Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kultura 2.0 Prestakuntza Koadernoak

atzera

     Kultura 2.0 ekimenaren barruan, Kultura 2.0 – Prestakuntza Koadernoak bilduma prestatu du Kulturaren Euskal Behatokiak, EAEn kultura sektorean ari diren enpresei (batik bat ETEei) eta profesionalei ezagutza, berrikuntza eta jokabide egokien berri emateko asmoz.

     Kultura 2.0 deritzon horretan prestatzeko premia igarri dute enpresa eta profesional horiek, esparru horretako bilakaerari, tresna berriei, prestazioei eta zerbitzuei egokitzeko beharra. Eta, hain zuzen, eskaera horri erantzuteko prestatu dira koaderno hauek.

     Premiak zein diren zehazteko prozesuan, EAEn kultura-sektorean ari diren eragileek parte-hartze aktiboa izan dute, lan-taldeen bidez. Hasierako diagnostiko hori osatu eta dinamikotasun handiago emateko, aurrerantzean iruzkinak eta proposamenak jasotzen jarraituko dugu, hurrengo aleetan lan litezkeen gai gehiago eskuratu ahal izateko.

1.- Koadernoa:

Ikusgarritasuna 2.0 Sarean: Sarean dugun presentzia hobetu eta monitorizatzeko jarraibideak, (pdf, 525,32 kB)

2.- Koadernoa:

Eduki digitalak zabaltzeko eta zaintzeko formatuak (pdf, 2 Mb)

3.- Koadernoa:

Nola hobetu gure informazioaren zabalkundea web 2.0an: RSS formatu estandarra (pdf, 2,14 Mb)