Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

LAA. LAAen LURRALDE EREDUA.


Etxebizitzaren beharrizanak eta Egoitzarako Lur Berriaren Eskaintza Zenbatzea.

1. Ikusmoldea.

Euskal Herriko Lurraldea Antolatzeko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 6. artikuluak, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen zehaztapenei buruzkoa, zazpigarren atalean finkatzen duenaren arabera, lurraldearen area eta zona desberdinetan etxebizitzen beharrizana hauek ezarriko dute.

Artezpide honen bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako bakoitzean beharrezko egoitza-lurzorua koantifikatzera zuzentzen den prozesu zaila bideratu nahi da, Lurraldea Antolatzeko Legeak berak aditzera ematen dituen proposamenekin loturik.

LAAek Lurralde Eredua definitu behar dute eta planteatzen den Lurralde Ereduaren artezpidean aurrera pausoak ematea ahalbidetuko duten arloko iharduketarako funtsezko estrategiak adierazi beharko dituzte.

Bestetik, LAA hauen denbora-mugak epe labur eta ertaineko esparrua gainditzen du, bai eta hertsiki koiunturalak gerta-tzen diren gaiak ere, eta berezko "Egitura" eta "Eredu" izaeretako alderdietan oinarritzen dira. Hala eta guztiz ere, garrantzitsua da izaera honetako dokumentu batek gai koiunturaletara egoki-tzeko ahalmena edukitzea, batez ere, plangintza abiapuntu izanda, egoitza-lurzoruaren eskaintza koantifikatzeko gai batean, kasu honetan gertatzen den bezalaxe.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri desberdinetan egoitza-lurzorua koantifika-tzea Lurralde Ereduaren definizioan bertan hartu behar du parte, koantifikazioari buruzko "Irizpideei" dagokienez bederen. Hala eta guztiz ere, udalerri jakin baterako eta denbora zehatz baterako kalkulu zehatzari buruzko alderdiak, izaera koiunturalagoa dutenez gero, hiri eta lurralde mailako errealitate demografiko eta ekonomiko oso aldakorrera etengabe egokitu beharko dira.

Orri honen hastapenara bueltatu

2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.
  • Populazioak egonkor irauten badu edo behera egiten badu ere, etxebizitza-eskariak gehitu egingo dira. Familiaren batezbesteko tamaina 15 urte barru familia bakoitzeko 2,6 pertsonakoa izango dela aurreikusten da eta, 1986. urtean, batezbestekoa familia bakoitzeko 3,5 pertsonekoa zen.

  • Etxeen tipologia aldatu egingo da, tipologia berriak sortuko dira edota hauetakoren baten beharrizana areagotu egingo da:

  • Pertsona bakar bateko etxe-kopuruak gora egingo du.

  • Telekomunikazioek etxean lan egitea ahalbidetuko dute eta etxebizitzek gero eta gehiago hedatuko den beharrizan honetara egokitu beharko dute diseinuari dagokionez bederen. Horrenbestez, beharrezkoa izango da bizitzan zehar telelana garatzeko edo ikasteko gela handiagoa edukitzea. Era berean, telekomunikazioek telekontrolaren alorrean eskaintzen dituzten aukerek eraginda, etxebizitza berrien hasiera bateko diseinuak etxebizitzen toki sarea barne hartu beharko du, bertan domotika gara dadin errazteko.

  • Azken puntu honi loturik, etorkizuneko etxebizitzek gero eta nabarmenagoa den energia aurrezteko beharrari erantzun beharko diote. Isolamendu termikoa eta energiaren kontsumoan eraginkortasun handiagoa azaltzea indartu beharko da, bai eta energi iturri desberdinetara jotzeko aukera ere.

  • Bizi-itxaropena oso gehitu denez, hiru belaunaldik 20 urtez bizi ahal izango dute elkarrekin lehenengo aldiz historian. Hori dela eta, hiru belaunaldiak metaketarik gabe bizi ahal izateko moduko etxebizitzak ere behar izango dira (150-200 m2, belaunaldi bakoitzak bere intimitaterako espazioa eta elkarrekin bizitzeko area bat izan beharko du).

