Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kulturaren Euskal Behatokia

Kulturaren Euskal Planak bere ardatz estrategikoen artean EAEko kulturaren egoera eta bilakaerari buruz sistematikoki informatzeko eta segimendua egiteko sistema eta sektorekako plan estrategikoak eta egoeraren azterketak egitea ezarri zuen.

Horiek horrela, 2. ardatz estrategikoaren garapen gisa Kulturaren Euskal Behatokia sortu zen, euskal kultura-sistema informazio eta ezagutzaren ikuspuntutik osoki elikatzen duen erakunde egituratzaile moduan.

Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren bidez, Kulturaren Euskal Behatokia sortu zen formalki, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari atxikita.

Agindua, 2009ko ekainaren 11koa, Kulturako sailburuarena, Kulturaren Euskal Behatokia arautzen duena