izond. Zool. Gasterosteiformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Itsaso beroetan eta epeletan bizi dira batez ere. Burua zaldiaren antzeko samarra dute, muturra hodi itxurakoa, luzea, eta ahoa estua; gorputza hezurrezko xafla gogorrez estalia dute, egituraz luzarana, sabelalde sendokoa eta isatsaldera estutuz doana. Isatsa bera oratzailea izaten dute. Itsas zaldia da familia horretako arrain ezagunena.