  • Aurkako eskari-mugimenduak egongo dira: batzuek hirietan leheneratutako guneetarantz joko dute, beste eskari-mota batek periferiarantz joko du dentsitate txikiko egoitza-areetarantz.

Orri honen hastapenara bueltatu

3. Helburuak eta irizpideak.

3.1. Garrantzitsua izango da EAEko udalerri desberdinetako egoitza-hazkundea koantifikatzeko irizpideak egoera ekonomikoa eta demografikoan maiz gertatu ohi diren aldaketei eta etorkizuneko apostuei aurre egiteko bezain malguak izatea.

3.2. Honez gain, udalerri bakoitzari esleitutako egoitza-lurzoruak ahalbidetu beharko du udalerri bakoitzak LAA hauetan ezarritako Ereduak esleitzen dion egitekoa bete ahal izatea eta funtsezkoa izango da adierazitako irizpideek hori lortzeko mekanismoak barne har daitezen ahalbidetzea.

3.3. Era berean, egoitza-lurzoruaren koantifikazioak udalerri guztietan bigarren egoitza agertzea ahalbidetu beharko du; LAA hauetan udalerri bakoitzerako ezartzen den hitzetan.

3.4. Izaera orokorrez, udal-mailako egoitza-lurzorua koantifikatzeko ezar-tzen diren irizpideek udalerrian aurreikus daitekeen hazkunde demografikoarekin egon beharko dute loturik, turismoa garatzeko aukera duten udalerrien kasuan izan ezik, udalerri hauen tamainaren eta bertako populazioaren bilakaeraren ondoriozko eskaria gehigarria kontuan izan beharko dute-eta.

3.5. Bestalde, komenigarria izango litzateke ezarri beharreko irizpideek etxebizitza beharrizanak koantifikatzeko etxebizitzen erabileran gertatzen diren aldaketak ere barne hartzea. Horrenbestez, irizpide hauek Euskal Autonomia Erkidegoan azken urteetan antzematen ari den famili unitateetan batezbesteko tamaina etengabe murrizteko joera jaso beharko dute, joera hau Artezpide hau indarrean irauten duen aldian ere gertatzen jarraitzea aurreikusten da-eta.

3.6. Azkenik, ez da desiragarria lurzoruaren eskaintzaren eta aurreikus daitekeen eskariaren artean egokitzapen "zehatza", higiezinen merkatuak ez du lurzoruaren esleipen eraginkorra ahalbidetuko duen "konpetentzia ezin hobearen" sistema jarraitzen. Izan ere, itxurazko egoera orekatuko baldintza hauetan eskasia-egoerak eta espekulaziotirabirak gertatzen dira. Bestetik, zenbait udalerrik hirigintza-kudeaketa oso zaila gertatzen dutenez gero, ezereztu egiten da, maiz, eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapen matematikoa. Honez gain, udalerriak ez dira udalerri batetik bestera biztanleak lekualdatzea oztopatzen duten barrutiak.

Orri honen hastapenara bueltatu

4. Udal plangintzan egoitza-lurzoru berriaren eskaintza koantifikatzea.

4.1. Artezpide hau Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako plangintzek egoitza-lurzoruaren eskaintza koantifika dezaten irizpideak ezartzera zuzentzen da. Honela bada, funtsean irizpideak ezartzen ditu. Udalerri bakoitzerako eta denbora jakin baterako kalkulu zehatzak behin-behinekoak eta orientagarriak izango dira, unean une eskura dagoen estatistika-oinarriaren eta 21. kapituluko I. Eraskinean ezartzen diren koefizienteen bitartez.

4.2. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako bakoitzerako egoitza-lurzorua koantifikatzeko adierazitako lurzoruak hartu beharreko etxebizitza-kopurua eta udal-plangintzak proposatzen duen egoitza-dentsitatearen mailak kalkulatu beharko da, abiapuntu gisa.

