Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2008
EAEko museoen eta bildumen 2008ko emaitzen txostena duzu hau. Hain zuzen ere, dokumentu honetan, EAEko museoei eta bildumei buruzko 2008ko informazio estatistiko guztia bildu eta aztertu du Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Museoen Zentroak.

Ikerlanaren helburu nagusia izan da informazio eguneratua biltzea museoei eta bildumei buruz, informazio hori aztertzeko eta EAEko museoen eta bildumen gaur egungo egoeraren argazki bat egiteko.
Orrialde hauetan zehaztuko dugu zer gairi buruzko informazioa aztertu dugun eta zer lan-metodologia erabili dugun, eta egindako azterketaren emaitzen azken txostena dugu.
Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2008 [pdf, 1,3 MB]