Gipuzkoar militarra (Azpeitia, 1740 - La Paz, Peru, 1927). Larejarca-ko probintziako korrejidore izan zen (Charcas, Peru), eta 1780-1782 urteetan espainiar erresistentziaren antolatzailea izan zen Tupac Amaru peruar iraultzailea buru zuen matxinadari aurre egitearren. La Paz-eko gobernari izendatu zuten ondoren. Sitio y defensa de la ciudad de La Paz, en el Perú, contra los indios rebelados en 1782(Peruko La Pazeko hiriko setioa eta defentsa, 1782. urtean matxinatutako indioen aurka) obra idatzi zuen.