4.3. Egoitza-lurzorua koantifikatzeko proiekzioak populazioa kontuan izanik egin badira, biztanle-kopuruaren eta e-txebizitza-kopuruaren arteko korrespondentzia udalerri bakoitzeko "Famili Unitatearen Batezbesteko Tamainaren" arabera ezarriko da.

4.4. Udalerri bakoitzeko egoitza-lurzoruaren gainazala kalkulatzea ahalbidetuko duen etxebizitza-kopurua koantifikatzeko, honako bost osagai hauek ezarri dira:

  1. a. Udalerriak lortu nahi duen Lurralde Eredua osatzeko betetzen duen egitekoaren arabera identifikatutako etxebizitza-kopurua.
  2. b. Aurreikus daitekeen "hazkunde demografikoari" dagokion etxebizitza-kopurua.
  3. c. Famili egituran gertatzen den aldaketaren ondorioz aurreikus daitezkeen eraginei dagokien etxebizitza-kopurua eta, horrenbestez, etxebizitza bakoitza batezbeste okupatzen duten pertsona-kopuruari dagokiona.
  4. d. "Eskaintzaren Zurruntasuna Zuzentzeko Faktorea" aplikatzearen ondoriozko etxebizitza-kopurua.
  5. e. Bigarren egoitzaren osagaiari dagokion etxebizitza-kopurua.

4.5. Udalerri bakoitzeko plangintzaren egoitza-lurzoruaren eskaintza dimentsionatzeko aintzat hartuko den guztizko etxebizitza-kopurua koantifikatzeko, oro har, aurreko artikuluan adierazitako osagaietako bakoitzaren ondoriozko etxebizitza-kopurua gehituko dira, beti ere osagai hauetako bakoitzaren berezko bereizgarritasun tipologikoak kontuan izanik.

4.6. Elkarbanatutako plangintzak hazkundeak gauzatu behar dueneko zona zehatzak zein behar duten izan erabaki beharko luke, udal-mugarte batekoak edo bestekoak izan kontuan izan gabe.

4.7. Edonola ere, hemen aditzera ematen diren irizpideen arabera udalerri bakoi-tzerako ezarritako guztizko etxebizitza-kopuruaren koantifikazioa gehienezko muga izango da. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak eta udalerri bakoitzeko Plangintza Arau Subsidiarioak murriztaileagoak izan daitezke, ez dute, dena den, LAAek ezartzen dituzten irizpideen arabera kalkulatutako lurzoruaren gehienezko eskaintza gaindituko.

4.8. Artezpide honetan proposatutako kalkulatzeko metodoa behin-behineko erabiliko da, Eskualde Egitura bakoitzeko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazten diren bitartean. Plan hauek LAAetan lortutako koantifikazioez bestelako koantifikazioak ezarri ahal izango dituzte, udalerri bakoitzak hazteko duen ahalmenaren azterketa xehekatuagoaren arabera eta, beti ere, LAA hauetan ezartzen den Lurralde Ereduaren aukerak errespetatuz.

4.9. LAA hauek EAEko udalerri desberdinetako egoitza-lurzorua kalkulatzeko metodo generikoa proposatzen dutela aintzat hartuta, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek, edo hala badagokio, udal-plangintzak, arrazoizko lurraldearen harrera-ahalmenera eta udalerriko hiri-egituraren inplikazioetara egokituko dute LAA hauetako zehaztapenen arabera egindako egoitza-koantifikazioa.

