iz. Bot. Trikolomatazeoen familiako perretxikoa, oin biribil luze samarra, eta txapela inbutu itxurakoa duena, kolorez gris zurixka edo hori zurixka dena (Clitocybe geotropa). Mami zuria eta tinkoa izaten du. Larre-tokietan eta inguruko basoetan hazten da, udan eta udazkenean batez ere. Jateko ona da.