Kulturaren Euskal Behatokia eragile guztiek eskatutako tresna dugu, kultura-aldagaien jarraipenerako oinarrizkotzat jotzen baitute. Kultura gizarte- eta ekonomia-garapenaren elementu nagusiaren lekuan jartzeko aukera emango du.
Sektoreen eta administrazioaren arteko komunikazio-tresna giltzarria da eta erakundeek nahiz eragileek erabakiak hartzeko erreferentzia izango da.
Kulturaren Euskal Behatokiak kultura-esparruari buruzko informazioa antolatu, baliozkotu eta sortzea ahalbidetuko du, norainokotasun, eduki eta aldizkakotasun desberdineko hainbat produktu eta zerbitzuren bitartez; horien artean berariazko estatistika, txosten, azterlan eta ikerketak, urteko jarduera-planak, buletinak eta beste hainbat azpimarra daitezke.
Behatokiaren lehen buletin digital hau erakunde, baliabide eta kultura-eragileen arteko elkargune eta kultura-dimentsio eta -alor guztiak, orokorrenak nahiz berezienak barne, biltzeko elkarrekintzarako espazio ireki gisa aurkezten da.
Buletinaren atalak
Gai nagusiak: albiste eta artikulu azpimarragarriak, kultura-esparruko pertsonei egindako elkarrizketak,…
Kulturaren Euskal Planaren jardueren jarraipena
Kulturaren Euskal Behatokiaren eta kultura-sektoreen esku-hartzeen eta aurrerapenen hedapena
Kulturakoa dena eta tokikoa dena, Foru Aldundiek eta EAEko Udalek sustaturiko albiste, ekitaldi, praktika onak eta beste hainbat jarduera hedatzera zuzenduriko espazioa
Ezagutza kultura-sektorean: nazioarteko eta Euskadiko bibliografiak, azterlanak eta ikerketak. Dokumentu guztiak Behatokiaren Lakuako bulegoan kontsultatu ahal izango dira.
Lankidetza-espazioa
Behatokiak buletin hau kultura-sektorearentzako ezagutza hedatu eta helarazteko espazio bihurtzea helburu du. Horregatik albiste, artikulu, praktika onekin nahiz iradokizun edo hobekuntza-proposamenekin laguntzeko proposamena luzatzen dizuegu: