1918. urte inguruan sortu zen frantses musikagile taldea. Kideak Darius Milhaud, Francis Poulenc, Arthur Honegger, Georges Auric, Louis Durey eta Germaine Tailleferre izan ziren. Taldeak soiltasuna bilatzen zuen, eta R. Wagner-en eta R. Strauss-en germaniar erromantizismoaren eta Debussyren inpresionismoaren aurka jo zuen. Erik Satie musikagilea eta Jean Cocteau olerkigilea izan ziren eredu nagusiak, nahiz eta bakoitzak bere lanetan bere nortasuna gorde.