4.10. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldea oso urria da eta oso elkarrerlazio estuak ditu eta mota honetako lurralde batean aintzat hartzen denaren arabera, maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak ezartzen duen lurraldea antolatzeko sistema berriaren garapenaren bitartez lurralde-kultura berria hedatu ahala, egoitza ihardueretarako eta ekonomi ihardueretarako lurzorua koantifikatzeko funtsezko mekanismoak Lurralde Planek identifikatzen duten "eskaintza koherentearen" ondoriozkoak behar dute izan. Joerak oinarri izanda udalerri bakoitzeko lurzorua koantifikatzeko erabili ohi diren metodoak ez dira metodo osoak; izatez, lurralde-ikuspegi zabalago batetik antzeman daitezkeen oso aukera baliagarriak ez dira, maiz, udal-ikuspegitik antzematen. Hau guztia erreferen-tziatzat hartuta, LAAetan proposatzen diren koantifikatzeko irizpideek hazkundearen osagaiak analitikoki bakantzea eta, aldi berean, garapenerako lurralde-plangintzari Hazkunde Hautakorraren, Habitat Alternatiboen eta Bigarren Egoitzaren koantifikazio xehekatua igortzea hartzen dute aintzat.

4.11. Hala eta guztiz ere, tamaina txikiko udalerrien kasuan eta gune anitzeko udalerrien kasuan (batik bat, Arabako Lurralde Historikoko udalerriak, udalerri hauek bizi duten atzerakako dinamika gogoan izanda), arau orokorraren ordez, guneetako bakoitzean gaur egun dagoen etxebizitza-kopurua gaindituko ez duen etxebizitza-kopurua gehitzea ahalbidetuko duen araua nagusituko da.

Orri honen hastapenara bueltatu

5. Egoitza hazkundearen osagaiak.

5.1. Lurralde Ereduaren inplikazioak (C1)

Zenbait udalerritan, eta izaera hautakorrez, LAA hauek bokazio zehatza adie-razten dute, esplizituki, egoitza-lurzoruari dagokionez. Kasu hauetan, planteatutako Lurralde Egituraren inplikazioen arabera, etxebizitza-kopuru jakin bat iradokitzen da eta kopuru hau, oro har, berez espero zitekeena baino handiagoa da eta berau lortzeko LAA proposatzen diren mota anitzeko zenbait iharduketa koordinatutan oinarritu beharko da. Lurralde Ereduaren inplikazioak abiapuntu izanda, Eraskinetan egoitza-lurzoruko behin-behineko koantifikazioak proposatzen dira. Orientagarriak dira eta dagokien Eskualde Egiturako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plana indarrean jartzen den bitartean erreferentzia gisa baliagarri izateko helburua baizik ez dute, Plan hau baita LAA hauetan planteatzen diren estrategiak dimentsionatzeko tresna. Izan ere, Hazkunde Hautakorra eta Habitat Alternatiboak eredu-osagai honetan barne hartzen dira.

5.2. Hazkunde Demografikoa (C2)

Kalkulu hau egiteko udalerrian bertan identifikatutako joera demografikoak estrapolatu edo bilakaera demografikoan zehazki eta benetan eragin dezaketen faktore exogeno egiaztagarrietan oinarrituko gara. Osagai hau ebaluatzeko osagaia, ondoren azalduko den mekanismo xehekatuaren bitartez, hazkunde begetatiboan eta migrazio-hazkundean banatzea proposatzen da.

5.2.1. Hazkunde begetatiboa

  1. Udalerri bakoitzeko adinaren eta sexuaren araberako populazioaren egitura identifikatzea, eskura dagoen estatistika oinarriaren bitartez.
  2. Ugaltze-adinean dauden emakume-talde desberdinetan adinaren araberako ugalkortasun-tasa espezifikoak aplikatzea.c. Udalerriko gizon eta emakume-multzo desberdinetan adinen araberako hilkortasun-tasak aplikatzea.
  3. Prozesua proiekzioak irauten duen urte-kopuru adina aldiz errepikatzea.
  4. Udalerri bakoitzean populazioaren hazkunde begetatiboa erraz kalkulatu ahal izateko hainbat hipotesi formulatu ahal izango da etorkizuneko aldi desberdinetarako, aurreko ataletan adierazitako kalkulu xehekatuetatik hartuak eta LAAetako dokumentu osagarrietan barne hartu ahal izango direnak. Honela bada, udalerri bakoitzeko "Hazkunde Begetatiboari buruzko Urteko Tasari" buruzko zenbait hipotesi lortu ahal izango da.
  5. Proiekzioak oinarri duen urteko populazioa abiapuntu izanda, eta proiekzioak hartzen dituen urteei dagokien hazkunde begetatiboari buruzko urteko tasa aplikatuz, osagai honek eragindako populazioaren hazkundea lortu ahal izango da.

