Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2016
Hezkuntza eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Museoen Zentroak, bi urtez behin, Euskadiko Museo eta Bildumen Txostena egiten du. Horren bidez, Euskadiko museoen sektoreari buruzko alderdi nagusiak aurkeztu nahi ditu eta, batez ere, urtea ixtean dauden datuak eguneratu.

Txosten honetan 2016ko emaitza nagusiak agertzen dira eta hiru lurralde historikoetako 61 museo eta bildumak hartu dute parte.
Emaitza horiek honako dimentsio hauei buruzko datuak ekartzen dituzte:
- museo-sarearen ezaugarri orokorrak,
- azpiegituren ezaugarriak,
- eskaintzen dituzten zerbitzuak eta erabilgarri dagoen ekipamendua,
- sarbidea,
- informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea,
- museo-erakundeetako langileei buruzko datuak,
- datu ekonomikoak, eta
- museo-funtsen informazioa.
Azterketa honek Euskadiko museo-sektorearen gaur egungo egoeraren irudi orokorra ematen du, eta aukera ematen du museo-azpiegituren ezaugarriak ezagutzeko eta beste lurralde batzuekin alderatzeko ere.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Euskadiko museoen eta bildumen arduradunei eta talde teknikoei, txosten hau egiteko eskainitako informazio eta ezagutzarengatik.
Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2016 [pdf, 610 kB]