543 KB


1. Interpretatzeko gakoak.

2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak. Retos y desafíos de futuro.

3. Ikusmoldea.

4. Hiri berrikuntzarako orientabideak.

5. Hirigune historikoak birgaitzeko orientabideak.

6. Industri paisajearekiko orientabideak.






























































Bilbo metropolitarra


Vitoria-Gasteiz





















Orri honen hastapenara bueltatu