5.2.2. Migrazio-hazkundea

  1. Oro har, erreferentziazko aldirako migrazio-saldo garbiaren proiekzioa egitea proposatzen da, aldagai honek aurreko aldi batean, beti ere behar bezain adierazgarria bada, izan duen portaeraren arabera eta udal-ekonomiaren mailako portaeren joerak kontuan izanik Euskadiko produkzio-sisteman Udalerriak duen egitekoari dagokionez.
  2. Proiekzioa gauzatzeko, "Migrazio Hazkundeari buruzko Urteko Tasa" lortu ahal izango da, udalerri bakoitzerako kalkulatuko da, aldagai honek aurreko aldi batean, beti ere behar bezain adierazgarria bada, izan duen portaeraren arabera.
  3. Udalerri bakoitzerako kalkulatutako "Migrazio Hazkundeari buruzko Urteko Tasa" "Joera Koefiziente" gisa ezagutzen den zuzenketa-faktore baten bitartez egokituko da.
  4. Udalerri bakoitzerako "Joera Koefizientea" beronek ondoko aldagaiei dagokienez duen portaeraren arabera ezarriko da:
    • Enpleguaren bilakaera
    • Langabezi tasa
    • Biztanle bakoitzeko Famili Errenta Erabilgarria
    • Inbertsio-dinamika.


    "Joera Koefizientea" LAA hauetako dokumentu osagarrietan azaldu ahal izango da eta dokumentu hauek etengabe egokitu beharko dira koiuntura- aldaketetara eta euskal ekonomiaren egitura-transformazioetara.
  5. Migrazioaren ondoriozko hazkunde-demografikoaren hipotesia lortzeko proiekzioak oinarri duen urteko populazioari Migrazio Hazkundeari buruzko Urteko Tasa aplikatuz lortuko da, dena den, Migrazio Hazkundeari buruzko Urteko Tasa proiekzioak irauten duen urte-kopurua adina aldiz "Joera Koefizientearekin" zuzendu beharko da.f. Hazkunde demografikoaren hipotesiak etxebizitza-kopuruan adierazteko, helmuga-urterako famili unitatearen batezbesteko tamainari buruz eskura dauden hipotesiez baliatuko gara.

5.2.3. Behin-behineko kalkulu sinplifikatua

  1. LAAek, kasuak kasu, eskura dagoen oinarri estatistikoaren arabera edo gaur egun aurreikusi ezin diren baina etorkizunean aurreikusi ahal izango diren udalerri bakoitzeko faktore exogenoen arabera aplikatu beharko diren irizpideak ezartzen dituzte.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoan azken bosturtekoetan egitura eta dinamika demografikoan oso aldaketa handiak gertatzen ari direnez gero, ez dirudi oso logikoa epe luzerako proiekzioak formulatzea.
  3. Behin-behineko eta orientabide gisa, aurreikus daiteke, osagai demografiko honen (hazkunde begetatiboa eta migrazio-hazkundea) kalkulu sinplifikatu baterako, azken hamarkadako dinamika demografikoak datozen urteetan iraun ahal izango duela eta 1991/1981 aldiko edo osagai hau kalkulatzeko adierazgarria izan daitekeen aldi bateko Urteko Hazkunde Tasa (UHT) aplika daitekeela.

5.3. Aldaketa famili egituran (C3)

Famili egituran aurreikus daitezkeen aldaketen arabera etxebizitza-kopurua kalkulatzeko ondoko irizpideak hartuko dira kontuan:

  1. Udalerriko guztizko biztanle-kopuruaren eta etxebizitza okupatuen guztizko kopuruaren arteko zatiduraren bitartez lortutako Famili Unitatearen Batezbesteko Tamaina (FUBT) izango da kalkulurako oinarrizko koefizientea.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietan, orokorrean, famili unitateen batezbesteko tamaina ari da murrizten, batik bat, ondoko arrazoiek eraginda:
    • Jaiotza-tasa murriztea
    • Bizi-itxaropena handitzea
    • Gazteen emantzipazioa
  3. Osagai honen arabera beharrezkoa den guztizko etxebizitza-kopurua kalkulatzeko oinarrizko urteko populazioa proiekzioaren helmuga-urterako zenbatesten den Familiaren Batezbesteko Tamainarekin zatituko da.
  4. Aurreko atalean aditzera emandako prozeduraren arabera kalkulatutako beharrezko guztizko etxebizitza-kopuruaren eta proiekzioaren oinarrizko urtean okupatutako etxebizitza-kopuruaren arteko desberdintasunak osagai honi dagokion etxebizitza-kopurua emango du.

5.4. Eskaintzaren zurruntasunaren zuzenketa (C4)

"Eskaintzaren Zurruntasuna Zuzentzeko Faktorea" aplikatzeari dagozkion etxebizitza-kopurua kalkulatzeko, honako kontzeptu, irizpide eta aintzatespenak hartu beharko dira kontuan:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri desberdinetako plangintzak eskain-tzan barne hartuko duen egoitza lurzoru berria ezin izango da beharrizan hertsien koantifikaziora edo benetako eskaria identifikatzera mugatu, egoera honetan higiezinen merkatuaren mekanismoek ez dute baliabideak esleitzeko sistema eraginkor gisa funtzionatzen.
  2. Eskaintzaren Zurruntasunaren kontzeptuak, une jakin batean, plangintzaren araberako egoitza-lurzoruko eskaintzaren eta etxebizitzen eskariaren arteko egokitzapen zuzeneko egoeretan Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri desberdinetako higiezinen merkatuetan gertatuko diren mota desberdineko distortsioak edota desiratzen ez diren tentsio espekulatiboak bilduko ditu.
  3. Plangintzaren araberako egoitza-lurzoruko eskaintzaren eta etxebizitzen eskariaren arteko egokitzapen zuzeneko egoeretan desoreka eragiten duten higiezinen merkatuko koiunturalak ez diren egitura-arrazoien artean ondoko hauek daude:
    • Merkatuaren gardentasuneza.
    • Higiezinen Zarrastalkeriako egitura-egoerak maiz agertzen dira, egoera honen ezaugarriak lurzoru-eskaintza handia eta benetako eskaria asetzeko urritasuna dira.
    • Hirigintza-aldaketaren ondoriozko zailtasuna, hots, plangintzak sailkatu eta kalifikatzen duen lurzoruaren zati batek denbora-tarte bat behar du merkatuan eskura egoteko.
    • Jabetza-erregimenaren ondoriozko egoitza-mugikortasunerako murrizketak, batez ere landa-tradizioaren eta kulturaren eremuetan.
  4. "Eskaintzaren Zurruntasuna Zuzentzeko Faktorea" dagokion hiriguneko Hirien Sistemaren Hierarkian duen mailaren araberako koefiziente gisa definitzen da.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Hierarkia, dagozkien udalerrietako Hirialde Integratuetako "Tamaina Funtzionaletan" oinarrituta, Artezpide hauetan egindako Hirien Sistemaren azterlanean ezarriko da.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Udalerrietarako edo Hirialde Integratuetarako "Eskaintzaren Zurruntasuna Zuzentzeko Faktoreari" Artezpide honetan esleitzen zaizkion balioak 21. kapituluko 1.3 Eraskinean azaltzen dira.g. "Eskaintzaren Zurruntasuna Zuzentzeko Faktorea" aplikatzearen ondoriozko etxebizitza-kopurua kalkulatzeko "okupatuta dauden etxebizitzak" identifikatuko dira eta hauei C2 eta C3 osagaien ondorioz behar diren etxebizitzak gehituko zaizkio eta guztizko etxebizitza-kopuru hau "Zurruntasun Koefizientearekin" biderkatuko da.
  7. Okupatuta dagoen etxebizitza-kopurua eraikitako etxebizitza-multzoaren erabilera sustatzeko emaitzak lortzeko xedez erabiliko da. Izatez, hutsik dauden etxebizitza asko edo bigarren egoitza-kopuru handia duten udalerrietan higiezinen merkatua malguagoa da okupazio altua duten etxebizitza-multzoa duten udalerrietan baino.

5.5. Bigarren Egoitza

Udalerri bakoitzeko Bigarren Egoitzari dagokion etxebizitza-kopurua kalkula-tzeko ondoko irizpideei jarraituko zaie:

  1. Dagokien Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plana indarrean jartzen denean, bigarren egoitzako osagai honi dagokion etxebizitza-kopurua bertan ezartzen denari egokituko zaio.
  2. Arestian adierazitako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plana indarrean jartzen den artean, udal-plangintzak LAA hauetan Bigarren Egoitzaren Antolamenduari dagokionez ezartzen duena hartuko da aintzat.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako bakoitzean bigarren egoitzara zuzenduko den gehienezko etxebizitza-kopurua erregulatzeko mekanismoa "Bigarren Etxebizitzaren Koefizientearen" bitartez ezarriko da, honek lehen edo bigarren egoitzara zuzendutako etxebizitza-kopuruaren eta udalerri horretan etengabe okupaturik dagoen etxebizitza-kopuruaren arteko zatidura (LAA hauek proposatzen dutena) emango du aditzera.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako plangintzak eskaintzan barne hartu behar duen bigarren egoitzara zuzenduko den gehienezko etxebizitza-kopurua, denbora-tarte jakin batean, koantifikatzeko ondoko prozedurari jarraituko zaio:
    • Aurreikus daitekeen hazkunde demografikoari, famili egiturak izan dezakeen aldaketari eta eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko faktorea aplikatzeari dagokien etxebizitza-kopurua kalkulatzea.
    • Aurreko atalaren emaitzazko guztizko etxebizitza-kopuruari "Bigarren Egoitzako Koefizientea" aplikatzea.
    • Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plana onartzen den artean, 21. kapituluko 1.4. Eraskinean proposatutako Bigarren Egoitzako Koefizientea (BEK) aplikatuko zaio.
  5. Proposatutako bigarren egoitzako koefizientea une jakin batean dagoena baino askoz ere handiagoa bada, kontzeptu honen ondorioz, egoitza-lurzoru gehigarria dimentsionatu ahal izango da, beti ere adierazitako koefizientean (eredu-osagaia) biltzen den bigarren egoitzako proportzioa lortu arte. Hala eta guztiz ere, eredu-osagai hau dagokion Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plana onartu ondoren soilik aplikatu ahal izango da.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako bakoitzaren bigarren egoitzako fenomenoa koantifikatzea ahalbidetuko duen oinarri estatistikoa eskura denez geroztik, beti ere hutsik dagoen etxebizitza-kopurua edozein izanik ere, bigarren egoitzaren hazkundea "Bigarren Egoi-tzako Koefiziente" espezifikoago baten bitartez dimentsionatu ahal izango da. "Bigarren Egoitzako Koefiziente" espezifikoago hau okupatuta dauden etxebizitza-kopuruari bigarren egoitzara zuzentzen den etxebizitza-kopurua gehitu eta batura honen eta okupatuta dauden etxebizitza-kopuruaren arteko zatidura gisa definitzen da.

1. Ikusmoldea.

2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.

3. Helburuak eta irizpideak.

4. Udal plangintzan egoitza-lurzoru berriaren eskaintza koantifikatzea.

5. Egoitza hazkundearen osagaiak.
















































































































































































casas































gente



Orri honen hastapenara bueltatu

 
Azken eguneratzea: 2017/11/28